20/60 eta Bidaide Bono Birtual berriak. Eskuin, ezker ertzetarako/LEIOA/Bilbo/Gasteiz

20 bidaiatako bonuen salmenta ez dago martxan gaur egun.

Hurrengo estekaren bitartez jaso dezakezu 20/60 bidaietako eta Bidaide Bono Birtuala: https://launion-bono.autobusing.es/

Tarifak: PDF

Zure bonoa erosi eta hura bidaiez hornitu, ondo datozkizun egun eta orduetarako bidaia txartelak erosi eta lokalizatzeko zenbakia telefonoan daramazula bidaiatu ahal izango duzu; ez da beharrezkoa izango txartelak inprimatzea. Onurez beteta dago.

Gainera:

  1. Ez dauka bidaiariarentzako kostu gehigarririk.
  2. Bonuen alta online egin ahal duzu autobuseslaunion.com webgunearen bidez,  leihatilan aurrez aurre egin behar izan gabe.
  3. Eraman zure bonua mugikorrera, txartel fisikorik gabe, https://launionbon.autobusing.es/ URLaren bidez edo zure mugikorrean gorde dezakezun Web Bono Birtuala aplikazioaren bidez, erregistratu eta zure erabiltzailea eta pasahitza lortu ondoren. Erosi txartelak egun eta orduetarako, eta gorde bidaiatzen duzun egunean sakatzeko. Autobusean sartzen zarenean, erakutsi QR zure mugikorraren bidez gidariari.
  4. Egun eta ordu jakinetarako txartelak erosi ahal dituzu eta bidaiatuko duzun egunean klikatzeko gorde ditzakezu. Hala, mugikorraren bidez QR kodea erakutsi ahal izango diozu gidariari autobusera igotakoan.
  5. Familia ugariko deskontua ezarrita baduzu, NANaren kopia bat bidali behar duzu “Erregistratzeko” unean eta familia ugariko txartela aurkeztu behar duzu bi txarteldegietako edozeinetan (Bilbon edo Gasteizen).
  6. 31 urtetik beherakoa bazara, bonu birtualean erregistratzerakoan, NANaren fotokopia bidali behar duzu helbide elektroniko honetara: bonovirtual@autobuselaunion.com
  7. Aukera hau linea guztien bidaide bonu guztietarako baliatu daiteke.
  8. Aurrez aurre arreta ematea nahi baduzu, eskatu ezazu honako helbide elektroniko honetan:  bonovirtual@autobuseslaunion.com. Bertan jarri telefonoa eta etortzeko zein ordu tartean ahal duzun. Ahalik eta lasterren deituko dizugu. Hurrengo dokumentuan Bono Birtualaren manuala eskuratu dezakezu: Bono Birtual manuala

Egin klik eta Bono Birtualen informazioa eskuratu banan banan