MMR Mugikortasun Murriztuko Pertsonentzako Araudia

Mugikortasun Murriztuko Pertsonen Eskubideak

Nor da mugikortasun murriztuko pertsona?

  • Gurpil aulkietan ibiltzen direnak
  • Ume txikiak daramatzatenak, euren ume kotxetan doazen umeak barne
  • Haurdunak
  • Adin nagusikoak
  • Murriztasun fisiko, psikoko edo sentsorialak dituztenak
  • Itsuak

Autobusen ekipamendua:

  • Gordetako jezarlekuak: Gutxienez, sarrerako atetik hurbilen dauden 4 jarleku mugikortasun murriztukoentzat gordeko dira (gurpil aulkian ez doazenentzat)
  • Aldapa motorduna edo jasogailua eta makurtzeko sistema (“Kneeling”), mugikortasun murriztukoek autobusetara igo ahal izateko.

Zer egin behar du mugikortasun murriztuko pertsona batek Unioneko autobusetan bidaiatu nahi duenean?

Gurpil aulkian doazen mugikortasun murriztuko pertsonei egokitutako eskaera egiteko protokoloa.

Autobusak haien beharretara egokitzeko, mugikortasun murriztuko pertsonek zerbitzu bat behar dutenean, geltoki nagusien artean edota ibilbidean egiten dituen geralekuetan ere, enpresari gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazi beharko dio. Horretarako gure edozein txarteldegietan edo Bezeroentzako Arretako 94 427 11 11 edo 945 26 46 26 telefonoetan egingo du eskaera (astelehenetik ostiralera lanegunetan 06:15-22:00, larunbatetan 09:30-13:00 eta 15:00-21:00 eta igande edo jaiegunetan 10:00-12:30 eta 15:30-21:30).

Bidaiariak autobusera igotzeko gurpil aulkia behar baldin badu, Bilbo edo Vitoria-Gasteizko txarteldegietan eskatu behar izango du.

Mugikortasun Murriztuko Pertsonen Eskubideak

  • Berarentzat erosoen zaion atetik autobusera igotzea edo jaistea.
  • Arrapala edo plataforma dagoenean, berorri aktibatzeko eskubidea, mugikortasun murriztua duena gurpil aulkian badoa.
  • Mugikortasun murriztuko pertsonentzat lehentasuna duten jarlekuak identifikatuta egotea.
  • Autobusetara igo ahal izateko, mugikortasun murriztuko pertsonek arrapala erabili beharko dute, gidariaren laguntzarekin eta bere jarraibideak kontuan hartuz.

Enpresaren eta gidaren betebeharrak.

  • Espaloira hurbiltzea, ahal den heinean, autobusera errazago igotzeko eta jaisteko.
  • Zoruaren altuera jaisteko dauden sistemak aktibatzea (jaiste sistema duten ibilgailuetan)
  • Ordainketa erraztea.
  • Gidariek gelditzeko eta abiatzeko mugimendu leunak egitea, eta bidaian zehar, eta igotzean zein jaistean, pertsonen segurtasuna zaintzea.

Ume kotxeak autobusera igo ahal izateko, berorri eramateko prest dagoen lekutik hurbilen dagoen atetik sartu ahal izatea.