Baldintza orokorrak

Erantzukizuna

Garraiolariaren erantzukizuna zerbitzua eskaintzen duen enpresari dagokio. Enpresa garraiolariak zuzenean berari ez dagozkion arazoengatik ez du erantzukizunik izango, edo berari dagozkion baina ezusteko bat gertatzen bada, edo ezinbesteko bat gertatzen bada, edo lege zein administrazio arloko eskakizun bati erantzun behar bazaio. Halaber, ez du erantzukizunik izango bere zerbitzuak beste garraioekiko lotura galtzeagatik, zerbitzu horiek enpresarenak edo hirugarren batenak izanik ere.

Ekipajea

Bidaiariak, gehienez, ekipajeko 30 kg. doan garraiatzeko eskubidea dauka. Ordaindu beharreko gaindikina tarifa bakoitzeko dagokion zenbatekoaren arabera izango da. Ekipajea fakturatuz gero, enpresak dagokion gordekina emango du. Garraiatutako ekipajea galtzen edo kaltetuta geratzen bada, erreklamazioa, ezinbestean, helmugan egin behar da, bidaia txartela eta, hala badagokio, fakturazioaren ordainagiria erakutsita.

Garraiolariaren gehieneko erantzukizuna 14,50 eurokoa da kilogramo bakoitzeko (1136/1997 Errege Dekretuaren 3. art.). Garraiolariak ez du erantzukizunik izango bere zaintzapean geratu ez diren eskuko ekipajeari edo beste gauza batzuei dagokienez.

Ekipajea autobuseko maletategian garraiatu behar da eta bolumen txikiko gauzak nahiz eskuko ekipajea eraman daitezke, betiere beste bidaiariengan eragozpenik eta arriskurik eragiten ez badute eta jarlekuen gaineko erretiluetan behar bezala jarrita badaude, baina inoiz ez korridorean edo hankartean.

Bizikletak

Bizikletak autobusean eraman ahal izateko, lehenago fakturatu behar dira.

Bizikletaren fakturazioa leihatilan egingo da.

Lehenik eta behin, bidaiarien ekipajea ondo kokatuko da autobuseko maletategian. Ondoren, bizikleta ipiniko da.

Autobuseko maletategian espaziorik ez balego, bizikleta garraiatzeko aukera dagoen lehenengo autobusean garraiatuko da.

Bizikletaren gurpilak kendu behar dira eta koadroa behar bezala enbalatuta egongo da.

Bidaia txartelak ezeztatzea

Bidaia txartela ezeztatuz gero, bidaiariari bidaia txartelaren kostuaren zenbatekoa itzuliko diogu, horretatik %10a kenduta autobusa abiatu baino 48 ordu lehenago eskatzen badu; eta %20a kenduta autobusa abiatu baino 48 eta 2 ordu lehenagoko arteko epearen barruan eskatzen badu.

Autobusa abiatu baino 2 ordu lehenagoko epearen barruan eskatzen badu, ezin izango du bidaia ezeztatu eta itzulketaren zenbatekoa ez diote emango.

Bidaiariak abiapuntuko lekuan eta unean ez agertzeak bidaiatzeko eta bidaia aldatzeko edo zenbatekoa itzultzeko aukera galtzea dakar.

Bidaia txartelen aldaketa

Bidaiaren egunean bidaia txartelak aldatzeko aukera egongo da bidaia hasi baino, gutxienez, 2 ordu lehenago eskatzen bada. Gainera, eskatutako data berrirako jarlekuak egon behar izango dira erabiltzeko prest.

Autobus osagarriak jartzea

Autobus konpainia honek enpresa laguntzaileen autobusen bitartez bidaia burutzeko aukera izango du, bidaiari kopurua handitzearen ondorioz, ezinbestean hala egin behar izango denean.

Adin txikikoak

Pertsona guztiak bidaiaritzat hartzen dira eta autobusez bidaiatzeko tiketa eduki behar dute. La Union eta Burundesako lineetan, heldu batek 4 urte baino gutxiago duen ume batekin bidaiatzen duenean, adin txikikoarentzako tiketa eskatu behar izango du eta doan emango diote.

8 urte baino gutxiagoko umeek helduek lagunduta bidaiatu behar dute beti. 8 urte baino gutxiagoko umeek ezin izango dute autobusean sartu, heldu batek lagunduta bidaiatzen ez badute.
Guraso edo lege tutoreen BAIMENA eduki behar dute laguntzailerik gabe bidaiatu nahi duten 8 eta 15 bitarteko adin txikikoek (adin biak barne) erabilera orokorreko garraio erregularreko autobusetan. 16 urte betetzen dutenetik aurrera, adin txikikoek ez dute inoren laguntza eta baimena behar gure autobusetan bidaiatzeko.

Baimen Agiria www.autobuseslaunion.com webgunearen atalean jaitsi daiteke (bidaiariarentzako informazioa / baldintza orokorrak / adingabeak) edo gure edozein salmenta puntutan eskatu. Gurasoek edo tutoreek bikoiztuta bete eta izenpetu behar dute bidaia egin baino lehen, bidaia txartela erosterakoan eta kopia biak salmenta puntuan eman behar izango dituzte horietan zigilua jartzeko. Dokumentu horiek ez dute balio konpainiaren zigilua ez badaramate.

Autobusera sartzerakoan, adin txikikoek, bidaia txartelarekin batera, Baimen Agiria erakutsi behar dute, gurasoen edo tutoreen baimenarekin eta enpresaren zigiluarekin. Agiri hori eduki gabe, 8 eta 15 urte bitarteko adin txikikoek ezin izango dute bidaiatu gure autobusetan.

Laguntzeko animaliak

Legearen arabera, ezin du autobusaren barruan edozein animaliak bidaiatu, itsuentzako txakur gidariak izan ezik. Etxeko animaliekin (txakur edo katuekin) bidaiatu nahi duten gainerako bidaiarientzat ez dago bereziki egokitutako lekurik autobusean eta bidaiarien ekipajea eramaten duen maletategia erabiltzen da horretarako. Ekipajearekin batera bidaiatuko duen animaliak bidaiariak berak egokitutako kaiola baten barruan egon behar du. Era berean, enpresak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko bidaian animaliari eragindako kalteengatik.

Debekuak

Autobusean ezin da ez erre ezta jan ere (1293/1999 Errege Dekretuaren 6. artikulua). Aurrekoaz gain, ezin da egin autobusak hondatu edo zikindu ditzakeen beste ezer.

Debekatuta dago, halaber, autobusa abian dagoen bitartean gidariaren arreta galaraztea edo bere lana oztopatzea eragin dezakeen ezer egitea.

Debekatuta daude gainerako erabiltzaileen edo garraio enpresako edo autobus geltokian aritzen den enpresako langileen osotasun fisikoa arriskuan jartzen duten, traba egiten duten edo iraingarri gertatu daitezkeen portaera guztiak.

Zerbitzua ematen ari den enpresako langileen eta autobusetan edo geltokian agerian dauden seinaleen aginduak derrigorrez bete behar dira. Baita, segurtasun baldintzak bermatzeko helburua duten agindu edo seinaleak.

Erreklamazio Liburua

Erreklamazio liburua bidaiariaren esku dago, enpresaren leihatiletan.

Guztientzako Irisgarritasuna

Elementu teknikoak: autobusetan ezinbestean egon behar dute Mugikortasun Mugatuko Pertsonak (MMP) sartu ahal izateko elementu tekniko guztiak. Horretarako, arrapalak eta lehenengo jarlekuak eskura eta gainerakoetatik berezita dauzka, behin-behinekoz edo lehentasunez mugikortasun urria dutenentzako lehentasunarekin.

Autobusen barruan erreserbatutako leku eta eremuak erabiltzeari begira hurrengo hauek jotzen ditugu mugikortasun MMPtzat:

  • Gurpildun aulkian joaten direnak.
  • Arazo sentsorialak dituztenak (ikusmena, entzumena, mintzamena), adimenekoak edo ohiko garraio zerbitzuak erabiltzeko zailtasun handiak dituztenak.
  • Faktore antropometrikoak (gizenak, garaiera handikoak edo txikikoak) edo zenbait gaixotasun dituztenak.
  • Haurdun emakumeak edo 5 urte baino gutxiago duen ume batekin lagunduta joaten direnak.
  • Gorputz adarren bat mugitu ezinik edo eskaiolatuta dutenak eta makuluz joaten direnak.

1. Mugikortasun Mugatuko Pertsonek (MMP) zerbitzua erabiltzeko aukera

  • MMPek segurtasunez eta erosotasunez igo behar dute autobusera, gidariek lagunduta.
  • Autobusera sartzeko eta horretatik irteteko egokituta dauden ateetatik igaro ahal izango dute, behin autobusa makurtzeko sistema eta arrapala edo sarbidea errazteko jasogailua (behar denean) aktibatu ondoren. Horretarako, bidaiaria dagokion lekuan egongo da.
  • Irteerako geltokian zein Helmugakoan arrapala zabaltzeko dagoen nasa berezian sartu behar izango du autobusera.
  • Gainerako bidaiariek aukera izango dute MMBentzat erreserbatutako jarlekuetan esertzeko gurpildun aulkian dabiltzanek edo desgaitasunen bat dutenek erabili behar ez dituztenean. Erreserbatutako jarlekua erabiltzen uzten ez duten bidaiariak egonez gero, gidariek eskatuko diete jarleku horiek libre uztea, erabili behar dituztenei uzteko.

2. Mugikortasun Mugatuko Pertsonek (MMP) zerbitzua erabiltzeko aukera

  • Bidaia baterako tiketa erosteko, enpresak zerbitzua antolatu ahal izateari begira, gurpildun aulkien erabiltzaileek 24 ordu lehenago jakinarazi behar diote enpresari bidaiatzeko asmoa.
  • Gurpildun aulkiaren erabiltzaileak erreserbatutako espazioa erabili behar badu eta erreserba eginda ez badauka, enpresak jakinaraziko dio erreserbatutako ordutegian bidaiatzeko aukera duen edo hurrengo autobusean bidaiatzeko aukera eskainiko dio.
  • Desgaituek tarifa berdinak izango dituzte eta gainerako bidaiarien deskontudun bonu berak erabiltzeko aukera izango dute.
  • Desgaitasunen bat duten bidaiariek linea erregularreko gainerako bidaiarientzako zerbitzu/ordutegi berak izango dituzte.
  • Desgaitasunen bat duen bidaiariak, haren segurtasun eta erosotasuna bermatzeari begira, laguntza emateko asmoz beste inork lagunduta joan behar badu, bigarren honek doan bidaiatuko du eta, ahal izanez gero, desgaituaren ondoan.
  • Bidaiariak txartela erosteko edo autobusera sartzeko laguntza jaso behar badu 94 427 11 11 edo 945 26 46 26 telefono zenbakietan bezeroaren arretako langileei eskatu diezaieke.
  • Beraiek arduratuko dira eskatutako ordu eta bidaiarako laguntzeko langileak ekartzeaz.