Urtarrilak 30, greba orokorra. Gutxieneko zerbitzuak

Cirque du Solei-z disfrutatu nahi? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Gasteizen

Zirkua gustuko al duzue? Ziur zuetariko askok zirkuan aurkitu daitezkeen akrobaziak, dantzak, umorea eta ikaskizunez gozatzea gustuko duzuela. Badakizue Gasteizen Cirque Du Soleil-ren ikuskizun berria ikus dezakezuela? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Zirkuaren “Corteo” ikuskizuna ikusgai egongo da. Zalantzarik gabe, ikusleak liluratuta geratzen dira ikuskizun izugarri honekin.

Corteo, Cirque du Soleil (Argumentua)

Corteo, gorteatzea italieraz, pailazo batek (Pailazo Mauro-k) imajinatzen duen jaiaren adierazpena da obra. Ikuskizunean zehar, dibertsioa, poztasuna eta naturaltasuna nahasten dira. Publikoa mundu teatral eta misteriotsu batean murgiltzea du helburu antzezlanak, beti ere, aktoreak duten gaitasun akrobatikoak nabarmenduz.

Jai izugarri honen bitartean, pailazoak bere hileta imajinatzen du, baina inauteri giroan  murgilduta, bertan ez dago tristurarako tokirik. Ikuskizunean pertsonaiaren indarra eta ahultasuna baita nabarmentzen dira. Horrez gain, jakituria eta leuntasuna transmititzeko aukera badu ere. Horren bidez, norberaren gizatasuna irudikatu nahi dute.

Lehen azaldu dugun bezala, pailazoak bere hileta irudikatzen du, baina ikuskizuna ez da batere tristea. Bidean zehar barreak presente daude beti. “Saltinbankiak” eta  akrobatak liluratuko gaituzte eta saio guztiak gozatuko ditugu zentzumen guztiekin.

Autoreak fantasia mundu batean murgiltzen gaitu. Saltoak, akrobaziak, trikimailuak, fantasia… nahi baduzue hurrengo estekan ikuskizunari buruzko bideo labur bat ikus dezakezue. Ziur gaude bideoa ikusi ondoren, sarrera bat erosi nahi izango duzuela:

Corteo by Cirque du Soleil

Hurrengo estekan klikatuz bestalde, Cirque Du Soleil-ren web orrialdera jo dezakezue eta bertan informazio gehiago jaso eta sarrerak erosi.

Cirque Du Soleil web orrialde ofiziala

Antzerki saioak Gasteizen izango dira, nola bidaiatuko duzue? Badakizue gure autobusekin bidaiatu ahal duzuela? Egunean joan etorria egiten baduzue kotxez egin beharko duzue (Autobusa ez dagoelako bueltatzeko), baina egun batzuk hirian pasatzea erabakitzen baduzue zergatik ez egin autobusez bidaia? Ideia gustatzen bazaizue, hurrengo esteketan Gasteizera doazen gure autobusen ordutegiak ikus ditzakezue:

Bilbo-Gasteiz

Ezkerraldetik Gasteizera

Eskumaldetik Gasteizera

EHU-Bilbo-Gasteiz

Kontsultarik baduzue gure bezeroari arretaren telefono zenbakien bidez kontaktatu ahal duzue. Bilbo: 94 427 11 11 Gasteiz: 945 26 46 26 Iruña: 948 22 17 66

 

Ez zalantzarik izan eta ikuskizunaz gozatzera hurbil zaitez. Oso ondo pasa!

Buelta etxera gabonetan. Bilboko Geltoki Intermodal berrian arazoak saihesteko gomendioak

Bilboko Geltoki Intermodal berriaren ordutegia: 5:45-23:00

“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak  aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”

Gabonetan murgilduta gaude eta ziur zuetariko askok gure autobusak erabiliko dituzuela egun hauetan zehar. Egon zarete Bilboko autobus geltoki berrian? Bada ez bada, gomendio batzuk utziko dizkizuegu antolaketa berriarekin arazoak ez izateko.

Gogoratzen dizuegu geltoki berrian nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituztela. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:

  • Gomendatzen dugu txartelak aurretik izatea leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako.
  • Txartel erosketa bi modu hauetan egitea gomendatzen dugu. Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu arinago edo La Union Autobusen salmenta makinen bidez.
  • Tornuetatik igarotzeko QR kodea erabili behar da. Txartela Interneten bidez erosten bada QR kodea smartphonaren bidez erakutsi ahal izango da.
  • Irteera orduak informazio panelen bidez iragartzen dira. Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Antolaketa desberdina Bidaide Bonuen bidez bidaiatzen duten bidaiarientzat

Momentuz, Bidaide bidaiariek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi. Horrela, Bi aukera dituzte. Txartelak salmenten makinen bidez eskuratu edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan egin. Egoera honetan, Hurrengo gomendioak aurkezten ditugu La Union Autobusen leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.

  • Ez utzi inoiz azken ordurako zuen txartelen erosketa gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue.
  • Zuentzat posiblea bada, txartelaren erosketa egun bar arinago egin. Bai salmenta makinen bidez bai gure leihatiletan egin dezakezue.
  • Zuen bidaiatzeko asteko ordutegia finkoa da? Aste osorako txartelak egun bakar batean eros ditzakezue eta horrela erosotasun osoz bidaiatu.
  • Txartel normalekin gertatzen den bezala, informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA

By Berriak Comments Off

 BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA

  • Abenduaren 24 eta 31, azken ordutegiak
  • 18:00 Bilbo – Iruña
  • 18:00 Iruña – Bilbo
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna, ez dago zerbitzurik
  • 2020ko urtarrilaren 1a, Urte Berri eguna
  • 18:00 Bilbo>Iruña
  • 20:30 Bilbo>Iruña
  • 18:00 Iruña>Bilbo
  • 20:30 Iruña>Bilbo
  • Bilboko txarteldegia (Termibus) 19:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan.

 

  • Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da.

 

Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.

 

IRUÑA>GASTEIZ>IRUÑA AUTOBUS ZERBITZUA – NA-4 LINEA

  • 2018ko abenduaren 24 eta 31ko azken ordutegiak
  • Iruña>Gasteiz, 19:00etan erdizuzena (ez da 18:00etako zerbitzua emango)
  • Iruña>Gasteiz, 20:00etan Iruñatik irten eta Ziordian amaituko da
  • Gasteiz>Iruña, azken zerbitzua 19:00etan 18:00etan ez da zerbitzurik egongo.
  • Iruña>Gasteiz Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
  • Gasteiz>Iruña Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo

 

  • Gasteizko txarteldegia eta Autobus Geltokia 19:15ean itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan
  • Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartelak autobusean bertan erosi ahal izango dira.

 

Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.

 

BILBO>GASTEIZ autopistatik – P/3714 LINEA

  • Abenduaren 24 eta 31, azken zerbitzuak
  • 19:00 Bilbo>Gasteiz
  • 19:00 Gasteiz>Bilbo
  • Ez da egongo Leioa/EHU>Gasteizko 18:55eko zerbitzua
  • 13:00 Gallarta>Gasteiz
  • 18:00 Gasteiz>Gallarta
  • 12:50 Algorta>Gasteiz
  • 16:45 Gasteiz>Algorta
  • 2019ko abenduaren 25eko ordutegiak
Gasteiz>Bilbo
Bilbo-Gasteiz
  • 2020ko urtarrilaren 1eko ordutegiak
11:15
Gasteiz>Bilbo

 

Bilbo-Gasteiz

 

 

Abenduaren 24an eta 31n Termibuseko txarteldegia 19:00etan itxiko da eta Gasteizko 19:15ean. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegiak itxita egongo dira. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan Txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.

ARASKI-rekin batera bidaiatuko dugu hurrengo lau denboraldietan

Poz pozik gaude ARASKI taldearen garraio ofiziala izango garela iragartzeko. Hurrengo lau urteetan zehar, ARASKIren neskek, bai harrobiaren baita “Liga Femenina Endesa”-ren jokalariek La Union Autobusen autobusetan egingo dituzte joan etorriak. Horrela, taldearen babesle ofiziala bihurtuko gara.

Autobus berde bat ikusi la duzue azkenaldian? Ziur baietz. Bi hilabete daramatzagu ARASKI-ren kirolariak alde batetik bestera mugitzen haientzat diseinatu berri dugun autobus batean. IVECO PREMIUM modelo bat da, MAGELYS izenekoa. 13 metroko  aparteko garraiobidea, 55 toki ditu barne eta segurtasun zein erosotasun sistema puntakoenak ditu. Gainera, 220 V-ko entxufeak dakartza eta baita USB konektoreak ere. Garaipenaren bila erosotasun osoz joan behar dira!

Ilusioz betetzen gaitu gure logoa ARASKI taldearen elastikoetan egotea. Espero dugu amuleto sinboliko bat izatea eta ARASKI taldeari garaipenera gidatzea.

ARASKI AES (Arabako Emakumeen Saskibaloia) 

2015/2016-ko denboraldia gogoangarria izan zen ARASKI taldearentzako eta geroztik arrakasta handia lortu dute. Denboraldi horretan mailara gorenera iritsi ziren, eta hurrengo urtean Erreginaren kopa-rako sailkatu ziren eta Emakumezkoen Liga titulua lortzeko Play Off finalerdia jokatu zuten. Hala eta guztiz ere, talde honen helburu garrantzitsuenak kirol-emaitzetatik haratago lortu izan da.

Zergatik? ARASKI AES orain emakumezkoen elkarte bat da, saskibaloia emakumeen artean  prestatu eta sustatzeko sortu da. Haien helburuak kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen dira. Proiektuak emakumeei prestakuntza eskaintzea, garapen pertsonala sustatu nahi du, emakumeen jabekuntzari, lidergoa eta erabakiak hartzeari, erreferenteak sortzeari eta kirolean gizon-emakumezkoen berdintasunari lotutako balioak erakustea dute helburu.

Horrela, ARASKIren asmoa emakumeak protagonista diren proiektu bat osatzen dutela transmititzea eta proiektuan bertan emakumezkoek egiten duten lana eta kirol jarduera aintzat hartzea eta gizartera transmititzea.

Hurrengo estekan ikus dezakezue ARASKI AES taldeari buruzko informazio gehiago.

ARASKI AES Web ofiziala

Hemendik ARASKI-ri eskerrak eman nahi dizkiogu, gugan jartzen duen konfiantzagatik haien joan etorri garrantzitsuenetan eurekin bidaiatzeko. Noski, zorterik onena opa diegu! Bidean haiekin batera izango gara.