- Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, Bilbotik Gasteizerako bidaietan, autobusak Gasteiz barruko geralekuetan geldialdiak egingo dituzte.
- Asteburuetan geldialdi bakarra egingo da Gasteizko Autobus Geltokian.
- Bilbon, Deustun eta Sarrikon egiten diren geldialdiak ordutegi jakinetan egiten dira. Begiratu zehatz-mehatz “Ordutegi eta tarifen atalean”(Bilbo > Vitoria-Gasteiz).
Geralekuen eskema
Astelehenetik ostiralera lanegunetan
Línea A/3714 | Bilbo > Vitoria-Gasteiz autopistaz |
---|---|
Abiapuntua | BILBO-Intermodal |
GASTEIZ-Autobus geltokia | |
GASTEIZ-Gasteiz etorbidea 19 (Epaitegien aurrean) | |
GASTEIZ-Unibertsitatea-Agirre Miramon |
Línea A/3714 | Vitoria-Gasteiz > Bilbo autopistaz |
---|---|
Abiapuntua | GASTEIZ-Unibertsitatea-Agirre Miramon |
GASTEIZ-Gasteiz etorbidea 18 (Epaitegiak) | |
GASTEIZ-Autobus geltokia | |
BILBO-Intermodal |
Asteburuak eta jaiegunak
Línea A/3714 | Bilbo > Vitoria-Gasteiz autopistaz |
---|---|
Abiapuntua | BILBO-Termibus |
GASTEIZ-Autobus geltokia |
Línea A/3714 | Vitoria-Gasteiz > Bilbo autopistaz |
---|---|
Abiapuntua | GASTEIZ-Autobus geltokia |
BILBO-Termibus |
Tasak
Lineak/Ibilbideak | Autobusa enpresa | Tasak | |
---|---|---|---|
BILBAO > VITORIA-GASTEIZ | La Unión, S.A |
Aldez aurretik erostea
Bidaiaren eguna, ordua eta ibilbidea zeintzuk diren dagoeneko badakizu, bidaiaren eguna baino lehen erosita zure jarlekua ziurtatuta edukiko duzu. Bidaia txartel arrunta lehiatiletan, autosalmentako makinetan edo interneteko kanalaren bitartez erosi dezakezu. 20 bidaiako bonuaren edo bidaide bonuaren bidez txartela trukean eskuratu daiteke lehiatiletan zein autosalmentako makinetan. Txartela azken unean erosi edo trukatu nahi izatearen ondorioz, zenbait bidaiatan, lekurik ez egotea eta nahi duzun unean ezin bidaiatzea gertatu daiteke.
Bonuak
Linea honetan erabil daitezkeen bonuak: 20 bidaiatako bonua, Bilbo-Gasteiz lineako Bidaide bonua eta Linea anitzeko bonua.


Kanalak eta ordainbideak
- Autobusean. Autobusa geralekuetan hartzen baduzu (ez autobus geltoki nagusietan), gidariari eros diezaiokezu txartela edo autobuseko makinan bonua balioztatu. Autobusean eskudirutan soilik ordaindu daiteke, eta 20 eurotik beherako billeteak erabilita.
- autobuseslaunion.com webgunearen bidez. «Maiz egiten diren galderak» atalean sartuz gero, jarraibideak azaldu eta ezartzen diren komisioen berri emango dizugu. Soilik kreditu txartelaren bidez ordaindu daiteke.
- Txarteldegian: BILBOko Termibusen, GASTEIZko autobus geltokian eta IRUÑEko Burundesaren txarteldegian. Eskudirutan nahiz kreditu txartelaz ordain daiteke. Ikusi ordutegiak eta saltokien kokapenak.
- Termibuseko eta Gasteizko geltokiko txartelak erosteko makinetan. Eskudirutan nahiz kreditu txartelaz ordain daiteke. Bidaide bonua eta 20 bidaiatako bonua ere erabil daitezke. Ikusi xehetasunak «Maiz egiten diren galderak» atalean: nola erosi txartelak erosteko makinetan.