BIDAIDE BONU BIRTUALA

Abonuen tarifak 2023ko 2.seihlekoa-%50eko deskontuarekin.

BIDAIDE BONU BIRTUALA https://launion-bono.autobusing.es/ webgunearen bidez eskura dezakezu.

Kontsultatu Bidaide bonuen baldintzak % 50eko deskontuarekin uztailaren 1 etik 2023ko abenduaren 31ra. hemen.

Zure bonoa erosi eta hura bidaiez hornitu, ondo datozkizun egun eta orduetarako bidaia txartelak erosi eta lokalizatzeko zenbakia telefonoan daramazula bidaiatu ahal izango duzu; ez da beharrezkoa izango txartelak inprimatzea. Onurez beteta dago.

Gainera:

  1. Ez dauka bidaiariarentzako kostu gehigarririk.
  2. Bonuen alta online egin ahal duzu autobuseslaunion.com webgunearen bidez,  leihatilan aurrez aurre egin behar izan gabe.
  3. Eraman zure bonua mugikorrera, txartel fisikorik gabe, https://launionbon.autobusing.es/ URLaren bidez edo zure mugikorrean gorde dezakezun Web Bono Birtuala aplikazioaren bidez, erregistratu eta zure erabiltzailea eta pasahitza lortu ondoren. Erosi txartelak egun eta orduetarako, eta gorde bidaiatzen duzun egunean sakatzeko. Autobusean sartzen zarenean, erakutsi QR zure mugikorraren bidez gidariari.
  4. Egun eta ordu jakinetarako txartelak erosi ahal dituzu eta bidaiatuko duzun egunean klikatzeko gorde ditzakezu. Hala, mugikorraren bidez QR kodea erakutsi ahal izango diozu gidariari autobusera igotakoan.
  5. Familia ugariko deskontua ezarrita baduzu, NANaren kopia bat bidali behar duzu “Erregistratzeko” unean eta familia ugariko txartela aurkeztu behar duzu bi txarteldegietako edozeinetan (Bilbon edo Gasteizen).
  6. 31 urtetik beherakoa bazara, bonu birtualean erregistratzerakoan, NANaren fotokopia bidali behar duzu helbide elektroniko honetara: bonovirtual@autobuselaunion.com
  7. Aukera hau linea guztien bidaide bonu guztietarako baliatu daiteke.
  8. Bonu horiek soilik norberak erabiltzeko dira eta ezin zaizkie beste bidaiariei utzi, erabil ditzaten. Titularra ez den beste batek erabil-tzea iruzurra da eta horrela erabiliz gero, balio osoa galduko du.
  9. Garraio-enpresako langileek ikuskapena eginez gero, bidaiariak ezeztatutako txartela aurkeztu beharko du, bonuarekin eta NANarekin batera, azken hori indarrean duela. Bonuaren titularra eta bidaiaria bat ez badatoz, bidaia egiteko balio ez duen txarteltzat hartuko da; eta, beraz, bidaiariak noizbehinkako txartel bat erosi beharko du. Bonuaren titularrak 8. puntuan agertzen den zigorra jasoko du.

Aurrez aurre arreta ematea nahi baduzu, eskatu ezazu honako helbide elektroniko honetan:  bonovirtual@autobuseslaunion.com. Bertan jarri telefonoa eta etortzeko zein ordu tartean ahal duzun. Ahalik eta lasterren deituko dizugu.

Bono birtuala kudeatzeko eskuliburua” izeneko estekan jarraitu beharreko urratsak adierazten dizkizun dokumentua daukazu.

Hona hemen ezaugarri nagusiak:

ASTELEHENETIK OSTIRALERA egunero bidaiatzen baduzu, horixe da interesatuko zaizun bonua, noizbehinkako txartelaren aldean % 52rainoko deskontu garrantzitsuak ere eskaintzen dituelako. Bidaide Bonua erosi aurretik egin beharrekoak:

  1. Aukeratu linea/ibilbidea: Bilbo-Gasteiz, Eskumaldea-Gasteiz edo Ezkerraldea-Gasteiz. Kasu hauetan, ibilbide hauetako bat aukeratzen duzunean, bonuak ibilbide horien ordutegien artean hautatzeko aukera eskainiko dizu. Gainera, Multilinea Bonua eskura dezakezu. Horrekin, linea guztien ordutegien artean aukeratu ahal izango duzu. Ibilbide bakoitzak prezio bat dauka.
  • A/3714 Bilbo>Gasteiz>Bilbo, Linea hori aukeratzen baduzu, Termibusetik eta Deustuko eta Sarrikoko geralekuetatik Gasteizera doazen ordutegi eta irteera guztietan bidaiatu ahal izango zara. Edota Gasteizko Unibertsitatetik edo geltokitik Bilboko Termibusera eta Deustuko eta Sarrikoko geraleku berrietara doazen ordutegi eta irteera guztietan. Egin klik.
  • A/3718 Gallarta>Gasteiz>Gallarta, Linea hori aukeratzen baduzu, Ezkerraldetik nahiz linea horretako edozein geralekutatik Gasteizera doazen ordutegi eta autobus guztien artean aukeratu ahal izango duzu, noranzko batean eta bestean. Egizu klik estekan.
  • A/3719 Algorta>Gasteiz>Algorta. Linea hori aukeratzen baduzu, Eskumaldetik nahiz linea horretako edozein geralekutatik Gasteizera doazen ordutegi eta autobus guztien artean aukeratu ahal izango duzu, noranzko batean eta bestean. Egizu klik estekan.
  • Multilinea Bonua.Linea guztietako edozein ordutan bidaiatzeko aukera eskaintzen dizun bonua da. Eskumaldea nahiz Ezkerraldea abiapuntua edo helmuga izanik, edozein ordutegi eta ibilbide aukeratu nahi duten bidaiariek erabiltzen dute.
  1. Zure adinaren arabera, aukera desberdinak dituzu, bakoitza prezio jakin batekin:
  • Bidaide bonu gorria, 31 urtetik gorakoentzat.
  • Bidaide bonu berdea, 31 urtetik beherakoentzat eta erretirodunentzat.3.
  1. Maiztasuna ere aukera dezakezu: horietako bakoitzak aldi jakin bat hartzen du, eta prezio jakin bat dauka.
  • HILEKO Bidaide Bonu Gorri edo Berdea, hilabete bateko balio aldiarekin.
  • HIRUHILEKO Bidaide Bonu Gorria edo Berdea, hiru hilabeteko balio aldiarekin.
  1. Izenduna edo pertsonalizatua da. Bonuaren titularrak baino ezin du erabili. Ezin da eskualdatu.
  2. ASTELEHENETIK OSTIRALERA bidaiatzeko balio du.
  3. Erosi aurretik, baldintza partikularretan eskuratu informazioa: aukera duzu: pdf-a

Famila ugariak:% 20ko edo % 50eko deskontua ezarriko da Bidaide bonuetan, familia ugari motaren arabera.

Arauak: Bidaide bonuen arauak deskargatzeko aukera duzu: pdf-a