Tablet bat zozketatuko dugu Bidaide Bonoa erosi edo berritzen duzuen artean
Urtearekin jarraitzen dugu eta eskertu nahi dizuegu gure konpainian igortzen duzuen konfiantza eguneroko bidaiak egiteko Gasteiz eta Bilbo artean. Adi egon, urtean zehar zozketa desberdinak egingo ditugu hainbat gaien inguruan.
Oraingoan, Bilbo eta Gasteizen artean zuen eguneroko bidaiak gurekin egitea eskertu nahi dizuegu. Beraz, Bidaide Bono bidaiariak bazarete zozketan parta ahala izango duzue, tablet zoragarri baten zozketan. Martxoaren 12an Bidaide Bonoa eskuratu edo berritu baduzue, zozketan parte hartuko duzue.
Esan dugun bezala, urtean zehar zozketa desberdin egiten joango gara, beraz, oraingo hau aktibo egongo da martxoaren 12raino. Artikuluaren amaieran jarriko dugun estekan ikusi ahal duzue legezko oinarri.
Bidaide Bonoak. Bilbo eta Gasteizen artean bidaiatu abantaila guztiekin
Badakizue ze abantaila dauzkazue Bidaide Bonoekin bidaiatuz gero? Gehiegi luzatu gabe, hauek dira izango dituzuen abantailak Bidaide Bonua berritu edo eskuratzen baduzue:
- Ordutegi aukera oso zabala: Goizeko 6retatik gaueko 22:15rarte 20 minuturo bidaiatu ahal izango duzue. Beraz, zuen bidaiak neurrira antolatu ahal izango duzue.
- Bilbon eta Gasteizen geltoki aukera zabala. Hainbat lekuetan gelditu ahal izango zarete bi hiriko errepideetan zehar. Gasteizen, Unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian dauzkazue geltokiak. Bilbon bestalde, Intermodal geltokian, Deustun eta Sarrikon dauzkazue.
Hurrengo estekan Bidaide Bonoei buruzko informazio osoa aurkitu dezakezue. Soilik klik egin behar duzue:
Bidaide Bonuei buruzko informazio osoa
Nola lortu dezakezue Bidaide Bonoa? Oso erraz! Eskaera egin dezakezue bai bonos@autobuseslaunion.com bai gurekin kontaktatuz.
Lehen esan dugun bezala, hurrengo estekan oinarri legalak kontsultatu dezakezue. Bertan, zozketari buruzko informzaio osoa eskuratu dezakezue.
Aprobetxa ezazu gure Iruña-Jaca autobus linea eta elurra disfrutatu kezkarik gabe
Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko! Gasteitik edo Bilbotik abiatuz, 4 ordutan bertan egongo zara.
Ardurarik gabeko bidaiaz disfruta ezazu autobusa erabiliz, Gasteizetik edo Bilbotik abiatuta. Demagun ostiralean Jakara joan nahi dugula eta igandean bueltatu. ¿Autobusean bidaia hau egin dezakegu? Noski baietz. Eskiak La Union edo Burundesa-ren autobusetan sartu eta 4 ordutan gutxi gora behera Jaka-n egon zaitezkete
Bilbo-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)
Gasteiz-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)
La Union-ek eta Burundesa-k Iruñara astelehenetik ostiralera bidaiatzea ahalbidetzen dizue, ordutegi desberdinetan, erosotasun handiko autobusetan, maletak sartzeko soberako lekuan, eta salneurri oso interesgarrian. 7,8 €-ren truke aurkitu dezakezue Iruñatik Jakarako eguneroko tiketa. Bilbotik edo Iruñatik abiatuta, bidai hauen salneurria gehitu beharko duzue.
Hasiberriak bazarate, adituak, edo edozein elur kiroletan jardun nahi baduzue, gure autobusak erabili ditzakezue Iruñatik Jakara hurbiltzeko. Gainera, bidetik egiten dituen geralekuetan ere jaitsi gaitezke, aukeratu dugun eski-gunera heldu ahal izateko. Astun, Candanchu, Formigal… Pertsona guztientzako aukerak daude.
Helmuga horretara ailegatzeko, gure Iruña-Jaka linea erabili dezakezue eta era erosoan eta ardurarik gabe bidaiatu. Autobusean igotzen ordua kontuan izanik, bi ordu edo gutxiagotan Piriniotan egongo zarete. Gainera, ez duzue autoa aparkatzeko ardurarik izango.
Animatzen zaituztegu, horrez gain, Canfranc geltokiaren misterioak ezagutzera. Elur denboraldian barrena, ziur gaude denbora izango duzuela Europako trenbide geltoki handienetako bat ikusteko. XX. mendearen erdialdean eraiki izan zena. Gaur egun ez da erabiltzen, baina joaten den orok liluratuta geratzen da eraikuntza ikustean.
Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure ordutegiak Iruñatik Jakara bidaiatzeko.
Iruña-Jaka linearen ordutegiak
Laburbilduz, espero dugu oso ondo pasatzea zuen elurretako txangoetan. Gure zerbitzuen inguruan zalantzarik badituzue gurekin harremanetan jarri nahi duzuenean. Oso ondo pasa!
Bilbo Termibus geltokia, abiapuntua izanik Iruñera heldu gaitezke (https://www.autobuseslaunion.com/eu/ordutegiak-jaistea/).
Gasteiz-eko autobus geltokitik abiatuz Iruñara heldu ahal gara ere (Ordutegiak ikusi hurrengo esteketan: https://www.autobuseslaunion.com/eu/, http://laburundesa.com/bidaiarien-zerbitzura/?lang=eu).
Kasu bietan, Iruñako autobus geltokiarekin lotura dugu eskuragarri eta handik Jaka-ra abiatu La Burundesa-ren autobusekin.
Cirque du Solei-z disfrutatu nahi? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Gasteizen
Zirkua gustuko al duzue? Ziur zuetariko askok zirkuan aurkitu daitezkeen akrobaziak, dantzak, umorea eta ikaskizunez gozatzea gustuko duzuela. Badakizue Gasteizen Cirque Du Soleil-ren ikuskizun berria ikus dezakezuela? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Zirkuaren “Corteo” ikuskizuna ikusgai egongo da. Zalantzarik gabe, ikusleak liluratuta geratzen dira ikuskizun izugarri honekin.
Corteo, Cirque du Soleil (Argumentua)
Corteo, gorteatzea italieraz, pailazo batek (Pailazo Mauro-k) imajinatzen duen jaiaren adierazpena da obra. Ikuskizunean zehar, dibertsioa, poztasuna eta naturaltasuna nahasten dira. Publikoa mundu teatral eta misteriotsu batean murgiltzea du helburu antzezlanak, beti ere, aktoreak duten gaitasun akrobatikoak nabarmenduz.
Jai izugarri honen bitartean, pailazoak bere hileta imajinatzen du, baina inauteri giroan murgilduta, bertan ez dago tristurarako tokirik. Ikuskizunean pertsonaiaren indarra eta ahultasuna baita nabarmentzen dira. Horrez gain, jakituria eta leuntasuna transmititzeko aukera badu ere. Horren bidez, norberaren gizatasuna irudikatu nahi dute.
Lehen azaldu dugun bezala, pailazoak bere hileta irudikatzen du, baina ikuskizuna ez da batere tristea. Bidean zehar barreak presente daude beti. “Saltinbankiak” eta akrobatak liluratuko gaituzte eta saio guztiak gozatuko ditugu zentzumen guztiekin.
Autoreak fantasia mundu batean murgiltzen gaitu. Saltoak, akrobaziak, trikimailuak, fantasia… nahi baduzue hurrengo estekan ikuskizunari buruzko bideo labur bat ikus dezakezue. Ziur gaude bideoa ikusi ondoren, sarrera bat erosi nahi izango duzuela:
Hurrengo estekan klikatuz bestalde, Cirque Du Soleil-ren web orrialdera jo dezakezue eta bertan informazio gehiago jaso eta sarrerak erosi.
Cirque Du Soleil web orrialde ofiziala
Antzerki saioak Gasteizen izango dira, nola bidaiatuko duzue? Badakizue gure autobusekin bidaiatu ahal duzuela? Egunean joan etorria egiten baduzue kotxez egin beharko duzue (Autobusa ez dagoelako bueltatzeko), baina egun batzuk hirian pasatzea erabakitzen baduzue zergatik ez egin autobusez bidaia? Ideia gustatzen bazaizue, hurrengo esteketan Gasteizera doazen gure autobusen ordutegiak ikus ditzakezue:
Kontsultarik baduzue gure bezeroari arretaren telefono zenbakien bidez kontaktatu ahal duzue. Bilbo: 94 427 11 11 Gasteiz: 945 26 46 26 Iruña: 948 22 17 66
Ez zalantzarik izan eta ikuskizunaz gozatzera hurbil zaitez. Oso ondo pasa!