Cirque du Solei-z disfrutatu nahi? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Gasteizen

Zirkua gustuko al duzue? Ziur zuetariko askok zirkuan aurkitu daitezkeen akrobaziak, dantzak, umorea eta ikaskizunez gozatzea gustuko duzuela. Badakizue Gasteizen Cirque Du Soleil-ren ikuskizun berria ikus dezakezuela? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Zirkuaren “Corteo” ikuskizuna ikusgai egongo da. Zalantzarik gabe, ikusleak liluratuta geratzen dira ikuskizun izugarri honekin.

Corteo, Cirque du Soleil (Argumentua)

Corteo, gorteatzea italieraz, pailazo batek (Pailazo Mauro-k) imajinatzen duen jaiaren adierazpena da obra. Ikuskizunean zehar, dibertsioa, poztasuna eta naturaltasuna nahasten dira. Publikoa mundu teatral eta misteriotsu batean murgiltzea du helburu antzezlanak, beti ere, aktoreak duten gaitasun akrobatikoak nabarmenduz.

Jai izugarri honen bitartean, pailazoak bere hileta imajinatzen du, baina inauteri giroan  murgilduta, bertan ez dago tristurarako tokirik. Ikuskizunean pertsonaiaren indarra eta ahultasuna baita nabarmentzen dira. Horrez gain, jakituria eta leuntasuna transmititzeko aukera badu ere. Horren bidez, norberaren gizatasuna irudikatu nahi dute.

Lehen azaldu dugun bezala, pailazoak bere hileta irudikatzen du, baina ikuskizuna ez da batere tristea. Bidean zehar barreak presente daude beti. “Saltinbankiak” eta  akrobatak liluratuko gaituzte eta saio guztiak gozatuko ditugu zentzumen guztiekin.

Autoreak fantasia mundu batean murgiltzen gaitu. Saltoak, akrobaziak, trikimailuak, fantasia… nahi baduzue hurrengo estekan ikuskizunari buruzko bideo labur bat ikus dezakezue. Ziur gaude bideoa ikusi ondoren, sarrera bat erosi nahi izango duzuela:

Corteo by Cirque du Soleil

Hurrengo estekan klikatuz bestalde, Cirque Du Soleil-ren web orrialdera jo dezakezue eta bertan informazio gehiago jaso eta sarrerak erosi.

Cirque Du Soleil web orrialde ofiziala

Antzerki saioak Gasteizen izango dira, nola bidaiatuko duzue? Badakizue gure autobusekin bidaiatu ahal duzuela? Egunean joan etorria egiten baduzue kotxez egin beharko duzue (Autobusa ez dagoelako bueltatzeko), baina egun batzuk hirian pasatzea erabakitzen baduzue zergatik ez egin autobusez bidaia? Ideia gustatzen bazaizue, hurrengo esteketan Gasteizera doazen gure autobusen ordutegiak ikus ditzakezue:

Bilbo-Gasteiz

Ezkerraldetik Gasteizera

Eskumaldetik Gasteizera

EHU-Bilbo-Gasteiz

Kontsultarik baduzue gure bezeroari arretaren telefono zenbakien bidez kontaktatu ahal duzue. Bilbo: 94 427 11 11 Gasteiz: 945 26 46 26 Iruña: 948 22 17 66

 

Ez zalantzarik izan eta ikuskizunaz gozatzera hurbil zaitez. Oso ondo pasa!