60 bidaietarako Bono Birtuala

Abonuen tarifak 2023ko 2.seihlekoa-%50eko deskontuarekin.

Kontsultatu Bidaide bonuen baldintzak % 50eko deskontuarekin uztailaren 1 etik 2023ko abenduaren 31ra. hemen.

lerroetarako/ibilbideetarako balio du:

  • A-3714 Bilbo> Gasteiz por autopista.
  • A-3717 Gasteiz>Leioa/EHU
  • A-3718 Ezkerraldetik> Gasteiz.
  • A-3719 Eskumaldetik> Gasteiz.
  • A-3711 Bilbo>Otxandio> Gasteiz
  • A-3712 Bilbo>Ubidea> Gasteiz
  • A-3713 Bilbo>Murgia> Gasteiz

 

60 bidaiako bonua-  BONO BIRTUALA www.autobuseslaunion.com webgunearen bidez eskura dezakezu.

Zure bonoa erosi eta hura bidaiez hornitu, ondo datozkizun egun eta orduetarako bidaia txartelak erosi eta lokalizatzeko zenbakia telefonoan daramazula bidaiatu ahal izango duzu; ez da beharrezkoa izango txartelak inprimatzea. Onurez beteta dago.

Gainera:

  1. Ez dauka bidaiariarentzako kostu gehigarririk.
  2. Bonuen alta online egin ahal duzu autobuseslaunion.com webgunearen bidez,  leihatilan aurrez aurre egin behar izan gabe.
  3. Eraman zure bonua mugikorrera, txartel fisikorik gabe, https://launionbon.autobusing.es/ URLaren bidez edo zure mugikorrean gorde dezakezun Web Bono Birtuala aplikazioaren bidez, erregistratu eta zure erabiltzailea eta pasahitza lortu ondoren. Erosi txartelak egun eta orduetarako, eta gorde bidaiatzen duzun egunean sakatzeko. Autobusean sartzen zarenean, erakutsi QR zure mugikorraren bidez gidariari.
  4. Egun eta ordu jakinetarako txartelak erosi ahal dituzu eta bidaiatuko duzun egunean klikatzeko gorde ditzakezu. Hala, mugikorraren bidez QR kodea erakutsi ahal izango diozu gidariari autobusera igotakoan.
  5. Familia ugariko deskontua ezarrita baduzu, NANaren kopia bat bidali behar duzu “Erregistratzeko” unean eta familia ugariko txartela aurkeztu behar duzu bi txarteldegietako edozeinetan (Bilbon edo Gasteizen).
  6. 31 urtetik beherakoa bazara, bonu birtualean erregistratzerakoan, NANaren fotokopia bidali behar duzu helbide elektroniko honetara: bonovirtual@autobuselaunion.com
  7. Aukera hau linea guztien bidaide bonu guztietarako baliatu daiteke.

Aurrez aurre arreta ematea nahi baduzu, eskatu ezazu honako helbide elektroniko honetan:  bonovirtual@autobuseslaunion.com. Bertan jarri telefonoa eta etortzeko zein ordu tartean ahal duzun. Ahalik eta lasterren deituko dizugu.

Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  1. Lanegunetarako (astelehenetik ostiralera arte) baino ez dute balio
  2. Horietako bakoitzak 60 bidaia dauzka erabili ahala kontsumitzen ibiltzeko. Bonuaren irakurketa egin behar da, une bakoitzean kontsumitutako bidaia kopurua eta kontsumitzeko falta direnak ezagutzeko.
  3. Izenduna edo pertsonalizatua da. Bonuaren titularrak baino ezin du erabili. Ezin da eskualdatu
  4. Txartela erosten den egunetik 4 hilabeteko epea dago erabiltzeko.