Prestazio Orokorrak

  • 20 bidaiako bonuen salmenta/errekarga ez dabil oraingoz. Barkatu eragozpenak.

Sarritan bidaiatzen duzunean komeni zaizun bonua da. Bidaiak garraio txartel berean metatzeko aukera eskaintzearekin batera, noizbehinkako txartela baino merkeago ordaindu nahi duten bidaiarientzako modalitate egokia da.

Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  1. Bilbotik edo Gasteiztik bidaiatu nahi baduzu eta zure helmuga Gasteizko edo Bilboko geralekuetako edozein baldin bada, 20 bidaiako bonuarekin egin dezakezu.
  2. Lanegunetarako (astelehenetik ostiralera arte) baino ez dute balio.
  3. Horietako bakoitzak 20 bidaia dauzka erabili ahala kontsumitzen ibiltzeko. Bonuaren irakurketa egin behar da, une bakoitzean kontsumitutako bidaia kopurua eta kontsumitzeko falta direnak ezagutzeko. Irakurketa hori leihatiletan egin daiteke (Bilbon nahiz Gasteizen).
  4. Ez dira banakako txartelak. Beraz besteei laga ahal zaizkie edo bono berarekin zenbait lagunek bidaiatu dezakete.
  5. Txartela erosten den egunetik 6 hilabeteko epea dago erabiltzeko. Saltokietan txartelaren irakurketa egingo da kontsumitzeko bidaia kopurua eta horiek iraungiko diren data ezagutzeko asmoz.
  6. Autobusa Unibertsitateko edo Gasteiz etorbideko Gasteizko geralekuetatik edo Bilboko Deustuko eta Sarrikoko geralekuetatik 20 bidaiako bonuarekin sartzen bazara, bonua autobuseko makinan balioztatu behar izango duzu. Geltokietako leihatiletan ala autosalmentako makinetan bonuarekin txartela atera behar duzu.
  7. Bonu honek ez du ematen beste bidaiariekiko lehentasunik autobusera sartzeko ordenari dagokionez.
  8. Bonu horien truke txartelak aldez aurretik atera daitezke gure leihatiletan eta autosalmentako makinetan.
  9. Galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, La Unionek ez du inolako erantzukizunik izango erabili gabe dauden bidaiei dagokienez.
  10. Bidaia bat ere egin gabe egonez gero, iraungipen data baino lehen ordaindutako dirua berreskuratzeko aukera dago. Txartela erabilia izan bada, Union Autobusek ez dute itzuliko bidaiariak ordaindutako zenbatekoa, ez osorik ezta zati bat ere.
  11. Horrelako bonua lehendabizikoz eskatzeko, jo leihatilara eta ordaindu indarreko tarifa gehi euro 1 txartelarengatiko fidantza gisa. Euro hori txartela leihatiletan itzulitakoan bueltatuko dizute.
  12. Behin bonua erabilita, berriro hornitzeko aukera izango duzu geltokietako leihatiletan zein autosalmentako makinetan eta eskudiruz edo banku txartelaren bidez ordaindu dezakezu.
  13. Familia Ugariko deskontuaz baliatzeko beharrezkoa izango da honako dokumentuak aurkeztea: (familia ugariaren deskontua duen 20 bidaiako bonu eskaera). Leihatilan (Bilbon edo Gasteizen) eskatu behar izango duzu. Horretarako, inprimakia bera eta horretan eskatutako dokumentazioa aurkeztu. Jasotzeko gehienez 96 orduko epea duzu.

Gehiago jakiteko, jo hona: 20 bidaiako bonuari buruzko sarrien egindako galderak