Aldaketak lan egiteko moduan. Autobusaren jarleku guztiak erabili daitezke
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAren mendeko lineak. Honako ibilbideetan du eragina: A/3714 Bilbo>Gasteiz; Gallarta>Gasteiz; Algorta>Gasteiz; eta Gasteiz>Leioa/EHU.
Indarreko legerian aurreikusitakoaren arabera, 2020ko ekainaren 22tik aurrera, garraioetan jarraian azaldutako jarraibide berri hauek bete behar dira (Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 7ko 13/2020 Dekretua eta trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatzeko eta ezartzeko arauei buruzko Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 19ko 621/2020 Ebazpena):
- Maskara derrigorrez erabili behar da (gidariak ere bai)
- Bidaiariak aurrealdeko atetik sartu daitezke
- Autobusaren jarleku guztiak erabili daitezke
- Bonua autobusaren makinan balioztatzeko eta gidariari eskudirutan ordaintzeko aukera dago.