
A3700 SORTU DA, BIDAIA HOBEAK EGITEKO ZERBITZU BERRIA
Bilbo
Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien autobus zerbitzu berria Bilbo eta Gasteiz arteko lotura hobetzeko sortu da. Ordutegi zabalagoa, linea berrituak eta erosotasun guztiak eskaintzen ditu (A3700).
Gasteizko eta Bilboko aireportuetara eramango zaituen linea berria da.
Datorren uztailaren 1etik aurrera hasiko da lanean A3720 zerbitzu berria. Horrek, Gasteiz Loiuko aireportuarekin eta Bilbo Forondako aireportuarekin lotuko ditu. Linea hori egunerokoa da, eta 04:30etik 21:45era arte egongo da martxan…informazio gehiago
5 linea erabat berrituta
Ikusi dauden deskontuak
Bidaide bonuak aukera ezin hobea dira egunero Bilbo eta Gasteiz artean joan-etorria egiten dutenentzat. Gainera, ibilbide bakoitzean deskontu ona eskaintzen du. Aukeratu zure beharretara gehien egokitzen diren ordutegia eta linea, eta bidaiatu modu praktikoan eta ekonomikoan.
Informa zaitez


A3700 zerbitzuak zure ordainketak erraz eta eroso egiteko aukera ematen dizu, Barik, Bat edo Mugi txartelak erabiliz. Gainera, malgutasun handiagoa eskaintzeko, deskontu bonuen bidez ere ordaindu dezakezu.
Zerbitzu berria erraz bereizten da, lurralde bakoitzeko elementu adierazgarriekin uztartzen dituen irudia duelako, hau da, kolore gorria eta morea eta baita Bizkaiko haritz-hostoarekin edo Arabako maparen abstrakzio geometriko batekin ere.
Horrek guztiak aldundiei lotutako irudia zabaltzeko balio du, hurbilekoa eta inpaktu handikoa.







Interkonektatua

Txartelak azkar eta modu seguruan erosi daitezke, webgunearen edo aplikazioaren bidez, eguneko 24 orduetan.
Deskargatu aplikazioa
Zer da linea berria eta zer aldatu da aurreko zerbitzuarekiko?
A3700 sareak interurbano garraio zerbitzu berria da, Bilbo, Ezkerraldea, Eskuinaldea eta Gasteiz bi noranzkoetan lotzen dituena, LOIU eta FORONDA AEROPORTUETARAKO ZERBITZU BERRIAK barne. Ordutegi berriak, BAT, BARIK, MUGI eta banku-txartel bidezko ordainketak. Eserlekuaren erreserba online egiteko aukera eta autobusean ordaintzeko aukera. Bonu deskontu berriak. Autobus flota eta irudi berritua. Informazio gehiago: www.autobuseslaunion.com
Zein lineak ditu zerbitzuak?
Zerbitzua 5 linea nagusik osatzen dute:
A3714: Bilbo > Gasteiz (autopistaz)
A3718: Ezkerraldea > Gasteiz
A3719: Eskuinaldea > Gasteiz
A3712: Bilbo > Gasteiz (Arratiatik)
A3720: Gasteiz > Foronda Aireportua > Loiu Aireportua eta Bilbo (Bolueta, Santa Anatik) > Forondako Aireportura
Non erosi dezaket txartela?
- www.autobuseslaunion.com edo APP: bakarkako txartela eta ALUren bonu digital deskontuak
- Geltokietako takilak: Bilbo Intermodal eta Gasteiz, bakarkako txartelak, dirutan edo banku-txartelarekin
- Autobusean: BAT, BARIK, MUGI General Monedero txartelarekin, banku-txartelarekin edo dirutan. Kasu hauetan, gomendagarria da eserlekua aldez aurretik erreserbatzea web/app bidez
- Auto-zerbitzuko makinak: autobus geltokietan, bakarkako txartelak, dirutan edo banku-txartelarekin
Nola joan Foronda eta Loiu aireportuetara?
Zerbitzua egunero dago eskuragarri, astelehenetik igandera. Uda-ordutegiak: uztailaren 1etik irailaren 30era. Negu-ordutegiak: urriaren 1etik ekainaren 30era.
Geltokiak:
- Cadena eta Eleta kalea (Gasteizko Katedrala Berriaren ondoan)
- Gasteizko autobus geltokia (Euskaltzaindia plaza)
- Forondako Aireportua (aurrez erreserbarekin soilik)
- Bolueta–Santa Ana (Bilbo) – Santa Ana 115 (Bizkaibus geltokia), metro geltokiaren ondoan, Gasteiz noranzkoan Santa Ana 20
- Loiuko Aireportua
Tarifak: Bakarkako txartelak deskonturik gabe. FNren deskontuak (%20 edo %50) bakarrik aplikatzen dira. 6 urtetik beherakoek doan, baina txartela eduki behar dute
Nola erreserbatu eserleku bat eta ordainketa autobusean egin BAT/BARIK/MUGI, banku txartel edo diruarekin?
BAT, BARIK, MUGI, banku txartela edo dirua erabiliz ordaindu nahi baduzu, aldez aurretik eserlekua erreserbatzea gomendatzen da. Horretarako:
- Joan zaitez autobuseslaunion.com edo aplikaziora
- Sakatu ERRESERBA botoia eta erregistratu
- Hautatu bidaia-egunak, ibilbidea eta ordutegiak
- Azkenean ez bazara bidaiatzen, erreserba ezeztatu behar duzu; bestela, penalizazioa aplika daiteke
Zein ordainketa-modu onartzen dira autobusean?
BAT, BARIK eta MUGI txartelak
- Banku-txartela
- Dirua
- Bidaide Bono Birtualarekin ordaindutako txartela
- 60 bidaiko Bono Birtualarekin ordaindutako txartela
Nola bertan behera utzi edo aldatu erreserba bat?
Zure profilaren bidez webgunean edo app-ean:
- Aldaketak eta ezeztapenak bidaia baino 2 ordu lehenago egin daitezke.
- Erreserba aldatu ondoren, ezingo da ezeztatu.
Aldaketa bakarra onartzen da.


