BIDAIDE eta 60 BIDAIETAKO TXARTELEN DESKONTUEI GEHITUTAKO %50eko BEHERAPENA BERRITZEA

Bidaiariei jakinarazten diegu Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Batzordeak 2024ko urtarrilaren 11n behingoz ebatzi duela %50erainoko diru laguntza 2024ko abenduaren 31ra arteko luzatzea, Bidaide eta 60 bidaietako txarteletan ezarritako deskontuei gehituko zaie beherapen hori. Hori dela eta, 2023ko abenduaren 29ko jakinarazpenean aurreratu genuenez, urtarrilaren 11n hasi gara erabaki horren aurretik bonua erosita zeukan erabiltzaile bakoitzari itzuli beharreko diru kopurua bueltatzen, onartutako tarifen ondoko taularen arabera.

Bidaide txartelen tarifak

%50eko ordainketa hori 2023ko abendutik 2024ko otsailera bitarteko BIDAIDE HIRUHILEKOKO BONUA erosi zuten erabiltzaileei ere egingo zaie. Horiei urtarrilari eta otsailari dagokien %50a itzuliko zaie (dagoeneko txartel horiek 2023ko abenduko %50eko deskontua eginda zeukaten). Itzulketa horiek guztiak 3 eguneko epean egingo dira, %50ko deskontuari dagokion Gobernu Akordioa onartu den egunetik zenbatzen hasita.