Beste urte batez, 2019 Mugikortasunaren Aste Europarrarekin bat

Ahal duzun guztietan, garraio publikoa erabil ezazu

Hirian mugitzeko aukera ekologikoena autobusa da. Igortzen den gas kantitatea askoz txikiagoa da eta gainera, kotxearen erabilera masiboak hiria geldiarazten du eta zikinago eta zaratatsuago bilakatzen du. Horrez gain, autobusa erabiltzea merkeagoa da kotxe pribatua baino.

Beste urte batez, 2019 Mugikortasunaren Aste Europarrarekin bat

Urtero legez Mugikortasunaren Aste Europarrarekin bat egiten dugu, guztiok batera garapen iraunkorra lortzeko jardunean. Bai Bilbon bai Gasteizen, hainbat ekintza jarriko dira martxan bai gazteenak bai helduenak parte hartu dezaten eta ingurugiroarekiko errespetua sustatzeko. Aurten ekintzak irailaren 16etik 22ra egingo dira.

Beti bezala, aurtengo astea gai zehatz bat azpimarratzen du. Bizikletan eta oinez ziurtasunez ibiltzearen garrantzia hain zuzen ere. Gainera, honek gure osasunerako eta planetaren osasunerako duen garrantzia ere azpimarratzen du. Gure ekonomian ere eragin positiboa izango du honek, joan etorrietan diru asko aurreztuko baitugu. Aurtengo Mugikortasun Aste Europarraren lema “Walk with us” (Gurekin ibili) izango da.

Frogatu egin da ibiltzea eta bizikletan joatea bultzatzen duten hiriak erakargarriagoak direla kotxearen erabilera bultzatzen dutenak baino, auto ilara gutxiago eta bizitza kalitate hobea baitute.

Bilboko ekitaldien artean, 22an izango den bizikleta-ibilaldia nabarmentzen da beste urteetan bezala. 10.000 pausuko ibilaldiaren egun berean 6km-ko ibilbidea, alegia. Horrela, ibiltzeak eta bizikleta erabiltzeak gure bizitzan daukan garrantzia azpimarratuko da. Noski, Beste hainbat ekimen eta intereseko hitzaldiak egongo dira ikusgai. Gainera, 21etik 23ra Ripa kaian mugikortasunaren azoka izango dugu. Bertan orain dauden ibilgailu jasangarrienak izango ditugu ikusgai.

Ekintza hauek azpimarratu ditugu baina astean zehar askoz gehiago egongo dira. Hurrengo estekan Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren programa osoa ikus dezakezue.

Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren programa

Mugikortasunaren Aste Europarra Gasteizen

Edizio honen helburua herritarrak kontzientziatzea ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko premiaz eta joan-etorriak modu iraunkorragoan egiteko alde jardutea, hala nola garraio publikoaren eta bizikletaren alde.

Aurten, berritasun bezala, Birjina Zuriaren plazan Scape room bat egongo da “Mobility Room” izenpean. Gela honetan, erronka batzuk aurkeztuko dira, hirian barrena mugitzeko eskura ditugun alternatiba jasangarriak modu dibertigarrian ikasi ahal izateko.

Gainera, aste osoan zehar, lanera joateko garraio jasangarria sustatuko da. Gasteizko hainbat enpresek euren egoitzetara bertaratzeko garraio iraunkor motak ahalbidetuko dituzte langileen joan etorriak egiteko. Langile hauen testigantzak udalaren webgunean argitaratukok dira.  Hurrengo estekan ikus dezakezue kapital berdean egingo diren ekintzei buruzko informazio gehiago.

Gasteizko Mugikortasunaren Aste Europarra