Geralekuen eskema

Astelehenetik ostiralera

Línea A/3716 Leioa UPV-EHUtik – BILBAO (Deusto-Sarriko-Termibus) Vitoria-Gasteizera
Abiapuntua LEIOA/EHU (unibertsitate campusa)
BILBO-Sarriko (Don Bosco biribilgunea)
BILBO-Deustu-Deustuko Zubia (Pio X plaza)
BILBO-Termibus
GASTEIZ-Autobus Geltokia
GASTEIZ-Gasteiz etorbidea, 19
GASTEIZ-Unibertsitatea-Agirre Miramon
Línea A/3716 Gazteiztik Bilbora (LEIOA/EHU)
Abiapuntua GASTEIZ-Unibertsitatea (Araba kalea, 1053. Bust Gelt.)
GASTEIZ-Gasteiz etorbidea 18 (Epaitegiak)
GASTEIZ-Autobus geltokia (Euskaltzaindia plaza)
BILBO-Termibus
BILBO-Deustu-Deustuko Zubia (Pio X plazako kioskoa)
BILBO-Sarriko (Don Bosco biribilgunea)
LEIOA EHU (unibertsitate campusa)

Ordutegiak eta tarifak

Lineak/Ibilbideak Autobusa enpresa Ordutegiak Tasak
Vitoria-Gasteiz > Leioa (UPV) Negua La Unión, S.A PDF PDF
Vitoria-Gasteiz > Leioa (UPV) Uda La Unión, S.A Laster PDF

Aldez aurretik erostea

Linea honetan, LEIOAtik Gasteizerako norabidean, ez dago txartela aurretik eskuratzeko aukerarik. Noizbehinkako bidaiaria bazara, ibilbidearen edozein geralekura jo eta txartela hor bertan erosi ahal diozu autobus gidariari.

Gasteiztik Leioarako norabidean, ordea, badago txartela aurretik eskuratzeko eta eserlekua ziurtatzeko aukera. Horretarako, erosi txarteldegian bertan, enpresaren webgunean www.autobuseslaunion.com edo geltokietako makina automatikoetan. Bidaide bonuaz ere txartela aurretik erosteko aukera ematen dizu, betiere Gasteizetik Ezkerralderako norabidean bazoaz.

BIDAIDE BONUA badaukazu, eta egunero ordu jakin batean bidaiatuko duzula baldin badakizu, behar dituzun txartel guztiak aldez aurretik eskura ditzakezu (gehienez astebete lehenago), bai Bilboko txarteldegian, bai Gasteizkoan, baita geltokiotako makinetan ere. Hala, bidaiatzeko egunean autobusera bertara igo zaitezke (geltokian edo dagokizun geralekuan), eta aurretik lortutako txartela eman diezaiokezu autobus gidariari.

Bonuak

Linea honetan erabil daitezkeen bonuak:

Kanalak eta ordainbideak

  • Autobusean. Autobusa geralekuetan hartzen baduzu (ez autobus geltoki nagusietan), gidariari eros diezaiokezu txartela edo autobuseko makinan bonua balioztatu. Autobusean eskudirutan soilik ordaindu daiteke, eta 20 eurotik beherako billeteak erabilita.
  • autobuseslaunion.com webgunearen bidez. «Maiz egiten diren galderak» atalean sartuz gero, jarraibideak azaldu eta ezartzen diren komisioen berri emango dizugu. Soilik kreditu txartelaren bidez ordaindu daiteke.
  • Txarteldegian: BILBOko Termibusen, GASTEIZko autobus geltokian eta IRUÑEko Burundesaren txarteldegian. Eskudirutan nahiz kreditu txartelaz ordain daiteke. Ikusi ordutegiak eta saltokien kokapenak.

Termibuseko eta Gasteizko geltokiko txartelak erosteko makinetan. Eskudirutan nahiz kreditu txartelaz ordain daiteke. Bidaide bonua eta 20 bidaiatako bonua ere erabil daitezke. Ikusi xehetasunak «Maiz egiten diren galderak» atalean: nola erosi txartelak erosteko makinetan.