Athetic ikustera. Bilbotik Gasteizerako autobus zerbitzu berezia (Intermodala). Irteera: 23:15ean, 2024ko otsailaren 19an eta martxoaren 3an.

Hurrengo Otsailaren 19an (Astelehena) eta Martxoaren 3an (Igandea) San Mames Berrian Girona eta F.C. Bartzelonaren aurkako Ligako partidak izango dira ordutegi hauetan:

2024-02-19, 21:00etan, Gironaren aurka

2024-03-03an, 21:00etan, F.C. Bartzelonaren aurka

Bi egun horietan autobus zerbitzu berezia egongo da, Bilboko Intermodal geltokitik 23: 15ean irtengo dena. Otsailaren 19an (astelehena) Gasteizen Autobus Geltokian, Gasteiz etorbidean eta Unibertsitatean geldituko da. Martxoaren 3an (igandean) geldialdi bakarra egingo du Autobus Geltokian.

Aiaraldea, Miranda eta Durangoko lineetan autobusera patinete elektrikoarekin sartzeko debekua

2024ko urtarrilaren 29ko Arabako Foru Aldundiaren 39/2024 Foru Aginduaren arabera, Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko emakidetako ibilgailu guztietan patinete elektrikoekin sartzeko debekua onartzen da, baita eremu guztietan Eskualdeko Garraio Zerbitzuaz eta erabiltzaileak eramateaz arduratzen diren ibilgailuetan ere, otsailaren 5etik aurrera. Aginduak ondoko lineei eragiten die: AR02 Aiarako Bailara> Gasteiz, L18 Durango>Gasteiz eta L19 Miranda>Gasteiz. Patinete elektrikoak ez ezik, monozikloak eta elektrikoak diren edo bateria daukaten mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoak ere sartzea debekatuta egongo da, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak izan ezik.

A3714 Bilbo-Gasteiz linean maiztasunak handitzea larunbatetan

2024ko otsailaren 17tik aurrera, A3714 Bilbo-Gasteiz linearen zerbitzuak honako aldaketa hauek izango ditu LARUNBATETAN:

Gasteiztik Bilborako bidaiak. Ordutegi berriak eta aldaketak:

  • 08:45 eta 09:30.
  • 12:30 eta 13:00.
  • 15:00 eta 15:30.
  • 17:00.
  • 18:00

Ondoko orduetako irteerak kenduko dira: 09:00, 12:45 eta 15:15.

Bilbotik Gasteizerako bidaiak. Ordutegi berriak eta aldaketak:

  • 10:30 eta 11:00
  • 12:00 eta 12:30
  • 16:00 eta 16:45
  • 18:00
  • 20:00 eta 20:30

Ondoko orduetako irteerak kenduko dira: 10:45, 12:15, 16:30 eta 20:15.

Ordutegiei buruzko informazioa: ordutegiak

Bilbo>Gasteiz lineetako autobusetan patinete elektrikoekin bidaiatzeko debekua

2024/01/23ko Foru Agindua Bizkaiko Foru Aldundia

Otsailaren 1etik aurrera ezin izango da patinete elektrikoekin bidaiatu A3700 emakida bateratuko autobusetan, honako linea hauek barne:

  • A3714 Bilbo>Gasteiz, autobidetik
  • A3711 Bilbo>Gasteiz, Otxandiotik
  • A3712 Bilbo>Gasteiz, Ubidetik
  • A3713 Bilbo>Gasteiz, Murgiatik
  • A3718 Gallarta>Gasteiz
  • A3719 Algorta>Gasteiz
  • A3716 Leioa EHU>Gasteiz

Debeku hau ez da patinete elektrikoetarako soilik. Monozikloetarako edo mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoetarako edo bateriekin dabiltzan gailuetarako ere izango da. Ez da debekatuta egongo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak.

BIDAIDE eta 60 BIDAIETAKO TXARTELEN DESKONTUEI GEHITUTAKO %50eko BEHERAPENA BERRITZEA

Bidaiariei jakinarazten diegu Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Batzordeak 2024ko urtarrilaren 11n behingoz ebatzi duela %50erainoko diru laguntza 2024ko abenduaren 31ra arteko luzatzea, Bidaide eta 60 bidaietako txarteletan ezarritako deskontuei gehituko zaie beherapen hori. Hori dela eta, 2023ko abenduaren 29ko jakinarazpenean aurreratu genuenez, urtarrilaren 11n hasi gara erabaki horren aurretik bonua erosita zeukan erabiltzaile bakoitzari itzuli beharreko diru kopurua bueltatzen, onartutako tarifen ondoko taularen arabera.

Bidaide txartelen tarifak

%50eko ordainketa hori 2023ko abendutik 2024ko otsailera bitarteko BIDAIDE HIRUHILEKOKO BONUA erosi zuten erabiltzaileei ere egingo zaie. Horiei urtarrilari eta otsailari dagokien %50a itzuliko zaie (dagoeneko txartel horiek 2023ko abenduko %50eko deskontua eginda zeukaten). Itzulketa horiek guztiak 3 eguneko epean egingo dira, %50ko deskontuari dagokion Gobernu Akordioa onartu den egunetik zenbatzen hasita.

60 Bidaiak bonuen erabilera %50ko deskontuarekin luzatzea

2023ko abenduaren 28ko 8-2023 Errege Lege Dekretua argitaratu denez, gure erabiltzaileei jakinarazten zaie 2023ko irailaren 1etik aurrera erositako 60 bidaiako bonuen iraupena luzatu egiten dela. Bonu horiek %50eko deskontua zuten, eta 2023ko abenduaren 31an iraungitzen ziren), erosi edo azken kargatik 4 hilabeteko epean iraungi daitezen.

Bidaide bonuen tarifen eguneraketa, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera

Erabiltzaile guztioi jakinarazten zaituztegu salgai daudela jada hileko eta hiruhileko BIDAIDE BONUAK, baita 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera bidaiatzeko 60 BIDAIAKO BONUAK ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023ko abenduaren 28ko Gobernu Akordioaren bidez, BIDAIDE BONUEN eta 60 BIDAIAKO BONUEN prezioa %20 murriztea erabaki zen, eta deskontu horiek gure La Union autobusen deskontuei gehituko zaizkie.

Gainera, jakinarazi behar dugu atzo, abenduaren 28an, 8-2023 Errege Lege Dekretua argitaratu zela BOEn. Horren bidez, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituzten gure bonu guztietan %50eko deskontua izango dugu berriro. Horregatik, abenduaren 28ko 8/2023 Errege Dekretuan ezarritakoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Akordioan berretsi ondoren, bonuak %50eko deskontuarekin behin betiko argitaratuko dira, eta bonua %20ko deskontuarekin erosi duten erabiltzaile guztiei dagokien kopurua ordainduko zaie, %50eko deskontu horretara iritsi arte. %50eko ordainketa hori abendurako BIDAIDE HIRUHILEKOKO BONUA erosi zuten erabiltzaileei ere aplikatuko zaie (23-Abendua, 24-Urtarrila eta 24-Otsaila). Horiei hiru hilabeteei dagokien %50eko zatia itzuliko zaie (bonu horiek 23 abenduko zatiaren %50eko deskontua zuten). Diru itzulketa horiek guztiak hilabeteko epean egingo dira, %50eko Gobernu Akordioa onartzen denetik zenbatzen hasita.

ERREGEEN KABALGATAGATIKO ALDAKETAK

2024ko urtarrilaren 5ean

Datorren ostiralean, urtarrilaren 5ean, arratsaldez, Errege Magoen Kabalgata egingo da Gasteizen eta Bilbon. Gasteizen, Gasteiz hiribideko zirkulazioa etengo da, 17:30etik 20:30era, behean adierazitako ordutegi eta lineei eraginez. Beraz,  ordutegi horretan geldialdi bakarra egingo da Autobus Geltokian (Unibertsitateko eta Gasteiz hiribideko geltokiak kenduko dira). Bilbon, trafikoa mozteak Kale Nagusian izango du eragina, 17:30 eta 20:30 bitartean.

Honako hauek dira eragindako lineak eta ordutegiak:

A linea 3700 Bilbo>Gasteiz/Eskumaldea/Ezkerraldea

  • Gasteiztik Bilbora, Eskumaldera eta  Ezkerraldera joango diren autobusak.  Eragindako autobusak: 18:30-20:00 (Bilbo eta Ezkerraldea); 19:30 (Bilbo eta Eskumaldea); 17:30-18:00-19:00-20:30 (Bilbo). Irteera bakarra egingo da Gasteizko autobus geltokitik. Eragindako autobusetan Gasteizko  geltokitik irteteko ordua ez da aldatuko.
  • Bilbotik Gasteizera joango diren autobusak. Honako irteera ordu hauek duten autobusek geldialdi bakarra egingo dute Gasteizko geltokian: 17:00-17:30-18:00-18:30-19:00-19:30-20:00-20:30.
  • EHU-Leioatik Gasteizera joango diren autobusak. 17:55eko eta 19:55eko autobusek Intermodal Bilbao autobus geltokitik baino ez dira aterako. Beraz, ordutegi horietan etenda geratuko dira Leio EHU-Sarriko eta Deustuko geltokiak. Irteera bakarra Bilboko autobus geltokitik. Eragindako autobusetan Intermodal Bilbao  geltokitik irteteko ordua ez da aldatuko.

L 18-Gasteiz>Durango:

  • 20:15 Gasteiz-Durango: 20:30ean irtengo da geltokitik.
  • 18:45ean Durango-Gasteiz Unibertsitateraino iristen bada, Ariznabarra edo Zabalgana kaletik itzuli beharko du geltokirantz, Gasteiz etorbidetik igarotzea saihestuz.

19. linea: Gasteiz>Miranda

  • 18:15 Miranda-Gasteiz:
  • Antonia-Zabalgana-Euskal Herria etorbideko biribilgunetik sartuko da Autobus Geltokira.
  • 19:15 Miranda-Gasteiz:
  • Antonia-Zabalgana-Euskal Herria etorbidearen biribilgunetik sartuko da Autobus Geltokira.
  • 20:15 Miranda-Gasteiz:
  • Antonia-Zabalgana-Euskal Herria etorbidearen biribilgunetik sartuko da Autobus Geltokira.

Gasteiztik Mirandarako autobusak Gasteiz hiribidetik igaro ahal izango dira

Ezkerraldeko eta Gasteizeko linea, beste geltoki bat Gallartan

Urtarrilaren 2tik aurrera, A 3718 linean (Ezkerraldea eta Gasteiz), Gallartako Udalean hasiko da geralekua, Gasteizerantz.

Ikusi ordutegiak:

eskola aldia

eskolaz kanpoko aldia

Gabonetako zerbitzuak, 24/25 eta 31/1- Bilbao–Gasteiz–Bilbo 

Gau Ona (abenduaren 24a), Eguberriak (abenduaren 25a), Gau Zaharra (abenduaren 31) eta Urte Berria (urtarrilaren 1a) autobusen ordutegiak honako hauek izango dira:

BILBO>GASTEIZ>BILBO

Abenduak 24-Gau Ona (igandea) eta abenduak 31-Gau Zaharra (igandea):

  • Bilbotik irten eta Gasteizera: 7:30 (Murgiatik eta Amezagatik igaroko da, eskariz)-9:00-10:00-10:30(Ubideatik)-11:30-12:30-13:30(Murgiatik eta Amezagatik igaroko da, eskariz)14:45-16:00-16:45(Murgiatik eta Amezagatik igaroko da, eskariz)-17:30-18:00-18:30 y 19:00
  • Irteerak Gasteiztik eta Bilbora: 8:30-10:00(Murgiatik eta Amezagatik igaroko da, eskariz) 11:15-12:15-13:00-13:45(Murgiatik eta Amezagatik igaroko da, eskariz)15:00-16.00-16:30(Ubideatik)-17:00-17:30-18:00-18:30 (Murgiatik eta Amezagatik igaroko da, eskariz)-19:00

Abenduak 25- Gabonak (igandea) eta urtarrilak 1 -Urteberri eguna (igandea):

  • Bilbotik irten eta Gasteizera: 11:15-13:30-16:30-17:00-18:00-18:30-19:15-20:15-21:30
  • Irteerak Gasteiztik eta Bilbora: 11:15-13:30-17:00-17:45-18:15-19:15-19:45-20:30-21:30

Bilboko eta Gasteizko txarteldegien ordutegia, abenduaren 24an eta 31n, 15:00etatik 19:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egonen dira. Enpresak gomendatzen du txartela lehenago erostea.

Bestelako salmentabideak: www.autobuseslaunion.com edo autosalmenta makinak estazioetan.