Bizikletak, surfeko oholak eta abar eraman nahi badituzu, txartela erosteko unean fakturatu eta dagokion tarifa ordaindu beharko duzu.
Halako gauzak eramateko, ibilgailuaren maletategian lekurik dagoen ikusi beharko da. Gehienez halako hiru gauza eramango ditu autobusak, eta inoiz ere ez bat baino gehiago bidaiari bakoitzeko.
Ekipaje berezia (bizikleta, surfeko ohola, eskiak, musika tresnak…) egoki bilduta eraman behar duzu, gainerako bidaiaren ekipajea ez zikintzeko edo hondatzeko eta zure ekipajearen egoera zaintzeko.
Bizikletei dagokienez, egoki bilduta egoteaz gain, aurreko gurpila kenduta eraman behar dira.
Halako gauzarik eramanez gero, irteera baino hamar minutu lehenago iritsi behar duzu, gutxienez, autobusa irtengo den lekura.
Autobusean halako gauzak eramateko lekurik ez dagoela ikusiz gero, hurrengo irtenaldian eramango du enpresak (ahal izanez gero). Dena dela, bidaiariak ez du horregatik inolako kalteordainik jasotzeko eskubiderik.
Bilbon>Gasteizera linea bizikleta tolesgarriak eta irristailu elektrikoak autobusaren maletategian jarri behar dira, bidaiariak behar bezala enbalatuta. Bidaiariak ez du tarifa gehigarririk ordainduko
Bilbo> Iruña P/58 linea, bizikleta mota guztiak (tolesgarriak barne) eta irristailu mota guztiak eramateagatik 10,00 €-ko tarifa ordaindu behar da. Horrez gain, bidaiariak behar bezala enbalatu eta autobusaren maletategian jarriko ditu.