BILBO > GASTEIZ. Non daude Sarriko eta Deustuko geltoki berriak?

BILBO > GASTEIZ. Non daude Sarriko eta Deustuko geltoki berriak?

Gasteiz eta Bilbo artean bidaiatzen duzue? Hurrengo informazioa oso interesgarria irudituko zaizue orduan. Eguneroko bidaiari naiz noizbehinkakoa bazarete, gure autobusen geldiuneak ezagutu nahi izango dituzue Bilbon, Termibus-ez aparte. Deustu eta Sarrikoko geltoki berriak, hain zuzen. Gure Web orrialdean kontsulta ditzakezue ordutegiak:

https://www.autobuseslaunion.com/wpcontent/uploads/2019/01/launion_bilbao_vitoria_A5_diciembre_2018.pdf

Geltokiak hurrengo tokietan kokatuta daude:

Deustuko geltokia: Gasteiz à Bilbo norabidean Deustuko zubian kokatuta dago, Deustuko Unibertsitatearen ondoan. Kontrako norabidean, Bilbo à Gasteiz norabidean, autobusak Pio X. plazaren geltokian gelditzen da, norabide horretan bidaiatzen duten bidaiariak hartzeko.

Sarriko-ko geltokia: Gasteiz à Bilbo eta alderantzizko norabideetan, geldialdiak puntu berdinean egiten dira. Don Bosco biribilgunean, bertan dagoen autobus geralekuan.

Hurrengo estekan duzue informazio gehiago: https://www.autobuseslaunion.com/eu/a-3716/

Aipatu dugun informazioaz gain, Bilbo eta Gasteiz artean asko bidaiatzen baduzue, Bidaide Bonuei buruzko abantailen informazioa interesatuko zaizue.

Zeintzuk dira Bidaide Bonuen abantailak ohiko lineetan?

  • Berritu ezazu bonoa web orrialdearen bitartez. BIDAIDE BONOA BERRITU. Bonoa betetzeko telefono edo ordenagailuaren bitartez. Bonoaren errekargua automatikoa da eta ordaintzea on-line egin daiteke. Ez da derrigorrezkoa leihatilatik pasatzea. (https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2018/07/solicitud-bono-bidaide.pdf)
  • Erreserba ezazu lekua komeni zaizun ordutegian. Tiketak hartu ahal dituzue leihatiletan edo geltokietan kokatutako kioskoetan (24 orduak zabalik). Horrela, lekua erreserbatuz, ez dago lekurik gabe geratzeko arriskurik.
  • Zure adinaren arabera, aukera desberdinak dituzu, bakoitza prezio jakin batekin: Bidaide bonu gorria, 31 urtetik gorakoentzat. Bidaide bonu berdea, 31 urtetik beherakoentzat eta erretirodunentzat.
  • ASTELEHENETIK OSTIRALERA bidaiatzeko balio du. Argibide gehiago eskura ditzakezu «Ohiko galderak: Bidaide bonuak» loturan edota «bizitza-bonuen prestazioak» pdf-an.
  • Bidaide bonoa lehen aldiz eskuratu nahi baduzu, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu leihatilan edo bonos@autobuseslaunion.com.

 

Hurrengo estekan aurkitu dezakezue bidaide bonoei buruzko informazio guztia. Dudarik baduzue kontsultatu dezakezue 94 427 11 11 edo 945 26 46 26 telefonoetan.

Argi baduzu eta BIDAIDE BONO bat eskuratu nahi duzula, bete ezazu BIDAIDE BONO-aren eskaera eta bidali bonos@autobuseslaunion.com  helbidera, edo eskura eman dezakezu Autobus La Union-en edozein saltokian, Termibusen edo Gasteizko geltokian. (Eskaera fitxara linka)