Champions San Mamesen partidaren gorabeherak, 2025/09/16an

Irailaren 16an San Mamesen jokatuko den Champions partida dela eta, Sarriko eta Deustuko geltokiak kendu egingo dira A 3716 linean (Leioa/EHU-Bilbo-Gasteiz), 15:10etik aurrera. Ordutegi horiek dituzten bidaiariek Intermodal Bilbaotik erabili ahal izango dituzte.

EPE HEZKUNTZA-BEC BARAKALDO(BIZKAIA) 2025/09/20

Autobus zerbitzu berezia 2025eko irailaren 20rako, HEZKUNTZAko azterketak direla eta BECen, BARAKALDON (BIZKAIA)

  • Gasteizko autobus geltokitik BEC era (BARAKALDO) zuzeneko bidaia
  • Irteera Gasteizko geltokitik: 7:00etan
  • BEC etik itzulera BARAKALDOtik Gasteizko Geltokira: 15:00etan
  • Tarifa: 6,35,-€ (bidaia bakoitza)
  • www.autobuseslaunion.com eta leihatilan Intermodal Bilbaon eta leihatilan Gasteizko autobus geltokian. Argibideetarako 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoak

TRAFIKO ETENAK ESPAINIAKO ITZULIAGATIK BILBON eta BIZKAIAN – 2025eko irailaren 3an

Espainiako Itzuliko 11. etapa dela eta, datorren irailaren 3an, linea batzuen ibilbideei eragingo zaie, Bilboko eta Bizkaiko trafiko eten eginez. Hona hemen eragin nagusiak:

  • A 3714 linea – Bilboko Intermodaletik Gasteizera eta, alderantziz, Gasteiztik Bilboko Intermodalera. Bidaia guztiak mantentzen dira, nahiz eta, tuneletako mozketengatik, irteeretan eta heldueretan atzerapenak egon daitezkeen.
  • A 3720 linea – Aireportuak. Gasteiztik 15:45ean (Cadena y Eleta) irteten den bidaian, bakarrik utziko da bertan behera Boluetako geldialdia eta Bilboko aireportura joango da zuzenean.
  • A 3716 linea, Gasteiztik Bilboko Intermodala/Deustu/Sarrikora doan autobusa. Deustuko eta Sarrikoko geltokiak ordutegi guztietan kenduko dira, helmugako zein irteerako bi noranzkoetan. Gasteizetik Deustu-Sarrikorako bidaidetan ez dira geldialdi horiek egingo, eta autobusa Bilboko Geltokian amaituko da edo Leioa-EHUra jarraituko du (ikus koadroa). Ondorengo koadroetan aldaketak adierazten dira:
Aldaketak A3716 linean

Irteeretan eta heldueretan egon daitezkeen atzerapenak.

Nolanahi ere, zerbitzu guztiek atzerapenak izan ditzakete, segurtasun arrazoiengatik azken orduko kalteak jasan ditzaketelako, edo antolatzaileek ezarritako ibilbideak eta ordutegiak aldatu ditzaketelako, bai eta trafiko agintarien jarraibideak ere.

Zalantzarik edo argibiderik behar izanez gero, Bezeroaren Arreta Zerbitzura deitu 945 26 46 26-94 427 11 11-946 54 05 51 telefonora.

GASTEIZetik ZUZENEKO ZERBITZUAK unibertsitateetara: Leioako EHUra eta Deustu-Sarrikora

2025eko irailaren 1etik aurrera (neguko ordutegia), ondorengo ordutegi eta geraleku hauek egingo dira Gasteiz-Bilbo>Leioa-EHU linean, eta baita honako zuzeneko lineetan ere: Gasteiztik Leioara eta Deustu-Sarrikora.

Esteka honetan, ordutegiei buruzko informazioa

Gaur egun ditugun unibertsitatetatik itzultzeko ordutegiak bidaiarien beharretara egokituko dira datozen egunetan. Horrela ordutegi zuzenak ezarri ahal izango dira Leioako EHUtik Gasteizera, eta Deustu-Sarrikotik eta Bilboko Intermodaletik Gasteizera.

Linea honetan bidaiatzeko BIDAIDE BERDEAREN BONUAK dituzue (26 urtetik beherako bidaiarientzat), hilean 68,18 €-tik aurrera (hiruhileko bonuarekin). Baina badira ere bestelako bonuak: bidaide gorria, bidaide multilinea eta 60 bidaiako bonua. Informa zaitez ALUko deskontu bonuen tarifei, deskontuei eta prestazioei buruz esteka honetan

Informazio gehiago bezeroen arretarako telefonoetan: 94 427 11 11 – 945 26 46 26 (astelehenetik igandera) eta 946-54 05 31 (astelehenetik ostiralera). Eta aurrez aurre, Bilboko eta Gasteizko geltoki intermodaletako leihatiletan.

LEIOA/EHUtik Gasteizera itzultzeko azken ordutegia 20:10ean izango da.

Zerbitzu zuzenak Gasteiztik Leioako Unibertsitatera eta Deustu-Sarrikora

Laster argitaratuko dira Gasteiztik Leioako Unibertsitatera 8:00etatik 10:00etara joateko autobus zuzenen ordutegiak eta Deustuko eta Sarrikoko Unibertsitateetara 8:00etatik 10:00etara iristeko eta beste zuzeneko zerbitzu batzuk.

Edo informazio-kanalak:www.autobuseslaunion.com/ Bilbo Intermodaleko eta Gasteizko geltokietako leihatiletako langileak
Telefonoak: 94 427 11 11-945 26 46 26 eta 946 54 05 31