Buelta errutinara. Bidaide bonoa jaso eta aprobetxatu BidaiAbantailak

Andra Mari zuriaren jaiak, San Ferminak eta Aste Nagusia atzean utzi ditugu… laburtuz, 2019ko udari bukaera emango diogu laster. Errealitatera bueltatu behar gara eta hurrengo kurtsoa antolatzen joan behar dugu. Ez kezka, ziur gaude hurrengo oporrak laster ailegatuko direla!

Bilbo eta Gasteiz artean mugitu behar zarete egunero? Hurrengo informazioa interesatuko zaizue benetan. Ordutegi zabalak, geltoki desberdinak behar guztiei erantzuna emateko, erosotasuna bidaian zehar… eta askoz gehiago!

Hileko, hiruhileko edota urteko bonoa berritu edo erosiz gero, hurrengo abantailak disfrutatu ahal izango dituzue.

Noski, eta gugan duzuen konfiantza eskertzeko, zuen beharrei erantzuten duten hobekuntzak egiten saiatzen gara. Geltoki aukera ugari izatea, ordutegi zabalak aukeratu ahal izatea… eta askoz abantaila gehiago. Hurrengo paragrafoetan gure Bilbo-Gasteiz-Bilbo zerbitzuaren xehetasun gehiago ikus ditzakezue.

  • Zer esango zenukete goizeko 6retatik gaueko 22:15-rarte 20 minuturo bidaiatu ahal duzuela esaten badizuegu? Gurekin egin dezakezue. Ordutegi aukera oso zabala aurkezten dugu eta zuen neurrira antolatu dezakezue bidaiak.
  • Aurreko paragrafoa jarraituz, joan etorriak kontuan hartzen baditugu, 80 lotura mota baino gehiago ditugu.
  • Nola lortu dezakezue Bidaide Bonoa? Ez kezka, oso modu errazean lortu dezakezue. Bai salmenta puntuetan, baita bonos@autobuseslaunion.com posta helbidean.
  • Azkenik, baina aldi berean garrantzia duen puntua, gure geltokiak linea honetan zehar non dauden. Gasteizen eta Bilbon hurrengo geltokiak aurkitu ditzakezue errepidean zehar. Gasteizen, unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian dauzkagu geltokiak. Beste aldetik, Bilbon, Termibusen (Bilboko autobus geltokia), Deustun eta Sarrikon dauzkagu.

Gure autobusen ordutegi eta ibilbide guztiak kontsulta ditzakezue gure web orrialdean, baina hurrengo esteketan ikus ditzakezue Bilbo-Gasteiz-Bilbo linearen ordutegiak eta prezioak.

Bilbo-Gasteiz ibilbidearen ordutegi eta prezioak

Gasteiz Bilbo ibilbidearen ordutegi eta prezioak

Noski, dudarik baduzue gurekin kontaktatu dezakezue nahi duzuenean. Sare sozialen bidez, gure web-aren kontaktu orriaren bidez, edo gure bezeroari arreta telefono zenbakietan.