L 19 Vitoria-Gasteiz > Miranda / ALAVABUS, geltoki-aldaketa Mirandan
Ribabellosako Erdi Aroko II. Merkatua dela eta, 2024ko martxoaren 22an, 23an eta 24an, zirkulazioa gutxitu nahi dute Ribabellosa erdigunean. Beraz, ohiko geralekua aldatuko da, bai Gasteizerako norabidean, bai Mirandarako norabidean. Francisco Echanove eta Melledes kaleen arteko bidegurutzean egongo da geraleku berria, beste batzuetan bezala.
Aldaketa horrek egun eta ordutegi hauei eragingo die:
- Martxoak 22, ostirala, 8:35etik aurrera Vitoria-Gasteiz>Miranda eta 9:30etik aurrera Miranda>Vitoria-Gasteiz.
- Martxoak 23, larunbata: ordutegi guztiak.
- Martxoak 24, igandea: ordutegi guztiak.
Honekin batera doa 19. lineako erabiltzaileak igo edo jaitsiko diren lekuaren mapa.

2024/03/8 -OstiralaEmakumeen Nazioarteko Egunaren
ondoriozko trafiko-ekintza
2024/3/8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren
manifestazioa eta horrek Kale Nagusian izango
duen eragina direla eta, Leioako Unibertsitatetik
17:55ean eta 18:55ean irteten diren
espedizioek ez dituzte Sarrikoko eta Deustuko
geralekuak egingo, eta autobusak zuzenean
joango dira Bilboko Geltoki Intermodalera.
2024/02/22 Geldialdi-aldaketa unibertsitatean, obrengatik
2024/02/22an, ostegunean, Aguirre Miramon
kaleko autobus-geltokia, Gasteizko Unibertsitatean, Nieves Cano
kalera aldatuko da. Agirre Miramon kalearen eta Domingo Martinez
Aragoi kalearen artean, 7:00etatik 13:00etara.
Athetic ikustera. Bilbotik Gasteizerako autobus zerbitzu berezia (Intermodala). Irteera: 23:15ean, 2024ko otsailaren 19an eta martxoaren 3an.
Hurrengo Otsailaren 19an (Astelehena) eta Martxoaren 3an (Igandea) San Mames Berrian Girona eta F.C. Bartzelonaren aurkako Ligako partidak izango dira ordutegi hauetan:
2024-02-19, 21:00etan, Gironaren aurka
2024-03-03an, 21:00etan, F.C. Bartzelonaren aurka
Bi egun horietan autobus zerbitzu berezia egongo da, Bilboko Intermodal geltokitik 23: 15ean irtengo dena. Otsailaren 19an (astelehena) Gasteizen Autobus Geltokian, Gasteiz etorbidean eta Unibertsitatean geldituko da. Martxoaren 3an (igandean) geldialdi bakarra egingo du Autobus Geltokian.
Aiaraldea, Miranda eta Durangoko lineetan autobusera patinete elektrikoarekin sartzeko debekua
2024ko urtarrilaren 29ko Arabako Foru Aldundiaren 39/2024 Foru Aginduaren arabera, Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko emakidetako ibilgailu guztietan patinete elektrikoekin sartzeko debekua onartzen da, baita eremu guztietan Eskualdeko Garraio Zerbitzuaz eta erabiltzaileak eramateaz arduratzen diren ibilgailuetan ere, otsailaren 5etik aurrera. Aginduak ondoko lineei eragiten die: AR02 Aiarako Bailara> Gasteiz, L18 Durango>Gasteiz eta L19 Miranda>Gasteiz. Patinete elektrikoak ez ezik, monozikloak eta elektrikoak diren edo bateria daukaten mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoak ere sartzea debekatuta egongo da, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak izan ezik.
A3714 Bilbo-Gasteiz linean maiztasunak handitzea larunbatetan
2024ko otsailaren 17tik aurrera, A3714 Bilbo-Gasteiz linearen zerbitzuak honako aldaketa hauek izango ditu LARUNBATETAN:
Gasteiztik Bilborako bidaiak. Ordutegi berriak eta aldaketak:
- 08:45 eta 09:30.
- 12:30 eta 13:00.
- 15:00 eta 15:30.
- 17:00.
- 18:00
Ondoko orduetako irteerak kenduko dira: 09:00, 12:45 eta 15:15.
Bilbotik Gasteizerako bidaiak. Ordutegi berriak eta aldaketak:
- 10:30 eta 11:00
- 12:00 eta 12:30
- 16:00 eta 16:45
- 18:00
- 20:00 eta 20:30
Ondoko orduetako irteerak kenduko dira: 10:45, 12:15, 16:30 eta 20:15.
Ordutegiei buruzko informazioa: ordutegiak
Bilbo>Gasteiz lineetako autobusetan patinete elektrikoekin bidaiatzeko debekua
2024/01/23ko Foru Agindua Bizkaiko Foru Aldundia
Otsailaren 1etik aurrera ezin izango da patinete elektrikoekin bidaiatu A3700 emakida bateratuko autobusetan, honako linea hauek barne:
- A3714 Bilbo>Gasteiz, autobidetik
- A3711 Bilbo>Gasteiz, Otxandiotik
- A3712 Bilbo>Gasteiz, Ubidetik
- A3713 Bilbo>Gasteiz, Murgiatik
- A3718 Gallarta>Gasteiz
- A3719 Algorta>Gasteiz
- A3716 Leioa EHU>Gasteiz
Debeku hau ez da patinete elektrikoetarako soilik. Monozikloetarako edo mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoetarako edo bateriekin dabiltzan gailuetarako ere izango da. Ez da debekatuta egongo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak.
BIDAIDE eta 60 BIDAIETAKO TXARTELEN DESKONTUEI GEHITUTAKO %50eko BEHERAPENA BERRITZEA
Bidaiariei jakinarazten diegu Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Batzordeak 2024ko urtarrilaren 11n behingoz ebatzi duela %50erainoko diru laguntza 2024ko abenduaren 31ra arteko luzatzea, Bidaide eta 60 bidaietako txarteletan ezarritako deskontuei gehituko zaie beherapen hori. Hori dela eta, 2023ko abenduaren 29ko jakinarazpenean aurreratu genuenez, urtarrilaren 11n hasi gara erabaki horren aurretik bonua erosita zeukan erabiltzaile bakoitzari itzuli beharreko diru kopurua bueltatzen, onartutako tarifen ondoko taularen arabera.
Bidaide txartelen tarifak

%50eko ordainketa hori 2023ko abendutik 2024ko otsailera bitarteko BIDAIDE HIRUHILEKOKO BONUA erosi zuten erabiltzaileei ere egingo zaie. Horiei urtarrilari eta otsailari dagokien %50a itzuliko zaie (dagoeneko txartel horiek 2023ko abenduko %50eko deskontua eginda zeukaten). Itzulketa horiek guztiak 3 eguneko epean egingo dira, %50ko deskontuari dagokion Gobernu Akordioa onartu den egunetik zenbatzen hasita. |
60 Bidaiak bonuen erabilera %50ko deskontuarekin luzatzea
2023ko abenduaren 28ko 8-2023 Errege Lege Dekretua argitaratu denez, gure erabiltzaileei jakinarazten zaie 2023ko irailaren 1etik aurrera erositako 60 bidaiako bonuen iraupena luzatu egiten dela. Bonu horiek %50eko deskontua zuten, eta 2023ko abenduaren 31an iraungitzen ziren), erosi edo azken kargatik 4 hilabeteko epean iraungi daitezen.
Bidaide bonuen tarifen eguneraketa, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera
Erabiltzaile guztioi jakinarazten zaituztegu salgai daudela jada hileko eta hiruhileko BIDAIDE BONUAK, baita 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera bidaiatzeko 60 BIDAIAKO BONUAK ere.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023ko abenduaren 28ko Gobernu Akordioaren bidez, BIDAIDE BONUEN eta 60 BIDAIAKO BONUEN prezioa %20 murriztea erabaki zen, eta deskontu horiek gure La Union autobusen deskontuei gehituko zaizkie.

Gainera, jakinarazi behar dugu atzo, abenduaren 28an, 8-2023 Errege Lege Dekretua argitaratu zela BOEn. Horren bidez, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituzten gure bonu guztietan %50eko deskontua izango dugu berriro. Horregatik, abenduaren 28ko 8/2023 Errege Dekretuan ezarritakoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Akordioan berretsi ondoren, bonuak %50eko deskontuarekin behin betiko argitaratuko dira, eta bonua %20ko deskontuarekin erosi duten erabiltzaile guztiei dagokien kopurua ordainduko zaie, %50eko deskontu horretara iritsi arte. %50eko ordainketa hori abendurako BIDAIDE HIRUHILEKOKO BONUA erosi zuten erabiltzaileei ere aplikatuko zaie (23-Abendua, 24-Urtarrila eta 24-Otsaila). Horiei hiru hilabeteei dagokien %50eko zatia itzuliko zaie (bonu horiek 23 abenduko zatiaren %50eko deskontua zuten). Diru itzulketa horiek guztiak hilabeteko epean egingo dira, %50eko Gobernu Akordioa onartzen denetik zenbatzen hasita.