Bilboko Aireporturako Konexioa

Autobus geltoki beretik (Termibusetik) Bilboko aireportura joan zaitezke Bizkaibusekin. Horretarako, 12. nasara jo behar duzu, Iruña, Gasteiz, Logroño eta abar abiapuntu duten autobusen helmugako lekutik 30 metrotara baino ez.

Autobus geltokitik aireporturainoko bidaiaren iraupena gutxi gorabehera 35 minutukoa da eta bidaia txartela Bizkaibuseko autobusean bertan ordaintzen da.

Ordutegiak begiratu hemen: bizkaia.eus