2019ko MARTXOAren 8ko greba-zerbitzu minimoak-BILBOKO eta GAZTEIZKO LEHIATILA:
BILBOKO LEHIATILA: zerbitzu minimoak
Goizez:
07:05 – 08:05
12:40 – 15:40
Arratsaldez:
17:15 – 18:15
GASTEIZKO LEHIATILA: zerbitzu minimoak
Goizez:
06:15 – 08:15
Arratsaldez:
13:00 – 16:00
eskaintza berezia Gasteizetik Bilbora Martxoaren 09an
Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek gainean dute beren bizitzako une erabakigarrienetako bat. Erabaki behar dute zer eta non ikasi, eta zein norabide aukeratu etorkizunari begira. Autobuses La Unión-ek bide horretan lagundu nahi die.Datorren martxoaren 9an (larunbata) %50eko deskontu berezi bat eskaintzen dizuegu Bilbora bidaiatu eta Deusturaino joateko, autobusaren joan-etorriaren prezioa 6,45 €koa izango delarik buruko. Ordutegiotako batean bidaiatu nahi duen guztiak balia dezake eskaintza hau:
· Irteera Gasteizko autobus geltokitik 06:45etan. Zerbitzu horrek geldialdi bat egingo du Deustun, Unibertsitatetik hurbilen dagoen geltokian.
· Itzulera Bilbotik Gasteizera, Deustuko geltokitik abiatuta eguerdiko 14:30ean edo edozein ordutan Termibusetik abiatzen diren autobusetan. Eskaintza honekin batera atxikita bidaltzen dizkizugu gure ordutegiak, ordurik egokiena aukeratu dezazun Gasteizera itzultzeko.
Sustapen hori baliatu nahi duen orok atxikitako kupoia bete behar du plaza erreserbatzeko, eta txartela erosi AUTOBUSES LA UNIONek Gasteizko geltokian duen LEIHATILAN, 2019ko martxoaren 8ko (ostirala) eguerdiko 15:00ak BAINO LEHEN.
Horrez gain, informazio gehiago ere emango dizugu Bilbo eta Leioako unibertsitateen ate irekietako jardunaldietan egingo ditugun kanpaina bereziei buruz.
Eskaintza honi edo beste eskaintza batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi promos@autobuseslaunion.com helbidera edo deitu 94 427 11 11 edo 945 26 46 telefonoetara.
AIALA Harana, Gazteiztik Durangora eta Mirandara
Martxoaren 2tik Aurrera Bidaiarien Garraio Zerbitzuen Arautegi berria indarrean sartzen da. Hauek dira nobedade berriak:
– Eskaeraren araberako gaueko geraluak eskatzeko aukera, baldintza guzti hauek betetzen badira:
· Zerbitzu hauentzako ezarritako geralekua izan behar da.
· Bakarrik, elkarrekin edo adingabeekin doazen emakumeentzat; edo 18 urtetik beherakoentzat.
· 18:30tik aurrera abiatzen diren zerbitzuetan azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte, eta 21:00etik aurrera apirilaren 1etik urriaren 31ra arte abiatzen diren zerbitzuetan.
– Doako tiketa sei urtetik beherako umeentzat.
– Doako tiketa ikus ezintasunen bat edo mugikortasun urritua duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonak, baldin eta joan-etorriak egiteko laguntza pertsonala behar badute, eta horiez gain, ezintasun psikiko, sentsorial edo intelektuala duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonak ere, baldin eta aipatutako laguntza pertsona behar badute.
Eskaeraren araberako gaueko geralekuen liburuxka Deskargak atalean dago.www.araba.eus
Abantailak eskolako garraioan La Union Autobusekin
Guraso, irakasle, zuzendari… ziur gaude zuen seme-alabentzako ahalik eta garraio aukera egokienak nahi dituzuela, ezta? La Union-ek konpromiso handia dugu ikasle guztiek ahalik eta egoera egokienean bidaiatzeko, segurtasun eta erosotasun baldintza onenetan. Horrela, eskola eguna modu erosoenean hasi ahal izateko.
Guretzako, segurtasuna funtsezkoa da. Laneko segurtasun eta osasunerako hainbat metodologia lantzen ditugu, honako ziurtagiriek bermatzen dutena: OHSAS 18001 segurtasuneko arau espezifikoak; ISO 39001 bide segurtasuneko arauak eta CSEAA INSIA errepideko bidaiarien garraioa.
Horrela, segurtasun aktiboko sistemetan inbertsio handiak egin ditugu: nahigabe erreiaz aldatzea, segurtasuneko distantzia detektatzea edo nekea antzematea, besteak beste. Hurrengo estekan gure segurtasun sistemari buruzko zehaztasun guztiak kontsulta ditzakezu:
La Union-en Segurtasun sistemak
Halaber, bidaian zehar erosotasuna handitzeko sistema teknologiko berriak ezarri direla aipatu behar da: Banaka irakurtzeko barrualdeko LED argiak; eserleku bakoitzeko banakako entxufea eta USB hartunea; edo beira tintatuak, pribatutasuna zaintzeko eta eguzki izpietatik babesteko, besteak beste. Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure sistema teknologikoen zehaztasun guztiak:
La Union-en Sistema Teknologikoak
Oso garrantzitsua da ikasle oro eroso bidaiatzeko aukera izatea. Horregatik, funtsezkoa ikusten dugu gure autobusak mugikortasun mugatuko bidaiarien beharrizan berezietara egokituta egotea.
La Union Autobusen Taldean merkatuko marka nagusietako 150 autobus ditugu mota guztietako bidaiak (aisia, enpresa, negozioak, ikasleak, kirola…) egiteko.
Autobus eta minibus flota zabala daukagu, 67, 55, 37 edo 15 tokitako autobusen artean aukeratu daiteke eta puntako teknologia-maila, eserleku ergonomikoak eta segurtasun zein erosotasunerako sistema aurreratuenak eskaintzen ditugu.
Zalantzarik izan ezgero, jarri zaitezte gurekin kontaktuan.
Bilborako autobus berria Murgiatik
2019ko martxoaren lehenetik (ostiralez) beste autobus bat ipiniko da Gasteiztik Bilbora (Termibus). Goizeko 06:45ean abiatu eta Murgiatik 07:00etan igaroko da, gutxi gorabehera. Autobusa Domingo de Sautu kaleko geralekuan (Udaletxearen ondoan) eta Ametzagan (Bilborako markesinan) geldituko da.
Informazio telefonoak:
· Bilbo – 94 427 11 11
· Gasteiz – 945 26 46 26
bonos@autobuseslaunion.com