Flechas

A3700 SORTU DA, BIDAIA HOBEAK EGITEKO ZERBITZU BERRIA

Bilbo
Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien autobus zerbitzu berria Bilbo eta Gasteiz arteko lotura hobetzeko sortu da. Ordutegi zabalagoa, linea berrituak eta erosotasun guztiak eskaintzen ditu (A3700).

A3720 Linea

AIREPORTUAK

IGO, HEGAN EGIN BEHAR DUZU ETA

Vitoria-Gasteiz > Gasteizko Aireportua > Bilboko Aireportua
Bilbao > Gasteizko Aireportua

A 3720 lineak, alde batetik, Gasteiz (Cadena-Eleta eta Lakua geltokia) Gasteizko aireportuarekin eta Bilboko aireportuarekin lotzen du; eta, bestetik, Bilbo (Intermodala eta Bolueta) Gasteizko aireportuarekin. Uztailean eta abuztuan lineak autobus-maiztasun handiagoa du, zure hegaldia hartzera garaiz iristeko, modu azkarrago eta erosoago batean.

Informazio gehiago

BIDAIDE BONUAK

Ikusi dauden deskontuak

Bidaide bonuak aukera ezin hobea dira egunero Bilbo eta Gasteiz artean joan-etorria egiten dutenentzat. Gainera, ibilbide bakoitzean deskontu ona eskaintzen du. Aukeratu zure beharretara gehien egokitzen diren ordutegia eta linea, eta bidaiatu modu praktikoan eta ekonomikoan.

Bono bidaide
Tarjetas

BAT, Barik eta Mugi txartelekin, erreserbatu zure lekua eta autobusean ordaindu (14 urtetik beherakoak doan BAT/Barik pertsonalizatuarekin). Informazio gehiago

A3700 zerbitzuak zure ordainketak erraz eta eroso egiteko aukera ematen dizu, Barik, Bat edo Mugi txartelak erabiliz. Gainera, malgutasun handiagoa eskaintzeko, deskontu bonuen bidez ere ordaindu dezakezu.

Irudi ezaguzgarria

Zerbitzu berria erraz bereizten da, lurralde bakoitzeko elementu adierazgarriekin uztartzen dituen irudia duelako, hau da, kolore gorria eta morea eta baita Bizkaiko haritz-hostoarekin edo Arabako maparen abstrakzio geometriko batekin ere.
Horrek guztiak aldundiei lotutako irudia zabaltzeko balio du, hurbilekoa eta inpaktu handikoa.

Mujer en autobus
Zerbitzu berritua
reloj
Malguagoa
Zerbitzuak autopistako ordutegi estaldura zabalagoa du eta, erabiltzaileen beharrei modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko.
accesible
Eskuragarriagoa
Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako sarbideak. Arrapalak, erreserbatutako espazioak eta bidaia eroso eta inklusiboa bermatzen duten segurtasun neurriak.
cómodo
Erosoagoa
Eserleku ergonomikoak, klimatizazioa eta lasaitasuna bidaia-esperientzia eroso baterako, bidaiarien erosotasunari lehentasuna ematen diona.
wifi
Wifiarekin
WiFi zerbitzu bat autobuseko bidaiari guztientzat, ibilbide osoan zehar eskuragarri dagoena, gainkostu gehigarririk gabe.
conectado

Interkonektatua

Autobus linea berriak interkonexioak eskaintzen ditu Bilboko Renfe, Metro Bilbao, Bizkaibus eta Euskotranekin, baita Gasteizko Alavabus eta Euskotranekin ere.
vent
24 orduko salmenta zerbitzua

Txartelak azkar eta modu seguruan erosi daitezke, webgunearen edo aplikazioaren bidez, eguneko 24 orduetan.

Deskargatu aplikazioa

Ezagutu A3700 autobusarekin bidaiatzeko modurik errazena eta erosoena. Gozatu ordutegi eguneratuez, erosi txartelak berehala eta eskuratu deskontu bereziak.
Ohiko galderak

Zerbitzuaren funtzionamendua

Garraiatutako bidaiarien kopurua ezin da baimendutako plazena baino handiagoa izan, eta horrek esan nahi du adingabe guztiak zenbatzen direla garraiatutako bidaiari kopuruari dagokionez (965/2006 Errege Dekretua), eta, ondorioz, guztiek izan beharko dutela txartela, adina bereizi gabe.

Bidaiaria irteeraren tokian eta unean ez aurkezteak bidaia galtzea dakar, eta ez du eskubiderik ematen txartelaren truke edo bidaiaren zenbatekoa itzultzeko. Derrigorrezkoa izango da inprimatutako txartela edo lokalizatzailearen zenbakia aurkeztea. Errezerbarako, errezerbako QR digitala aurkeztu behar da edo zein gailu mugikorren bidez, NANarekin edo pasaportearekin batera, autobusera sartzeko unean haren titulartasuna egiaztatzeko.

 

Autobusera sartzeko modua: Bidaiari guztiek, geltokietan autobusean sartzeko, txartela edo erreserba izan beharko dute (ondoren BAT/BARIK edo BONU txartelaz ordaintzeko). Autobusean soilik kobratuko da leihatilak itxita daudenean eta geltokiaren aurreko/ondorengo geltokietan baino ez.

 

Txartelen prezioa

La Union Aubobusen kanal digitalen bidez erositako txartelen zenbateko osoa txartelaren prezioak osatzen du, emakidan indarrean dauden tarifen arabera, indarrean dauden sustapenekin eta deskontuekin, eta adiera-zitako zenbateko gehigarria, salmenta kanal horren bidezko kudeaketa kostuaren arabera. Ikusi txartel arruntaren tarifak webgunean.

 

Internet bidez txartela erosteagatiko komisioak

Kudeaketa-kostua kargu gehigarri bat da, eta enpresaren APParen edo webgune ofizialaren bidez www.autobuseslaunion.com txartela arruntak erosteagatik aplikatzen da. Txartel bakoitzari aplikatzen zaio.

Kostua erositako bidaia-txartelaren tarifaren araberakoa da:

  • 3 €-ra arte -> 0,30 €
  • 6 €-ra arte -> 0,60 €
  • 9 €-ra arte -> 0,90 €
  • 9 €-tik gorakoa -> 1,50 €

 

Adingabeekin bidaiatzea

Sei urtetik beherakoek ez dute txartelik ordaintzen. Hala ere, txartela eraman behar dute, eta txartela horren erosketa (zero tarifa) heldu baten txartel‑erosketari lotuta egongo da, erosteko unean bi txartel eta bakoitzaren tarifa desberdina aukeratuz. Autobusean sartzeko unean, gidariek adingabearen NAN eskatu ahal izango dute, adina berresteko. Datu horiek bat ez badatoz, txartela automatikoki baliogabetuko da. Txarteldegian eta webgunean eros daiteke txartel hori: www.autobuseslaunion.com

6 eta 14 urte bitarteko adingabeek (biak barne) Bat/Barik txartel pertsonalizatua izan beharko dute zero tarifaren onuradun izateko. Erreserba erosi beharko dute (QR-renkin) ondoren autobusean erreserba balioztatzeko. Erreserba APP edo www.autobuseslaunion.com bidez bakarrik eros daiteke.

 

Adingabeak -laguntzaile barik- garraiatzeko prozedura

11 urtetik beherako umeek edo adingabeek helduek lagunduta bidaiatu beharko dute beti. 12 urtetik aurrera (12 eta 13 urte), laguntzailerik gabeko adingabeen garraioa onartzen da erabilera orokorreko garraio erregularreko zerbitzuetan, baldintza hauen arabera: bakarrik bidaiatzen badute, gurasoek edo legezko tutoreak sinatutako baimen agiria eraman beharko dute. Dokumentu hori saltokian edo leihatilan entregatu beharko da, eta agiri horren kopia bat eraman beharko du, enpresaren  zigiluarekin, autobusera igotzen den unean gidariari erakutsiko diona.

Bi baimen mota daude:

  • Adingabe bat garraiatzeko baimen puntuala, gurasoek/tutoreek adingabea zerbitzu zehatz eta puntual batean garraiatzeko baimena ematen dutenean. Dokumentu horrek zerbitzu horretarako bakarrik balioko du. Inprimakia bete eta leihatilan aurkeztu.
  • Adingabe bat garraiatzeko aldi baterako baimena, eurek bakarrik sarritan bidaiatzen duten adingabeen kasuan. Baimen agiri horrek gehienez urtebeteko balioa izango du, jatorri-helmuga jakin baterako. Gurasoek edo legezko tutoreek sinatu beharko dute.

 

Txartel arrunta aldatzeko eta baliogabetzeko politika

Txartel arruntak bidaia hasi baino 2 ordu lehenago gutxienez eskatzen bada ezeztatu daiteke, edozein kanaletik erosita ere. Ezin da  txartel bat baliogabetzea eta beraz, ez da inolako zenbatekorik itzuliko autobusa irten baino lehenagoko 2 orduetan, ezta irten ondoren ere.

Aldaketa bakarra onartzen da (kudeaketa/ baliogabetzeko gasturik gabe). Aldaketa bat egin ondoren, ez da aldaketarik ez baliogabetzerik onartuko. Bidaia hasi baino 2 ordu lehenago gutxienez eskatzen bada bakarrik alda daiteke txartelaren eguna edota ordua, eta eskatutako egun edo ordu berrian eserlekuak erabilgarri egotearen baldintzapean egongo da.

Ezeztatzeko gastua bidaia egin baino 48 ordu lehenago egiten bada, % 10eko kenkaria ezarriko da. Baliogabetzea 48 eta 24 ordu bitarteko aurrerapenarekin eskatzen bada, enpresak txartelaren zenbatekoa itzuliko du baina % 20ko kenkariarekin. Eta 24 ordu baino gutxiagorekin eta irteera baino 2 ordu lehenago eskatzen bada, kenkaria % 30ekoa izango da.

www.autobuseslaunion.com webgunean eta La Union aplikazioaren bidez erositako txartelak erosi ziren bide beretik ezeztatu beharko dira txartelen erosketaren atalean, Txartelen kudeaketaren menuan.

Txartelak txarteldegian erosi badira, salmenta puntuan ezeztatuko dira. Geltokietako makinetan erositako txartelak La Unionen saltokietan edo txarteldegian ezeztatuko dira, Bilboko Geltoki Intermodalean eta Gasteizko Autobus Geltokian (ikusi Bilboko Leihatila Intermodaleko eta Gasteizko Autobus Geltokiko txarteldegien ordutegiak).

 

Deskontuak familia ugariagatik

Familia ugarien 2 kategoria daude, %20 oroko-rra eta %50 berezia.

Familia ugarien kasuan, beharrezkoa da hala eskatzen duten La Unionen langileei NAN edo pasaportea aurkeztea, baldintza hori justifikatzen duen egiaztagiriarekin batera. Gainera, beharrezkoa da indarraldiaren data eguneratuta egotea autobusera sartzeko unean. Datu horiek bat ez badatoz, txartela automatikoki ezeztatuko da.

 

Gurpil aulkian doazen bidaiariak

Gurpil aulkian joaten diren bidaiariek (GAMUP Gurpildun Aulkian dabiltzan Mugikortasun Urriko Pertsona) plaza bereziak dituzte beren gurpil aulkian eserita bidaiatzeko. Plaza horiek ibilgai-luaren gainerako plazen kostu bera dute. Internet bidezko erosketan, berariazko eserlekua aukeratu ahal duzu. Txartela erosi ondoren, enpresak gomendatzen du enpresari erosketa jakinaraztea.

La Unionek ondoren adierazten diren behar bereziak dituzten bidaiariei gomendatzen die behar horiei erantzun diezaiekeen kide batekin bidaiatzea:

  • Komunikatzeko laguntza berezia behar duen bidaiaria.
  • Langileen segurtasunari eragiten dioten oharrak ulertzen ez dituzten bidaiariak.

 

Ordainbideak

Kreditu edo zordunketa txartel finantzarioarekin ordaintzea (Visa, 4B, Maestro eta Mastercard) eta Bizum dira kanal digital ofizialetan onartzen diren ordainbide bakarrak.

Leihatiletan onartzen diren ordainbideak eskudirua, kreditu edo zordunketa txartel finantzarioa (Visa, 4B, Maestro eta Mastercard). Leihatiletan ez da onartzen Bat/Barik/Mugi txartelekin ordaintzea.

Autobusean ordaintzeko moduak hauek dira: kreditu edo zordunketa txartela, Bat/Barik txartelak eta eskudirua. Txarteldegia itxita dagoenean, zuzenean autobusean erosi ahal izango da, eta plaza erabilgarri egoteari lotuta egongo da.

 

Ekipajea

20kg-raino doan

Eskuko ekipajea:

  • Oro har, eskuko objektuak edo fardelak baimentzen dira, beste bidaiari batzuei eragozpenik edo arriskurik eragiten ez dietenak.
  • Eskuko ekipaje txikia (adibidez, motxila, bidaia poltsa, maleta txikia), tamainagatik behar bezala jar daitekeena, eserlekuen goiko erretiluan irten barik. Ezin dira jarri beste eserleku batean, korridorean, eserlekuaren azpian, hanken artean.
  • Bidaiariak du eskuko ekipajearen zaintza eta jagoletza.
  • Ezin da elikagairik eta edaririk eraman, ura izan ezik, osasunari eragin diezaiokeenik, usainik edo zaratarik eragin dezaketenik edo gainerako bidaiariei deserosotasuna eta autobuseko altzariei kalterik eragin diezaiekeenik.

Sotoko ekipajea:

  • Gehienez 20kg doan.
  • Ezin da eraman bidaiarien osasunari kalte egin diezaiokeen edo gainerako ekipajea kaltetu dezakeen elikagairik.

 

Patineteen debekua

2024ko urtarrilaren 10etik debekatuta dago patineteekin autobu-sean sartzea

  • Debeku hori patinete elektrikoei ez ezik, bateriak dituen beste edozein mugikortasun gailuri ere aplikatzen zaio.
  • Debekutik kanpo geratzen dira mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak.
  • Bezeroen segurtasuna babesteko hartzen da neurria.

  

Nola garraiatu zure bizikleta, surf taula edo eski ekipoa?

  • Gehigarria: 5€
  • Enpresari galdetu ea lekurik badagoen, ekipajeak lehentasuna duelako.
  • Autobusek 80cm-ko altuera duen bizikleta euskarri bat daramate autobusaren sotoan. Ezin bada erabili, bizikletak garraiatzeko prestatutako poltsa batean sartuta joan beharko dira. Eta espazio arazoengatik gomendatzen dugu bizikleten aurreko gurpila poltsa horretan desmuntatuta sartzea.
  • Bizikleta elektrikoen kasuan, bidaiariak bateria berarekin eraman beharko du.
  • Ekipaje mota hori garraiatzeko aukera ibilgailuaren maletategian lekua izatearen mende dago.
  • Ibilgailu bakoitzeko mota horretako objektuen unitateak gehienez hiru izango dira, eta ezingo da bidaiari bakoitzeko unitate bat baino gehiago garraiatu.
  • Nahitaezkoa da ekipaje hori behar bezala biltzea, beste bidaiari batzuen ekipajean kalterik edo zikinkeriarik ez eragiteko eta norbere materiala ere babesteko.
  • Surf taulek 2 metro inguruko luzera izan beharko dute gehienez.

 

Beste ekipaje berezi batzuk: tarifa eta baldintza berberak aplikatuko zaizkie kiroleko edota aisialdiko ekipamendu eta osagarri parekagarri guztiei, lehen deskribatutakoen antzekoak edo parekoak badira eta, beren tamaina edota ezaugarriengatik, autobusaren sotoan kokatu behar badira. Ekipaje horiek beste ekipaje edo pakete batzuetan kalterik eragin barik  bidaiatzeko moduan egon behar dira, eta nahitaez bildu behar dira garraiatzeko.

 

Murrizketak:

  • Ez da baimentzen objektu arriskutsurik, sukoirik, korrosiborik, armarik, lehergailurik edo kaltea edo arriskua eragin dezakeen beste edozein elementurik.
  • Osasunari kalte egin diezaioketen edo ekipajea kaltetu dezaketen elikagaiak garraiatzea saihestea gomendatzen da.
  • Ekipajea galdu edo hondatuz gero, berehala erreklamatu behar da, eta gidariari jakinarazi behar zaio. Ondoren, erreklamazioa egin behar zaio enpresari. Lapurretaren kasuan prestazioa gauzatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik salaketa aurkeztea agintari eskudunen aurrean.

Ekipajea jasotzeko unean, bidaiatzen ari zaren zerbitzuko gidariari ere jakinarazi behar diozu ekipajerik ez duzula.

 

Lagun animaliak linea erregular nazionaletan garraiatzeko baldintza bereziak

Zirkulazioko Araudi Orokorraren 11.artikuluak debekatu egiten du edozein animalia bidaiari lekuan garraiatzea, salbu eta laguntza psikologikoa, asistentzia eta gida txakurrak garraiatzen direnean. Horiez gain, preskribatutako animaliak ere joan daitezke, hori justifikatzen duen ziurtagiriaren egiaztapena-rekin bat etorrita. Betiere jabeen erantzukizu-naren pean eta horiekin batera badoaz.

 

MASKOTAK

Etxeko animaliak autobusean bidaiatzeko baldintzak:

  • Gehienez ere etxeko animalia bat (1) onartuko da bidai bakoitzeko. Halakotzat joko dira 10 kg-tik beherako txakurrak eta katuak.
  • Animaliek ibilgailuko sotoan bidaiatu beharko dute, maskotentzako gela berezi batean, eta, betiere, garraiatzaile baten edo beste elementu itxi eta seguru baten barruan, bidaiariak emanda, hondakinak egonez gero, horiek bilduko dituen hondo iragazgaitz batekin.
  • Laguntza-txakurrekautobusaren ba-rruan bidaiatu dezakete, bidaiariekin, kostu gehigarririk gabe. Dokumenta-tuta egon beharko dute.

 

Bidaiaren egunerako gomendioak

  • Autobusera igotzerakoan animaliarekin batera agertu behar zara, gutxienez 15 minutu lehenago, eta garraiatzailea autobusean sartu behar duzu, gidariek emandako jarraibideei jarraituz.
  • Animaliaren jabeak edo arduradunak ere lehorreratuko du animalia, eta inguruan pertsonarik egon ez dadin ahaleginduko da, gainerako bidaiariei eragin diezaieketen inguruabar deserosoak edo arriskutsuak saihesteko. Animalia deskargatu ondoren garbitu eta desinfektatuko dira lekuak.

 

Ekipajeen eta mugikortasunerako elementuen garraioa

  • GAMUP Gurpildun Aulkian dabiltzan Mugikortasun Urriko Pertsonentzako jezarlekuetan gurpil aulkiak bakarrik garraia daitezke, baldin eta haien neurriek indarrean dagoen neurriaren arabera ezarritakoak gainditzen ez badituzte: 1200X700cm-ko luzera eta zabalera, 1090cm-ko altuera. Gurpil aulkiaren gehieneko pisua, okupatzailea barne, plataforma jasotzailearen gehieneko edukiera da (gutxi gorabehera. 300kg), jarraibideetan adierazita egonda.
  • Bidaiariek makilak eta makuluak eraman ditzakete, baldin eta bidaiarien segurtasuna arriskuan jarri barik eraman baditzakete.
  • Mugitzeko gainerako elementuek sotoan bidaiatu behar dute, ekipaje gisa. Mugikortasunari laguntzeko edozein elementu onartzen da, edozein pisukoa, betiere honako neurri hauek gainditzen ez baditu: Luzera eta zabalera: 140x70cm. Altuera: 100cm. Kasu honetan, bidaiariari gomendatzen diogu beste bidaiarien ekipajea eta elementua babesteko zorroak erabiltzea.

Elementu horietakoren bat garraiatu behar izanez gero, bidaiaria gutxienez bidaia hasi baino 15 minutu lehenago aurkeztu behar da autobusean, aurretik aipatutako ekipajearekin.

Bidai txartel arruntak aldatzeko eta baliogabetzeko politika

Behingo bidai txartela(arrunta) baliogabetzeko, gutxienez bidaia hasi baino 2 ordu lehenago eskatu behar da erosi den kanal berean. Ezin da txartel bat baliogabetu, eta, beraz, ez da dirurik itzuliko, autobusa irteteko bi ordu baino gutxiago falta denean edo autobusa jada irten denean.

Aldaketa bakarra onartzen da (kudeaketa ala deuseztapen gastuak ezarri barik). Aldaketa bat egin ondoren, ez da ez beste aldaketa edo  baliogabetze gehiagorik onartuko. Bidaia hasi baino 2 ordu lehenago gutxienez eskatzen bada txartelaren eguna edota ordua alda daitezke, baina eskatutako egun edo ordu berrian eserlekuak erabilgarri egotearen baldintzapean egongo da.

Ezeztatzeko gastua bidaia baino 48 ordu lehenago egiten bada, enpresak txartelaren %90 itzuliko du (gainerako %10eko gainordaina ez). Baliogabetzea 48 eta 24 ordu bitarteko aurrerapenarekin eskatzen bada, enpresak %80ko itzuliko du. Eta 24 ordu baino gutxiago eta irteera baino 2 ordu lehenago eskatzen bada, enpresak %70 itzuliko du.

Txartela www.autobuseslaunion.com webgunetik erosi bada, ezeztapena kanal beretik egingo da. Aplikazioan erosi bada, aplikaziotik ezeztatuko da. Menu honen bidez egingo da: txartelak erosteko lekuan, Txartelen kudeaketan.

Txartelak txarteldegietan edo geltokietako makinetan erosi badira, ezeztatzeko, txarteldegietara joko da: Bilboko Intermodalean edota Gasteizko Autobus Geltokian (ikusi Bilboko eta Gasteizko txarteldegien ordutegia).

Ekipajea eta maskotak

Doan, 20 kg arte

Eskuko ekipajea

  • Oro har, gainerako bidaiariei eragozpenik edo arriskurik sortzen ez dieten eskuko objektuak edo paketeak eramatea baimentzen da.
  • Eskuko ekipaje txiki bat (adibidez, motxila, bidaiako poltsa edo maleta txikia) eraman daiteke, baldin eta bere tamainagatik eserlekuen gaineko apalean behar bezala jar daitekeen, kanporantz atera barik. Segurtasun arrazoiengatik, ezin da hanken artean, alboko eserlekuan edo korridorean utzi.
  • Bidaiaria da eskuko ekipajearen zaintza eta arduraren erantzule.
  • Ezin dira eraman bidaiarien osasunari kalte egin diezaioketen edo gainerako ekipajea hondatu dezaketen elikagairik.

Maletategiko ekipajea

  • Gehienez 20 kg-ko ekipajea doan eraman daiteke maletategian.
  • Ezin dira eraman bidaiarien osasunari kalte egin diezaioketen edo gainerako ekipajea hondatu dezaketen elikagairik.

Patinete elektrikoak debekatuta

  • 2024ko urtarrilaren 10etik aurrera debekatuta dago autobusera patinete elektrikoekin sartzea. Neurri hori bezeroen segurtasuna bermatzeko hartu da.
  • Debeku horretatik salbuetsita daude mugikortasun urriko pertsonen mugikortasun ibilgailuak.

Nola garraiatu bizikleta, surf taula edo eski ekipoa?

  • Gehigarria: 5 €.
  • Leku erabilgarria dagoen galdetu behar da autobus enpresan, ekipaje arruntak lehentasuna duelako.
  • Autobusek bizikletentzako euskarri bat dute maletategian, 80 cm-ko altueran kokatua. Erabili ezin bada, bizikletak garraiatzeko prestatutako poltsa batean behar bezala bilduta eraman beharko dira. Leku arazoak saihesteko, aurreko gurpila desmuntatuta poltsa berean eramatea gomendatzen da.
  • Bizikleta elektrikoen kasuan, bidaiariak bateria berekin eraman beharko du autobusera.
  • Ekipaje mota hori garraiatzeko aukera ibilgailuko maletategian dagoen lekuaren araberakoa izango da. Nolanahi ere:
  • Gehienez hiru unitate garraiatu ahal izango dira ibilgailu bakoitzeko.
  • Bidaiari bakoitzak unitate bakarra eraman ahal izango du.
  • Nahitaezkoa da ekipaje berezi hori behar bezala bilduta sartzea autobuseko maletategian, gainerako bidaiarien ekipajea ez hondatzeko eta norberaren materiala babesteko.
  • Surf taulek, gutxi gorabehera, 2 metroko gehieneko luzera izan beharko dute.
  • Beste ekipaje berezi batzuk: aurrekoen antzeko edo pareko kirol  edo aisialdi ekipamendu eta osagarri guztiei tarifa eta baldintza berberak aplikatuko zaizkie, baldin eta tamaina edo ezaugarriengatik autobuseko maletategian garraiatu behar badira. Ekipaje horiek gainerako ekipajeari kalterik eragin gabe bidaiatzeko moduan egon beharko dute, eta behar bezala bilduta sartu beharko dira maletategian.

Murrizketak

  • Ez da onartzen objektu arriskutsurik, sukoirik, korrosiborik, armarik, lehergairik edo kalte edo arriskua eragin dezakeen beste edozein elementurik eramatea.
  • Gomendatzen da bidaiarien osasunari kalte egin diezaioketen edo gainerako ekipajea hondatu dezaketen elikagairik ez garraiatzea.
  • Ekipajea galdu edo hondatzen bada, helmugara iritsi bezain laster erreklamatu beharko da, gidariari jakinaraziz eta ondoren enpresari dagokion erreklamazioa aurkeztuz. Lapurreta gertatuz gero, kalte-ordaina jasotzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik agintaritza eskudunen aurrean salaketa aurkeztea.

 

MASKOTAK

Etxeko animaliak autobusean bidaiatzeko baldintzak

  • Zerbitzu bakoitzean gehienez etxeko animalia bat onartuko da (txakurra edo katua), baldin eta 10 kg baino gehiago ez baditu.
  • Animaliak jabearen edo hark izendatutako arduradunaren erantzukizunpean bidaiatuko du, eta pertsona hori autobus berean joango da.
  • Animaliak bidaiariak ekarritako kaiola, garraio kutxa edo beste edukiontzi itxi, zurrun eta iragazgaitz batean bidaiatu beharko du.
  • Animalia ibilgailuko maletategian, maskotentzako prestatutako gune berezi batean joango da, betiere garraio kutxa edo edukiontzi itxi eta seguru baten barruan, hondakin posibleak jasoko dituen hondo iragazgaitza duena.
  • Maskotek beti beren maskota txartelarekin bidaiatu beharko dute, eta autobuseko maletategian joango dira.
  • Laguntza xakurrak bidaiariekin batera autobusean bidaiatu ahal izango dira, kostu gehigarririk gabe. Dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Bidaiaren egunerako gomendioak

  • Autobusera igotzeko, animaliarekin batera gutxienez 15 minutu lehenago aurkeztu beharko zara, eta garraio kutxa zuk zeuk sartu beharko duzu autobusaren maletategian, gidariaren jarraibideei jarraituz.

Animalia helmugan bere jabeak edo arduradunak jaitsiko du, inguruan beste bidaiaririk ez dagoela ziurtatzen saiatuz, gainerako bidaiarientzat egoera deseroso edo arriskutsuak saihesteko. Animalia jaitsi ondoren, maskotentzako gunea garbitu eta desinfektatu egingo da.

A3700 lineako autobusak %100 irisgarriak dira, eta beheratze sistema, arrapalak eta plataformak dituzte, autobusera sartzea eta bertatik jaistea errazteko. Ibilgailu guztiek, gainera, doako Wi-Fi konexioa, USB kargagailuak eta laguntza txakurrentzako lekua dituzte. Autobusek gurpil aulkientzako eremu erreserbatuak, barra eta helduleku irisgarriak, eta mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserlekuak dituzte.

  • GAMUPentzat (Gurpildun Aulkian dabiltzan Mugikortasun Urriko Pertsonentzat)  irisgarriak dira. Gurpil aulkirako plaza zuzenean erreserba edo eros dezakezu webgunean edo txarteldegietan.
  • MUPentzat (mugikortasun urriko pertsonak) ere irisgarriak dira, hala nola itsuentzat edo ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat, adinekoentzat eta aldi baterako desgaitasuna duten pertsonentzat. Pertsona horientzat gordetako eserlekuak lehen ilarakoak eta 31, 32, 65 eta 66 zenbakidun eserlekuak dira.
  • Laguntza txakur batekin bidaiatzen baduzu, ezingo dizute inolaz ere txakurra ibilgailuan sartzeagatik txartelik edo ordainketa gehigarririk eskatu.

GAMUPentzako zerbitzuek (gurpil aulkian bertan GAMUP gunean bidaiatzea ala  gurpil aulkia maletategian eramatea) ez dute inolako kostu gehigarririk:

  • Gurpil aulkirako eremuak ala  bidaiariaren eserlekuak tarifa arrunta dute (edo bidaiariak egiaztatzen dituen deskontuen arabera dagokion hobaria aplikatzen zaio).
  • Bidaiariari gurpil aulkitik eserlekura aldatzen edo autobusera igotzen laguntzen dion laguntzailearen plaza %100 doakoa da.

409/2025 Errege Dekretua, maiatzaren 27koa, laguntza txakurren jarduera eta ongizatea arautzen dituena:

  1. d) Garraio kolektiboko bitartekoetan, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako espazioak erabiltzeko lehentasuna izango dute, eta laguntza txakurra ez da plazatzat hartuko, ez ibilgailuan baimendutako gehieneko plaza kopuruari dagokionez, ezta bertan onartutako txakurren gehieneko kopuruari dagokionez ere. Ezingo da, inolaz ere, txartelik edo ordainketa gehigarririk eskatu laguntza txakurra ibilgailuan sartzeagatik.
Erosketa-kanalak eta ordainketa-moduak:
  • www.autobuseslaunion.com edo APP: bakarkako txartela eta ALUren bonu digital deskontuak
  • Geltokietako takilak: Bilbo Intermodal eta Gasteiz, bakarkako txartelak, dirutan edo banku-txartelarekin
  • Autobusean: BAT, BARIK, MUGI General Monedero txartelarekin, banku-txartelarekin edo dirutan. Kasu hauetan, gomendagarria da eserlekua aldez aurretik erreserbatzea web/app bidez
  • Auto-zerbitzuko makinak: autobus geltokietan, bakarkako txartelak, dirutan edo banku-txartelarekin

Zerbitzua egunero dago eskuragarri, astelehenetik igandera. Uda-ordutegiak: uztailaren 1etik irailaren 30era. Negu-ordutegiak: urriaren 1etik ekainaren 30era.

Geltokiak:

  • Cadena eta Eleta kalea (Gasteizko Katedrala Berriaren ondoan)
  • Gasteizko autobus geltokia (Euskaltzaindia plaza)
  • Forondako Aireportua (aurrez erreserbarekin soilik)
  • Bolueta–Santa Ana (Bilbo) – Santa Ana 115 (Bizkaibus geltokia), metro geltokiaren ondoan, Gasteiz noranzkoan Santa Ana 20
  • Loiuko Aireportua

Tarifak: Bakarkako txartelak deskonturik gabe. FNren deskontuak (%20 edo %50) bakarrik aplikatzen dira. 6 urtetik beherakoek doan, baina txartela eduki behar dute.

Informazio gehiago

BAT, BARIK, banku txartela edo dirua erabiliz ordaindu nahi baduzu, aldez aurretik eserlekua erreserbatzea gomendatzen da. Horretarako:

  • Joan zaitez autobuseslaunion.com edo aplikaziora
  • Sakatu ERRESERBA botoia eta erregistratu
  • Hautatu bidaia-egunak, ibilbidea eta ordutegiak
  • Azkenean ez bazara bidaiatzen, erreserba ezeztatu behar duzu; bestela, penalizazioa aplika daiteke

BAT, BARIK eta MUGI txartelak

  • Banku-txartela
  • Dirua
  • Bidaide Bono Birtualarekin ordaindutako txartela
  • 60 bidaiko Bono Birtualarekin ordaindutako txartela

Zure profilaren bidez webgunean edo app-ean:

  • Aldaketak eta ezeztapenak bidaia baino 2 ordu lehenago egin daitezke.
  • Erreserba aldatu ondoren, ezingo da ezeztatu.

Aldaketa bakarra onartzen da.

  • Bizikletak, surf taulak, eskiak edo tamaina handiko beste objektu batzuk garraiatu nahi badituzu, txartela erosteko unean fakturatu beharko dituzu, dagokion tarifa berezia ordainduta.
  • Ekipaje mota hori garraiatzeko aukera ibilgailuaren maletategian lekua izatearen mende dago. Nolanahi ere:
    • Ibilgailu bakoitzeko mota horretako objektuen unitateak gehienez hiru izango dira, eta ezingo da bidaiari bakoitzeko unitate bat baino gehiago garraiatu.
    • Nahitaezkoa da ekipaje hori behar bezala enbalatzea, beste bidaiari batzuen ekipajean kalterik edo zikinkeriarik ez izateko eta zure materiala babesteko.

 

Bizikleta arruntak edo elektrikoak:

  • Aurreko gurpila desmuntatuta eta bateria desmuntatuta eraman behar dira.
  • Bizikleta elektrikoen jabeek bateria beraiekin batera autobusera igoko dute.
  • Autobusa hartzeko unean maletategian lekurik ez badago, enpresak lekua dagoen hurrengo zerbitzuan garraiatuko du objektua, konpentsaziorako eskubiderik gabe.
  • Autobusa hartzera gutxienez 10 minutu lehenago joan behar duzu.

 

Salbuespenak A-3700 lineetan (Bilbo, Gallarta, Algorta, Leioa – Gasteiz eta alderantziz):

  • Autobusek 2 bizikleta euskarri dituzte maletategian.
  • Espazio horietan bakarrik jar daitezke bi bizikleta (normalak edo elektrikoak) gurpilak desmuntatu eta enbalatu beharrik gabe, betiere bizikletaren tamainaren arabera.
  • Gainerako bizikletak, tolesgarriak barne, autobusaren sotoan jarri beharko dira, bidaiariak behar bezala enbalatuta eta gainerako lineetako baldintza berberetan.
  • Ez da tarifa gehigarririk kobratuko barruko bizikleten euskarriak erabiltzeagatik.

 

Debekuak:

2024ko otsailaren 1etik aurrera, debekatuta dago patinete elektrikoak dituzten autobusetan bidaiatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2024/01/22ko Foru Aginduaren arabera.

Honako hauek bultzatutako ekimena:
Logo-DFB 4
araba 4
Honako hauen bermearekin:
Logo la union 100
Galdera gehiagorik daukazu?

Zuri laguntzeko gaude

Bete ezazu formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan. Edo, nahiago baduzu, deitu zuzenean: