Autobusak

Autobusak

La Union Autobusen Taldean merkatuko marka nagusietako 150 autobus dauzkagu mota guztietako bidaiak (aisia, enpresa, negozioak, ikasleak, kirola…) egiteko. Autobusek lau urteko batez besteko adina dute.

Autobus eta minibus sorta zabala daukagu, 71, 55, 37 edo 15 eserlekuetakoen artean aukeratzeko eta teknologia-maila handiena, jezarleku ergonomikoak eta segurtasun zein erosotasunerako sistema aurreratuenak dauzka.

1370_355X200

Autbusa 69 – 71 jarleku

0723_325X200

Autobusa 55 jarleku

37-plazas1

Autobusa 37 jarleku

Vehículo-adaptado

EGOKITUTAKO ibilgailua

Bus-VIP

VIP AUTOBUSA

Máx-Confort

EROSOTASUN HANDIKO AUTOBUSA

Segurtasuna eta confort

Segurtasuna, La Union Taldearen lehentasunezko alderdia da. Laneko segurtasun eta osasunerako hainbat metodologia lantzen ditugu, honako ziurtagiriekin: OHSAS 18001 segurtasuneko arau espezifikoak; ISO 39001 bide segurtasuneko arauak eta CSEAA INSIA errepideko bidaiarien garraioa.

Ildo horretan, segurtasun aktiboko sistemetan inbertsio handiak egin ditugu: nahigabe erreiaz aldatzea, segurtasuneko distantzia detektatzea edo nekea antzematea, eta abar.

Halaber, bidaiaren erosotasuna handitzeko sistema teknologikoak ezarri direla aipatu behar da: Besteak beste, banaka irakurtzeko barrualdeko LED argiak; eserlekuko banakako entxufea eta USB hartunea; edo beira tintatuak, pribatutasuna zaintzeko eta eguzki izpietatik babesteko

Confort

  • Jarleku anatomiko eta etzangarriak
  • Karrozeria altxatzeko eta jaisteko funtzioa bertara errazaro sartzeko (Level)
  • Tenperatura girotzeko tresna
  • Banakako aire irteera
  • LED telebistako pantaila lauak
  • USB konexioa aginte kabinan
  • Hozkailua
  • Wifia

Segurtasuna

  • Frenoak Blokeatzearen aurkako Sistema (ABS)
  • Trakzio Irristagaitzeko Sistema (ASR)
  • Egonkortasuneko Kontrola (ESP)
  • Iraulketaren aurkako Sistema Integrala
  • Freno hidraulikoa (Intarder)
  • Segurtasun uhala jarleku bakoitzean
  • Xafla bikoitzeko beirak
  • Abiaduraren kontrol automatikoa (Tempomat)
  • Ispilu elektriko berogarriak
  • Atzera begirako kamera
  • Bixenon argiak
  • Aurretik doan ibilgailuarekiko Bidaiaren Kontrol Egokitua (ACC)
  • Erreitik Aldentzeko Sistema (LDW)
  • Neumatikoen Presioaren Monitorizazioa (TPM)

Mugikortasun Murriztuko Pertsonentzako Araudia

Gure autobusak mugikortasun mugatuko bidaiarien beharrizan bereziei egokituta daude.

  • Kanpoaldeko seinaleztapena daukate.
  • Aulkiak igo eta jaisteko plataforma motorduna daukate.
  • Barren eta euskarrien kolorea nabarmentzen da, ondo ikusteko, eta irristatzen ez den materialez eginda daude.
  • Autobuseko zoru irristagaitza da.
  • Sarrerako eskailerako mailen ertzen kolorea ere nabarmentzen da eta material islatzailez eginda daude.
  • Gurpildun aulkian dabiltzan bidaiarientzako gune berezia dago, aulkiak kokatzeko.
  • Eserlekuak braile hizkuntzan zenbakituta daude.
  • Autobusa makurtzeko “Kneeling” eta bidaiariak errazago igotzeko deritzon sistema daukate.
  • Aurrealdean, mugikortasun mugatuko pertsonek edo desgaitasunen bat duten bidaiariek lehentasuna duten eserlekuak daude.
  • Gidariek berariazko prestakuntza jaso dute plataformaren erabiltzaileak igotzeko/jaisteko edo eserleku berezietan jartzeko.

Euskal Herriko mugikortasuna sustatzen dugu