Covid-19 egoeran ditugun ordutegiak / Salbuespeneko neurriak gure enpresaren langileen osasuna zein ongizatea zaintzeko

Covid-19 egoeran ditugun ordutegiak

A 3714- Bilbo, Leioa>Gasteiz

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/bilbao-leioa-y-vitoria-gasteiz.pdf

Gasteiz /Leioa EHU

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/vitoria-gasteiz-a-leioa-upv.pdf

P58-Bilbo>Iruña

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/03/bilbao-pamplona-1.pdf

A 3718 Algorta>Gasteiz

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/algorta-vitoria-gasteiz.pdf

A 3719 Gallarta>Gasteiz

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/gallarta-vitoria-gasteiz.pdf

L-14 Gasteiz – Izarra

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-14.pdf

L-15 Gasteiz – Laudio

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-15-1.pdf

L-16 Artziniega-Okondo

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-16.pdf

L-18 Gasteiz – Durango

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-18.pdf

L-19 Gasteiz- Miranda

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-19.pdf

Salbuespeneko neurriak gure enpresaren langileen osasuna zein ongizatea zaintzeko

Ondo bidaiatu ahal izan dezazun, salbuespenezko neurriak hartu ditugu, horien bidez, bidaiarien eta gure enpresaren langileen osasuna zein ongizatea zaintzeko. Guztion laguntza garrantzitsua da elkarrekin normaltasunera itzultzeko.Horretarako, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentzia Ministerioak ezarritako irizpideekin eta Covid-19 gaixotasunari begirako Garraioaren Euskadiko Koordinazio Mahaiak adostutako erabakiekin bat etorriz, honako neurri hauek ezarri dira:

  1. Autobusetako jarlekuen %50 baino ez da erabiliko. Txartela aldez aurretik erostea komeni da.
  2. Autobusera sartzean eta bidaiatu bitartean, nahitaezkoa izango da sudurra eta ahoa estaltzeko maskarila erabiltzea.
  3. Autobusera sartzeko txartela edukitzea ezinbestekoa da. Salgai daude autobuseslaunion.com webgunearen bidez (bidaiariarentzako ez dauka komisiorik autobusak irteteko 10 minutu geratzen den arte), txarteldegietan (ikusi ordutegiak) eta geltokietako makinen bidez (asteko 7 egunetan, 24 orduz).
  4. Bidaiariak aurreko atetik erakutsiko dio txartela gidariari eta atzeko atetik sartuko da autobusera.
  5. Oraingoz, bertan behera geratu da txartelen salmenta edo bonuaren balioztapena autobusean bertan honako linea hauetan: Bilbo > Gasteiz; Algorta > Gasteiz; Gallarta > Gasteiz; eta Bilbo > Iruña.
  6. Ar 02 Aiaraldea > Gasteiz eta Durango/Miranda > Gasteiz lineetan, Barik txartela duten bidaiariak txartela aurreko atetik balioztatuko du eta atzeko atetik sartuko da autobusera.
  7. Segurtasun-distantzia betetzen dela zain behar da.

Gainera, gure enpresak higienerako eta babeserako salbuespenezko hainbat neurri ezarri ditu langileei eta autobusei dagokienez, indarreko araudiarekin bat.

Segurtasun eta Higiene Plan Integralak gidarien eta bezeroaren arretako langileen osasuna zaintzeaz gain, prebentzio handiagoa eskaintzen du bezeroekin harremanetan jartzeari dagokionez, besteak beste, honako hauek barne hartzen ditu, garraio eta osasun agintariek adierazitako prozeduren arabera: Norbera Babesteko Ekipamenduen (EPI deiturikoen) erabilera, higiene arloko neurriak eta autobusen desinfekzioa, eta aire girotuko sistemak mantentzeko lanak.

Bilboko eta Gasteizko txarteldegietan arreta ematen jarraitzen dugu, webgunean COVID-19ren pandemiaren ondoriozko ordutegi bereziak ikusi ahal dituzu. Gainera, 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoetan zein bonos@autobuseslaunion.com e-postan ere bagaituzu.