TARIFAK – BIDAIDE BONUAK/60 BIDAI – 2025eko IRAILA–ABENDUA ALDIRAKO
Jakinarazten dizuegu 2025eko irailaren eta abenduaren arteko epealdirako Bidaide Hileko Bonuen, Bidaide Hiruhileko Bonuen eta 60 bidaiako bonuen tarifak.
Erantsitako informazioan bi tarifa-taula daude:
- A Taula: enpresak aplikatutako deskontuekin kalkulatutako tarifak.
- B Taula: A Taulako deskontuei urtarrilaren 28ko RD 1/2025 araudiaren arabera gehitzen zaizkien deskontuak aplikatuz kalkulatutako tarifak. Araudi horren arabera, Bonu Gorrietan eta 60 bidaiakoetan %40ko deskontu osagarria aplikatzen da, eta Bonu Berdeetan %50ekoa.
Administrazio eskudunaren baimena jasotzen bezain pronto, hiruhileko bonuei ere urtarrilaren 28ko RD 1/2025 dekretuaren deskontu osagarria aplikatzeko aukera egongo da, eta orduan jarriko dira salgai. Gaur egun, hileko bonuak eta 60 bidaiakoak daude eskuragarri. Deskontu horiei %20ko (Orokorra) edo %50eko (Berezia) Familia Ugariko deskontua gehituko zaie, hala badagokio.

Era berean, jakinarazten dizuegu linea guztietako neguko ordutegiak 2025eko abuztuaren 4an argitaratuko direla enpresaren webgunean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan honako telefono hauetan: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26, edo aurrez aurre Bilboko Intermodal Estazioko eta Gasteizko Autobus Geltokiko txarteldegietan (astelehenetik igandera/festetan barne).
Barakaldoko jaiak. Gorabeherak zirkulazioan, Gasteizko norabidean – Trapaga

Barakaldoko jaiak direla eta, uztailaren 9tik 25era, Askatasunaren hiribidean ibilgailuen zirkulazioa moztuko da Francisco Gómez eta Batzar Nagusien kaleen artean. Horrek eragina izango du konpainiaren Gasteiz-Barakaldo-Gallarta linean, bertan behera geratuko baita Los Hermanos parkearen ondoan dagoen geralekua. Barakaldo-Telefonican egingo du lehen geldialdia eta Sestaorako bidea jarraituko du.
SESTAO. Geraleku aldaketa obrengatik
Obrak direla eta, Sestaon geraleku berria jarriko da Juan de la Cosa kalean, markesina berriaren aurrean, Las Llanas ordezteko

HILEKO BIDAIDE BONUAK/60 bidaia- 2025eko ekaina
2025eko ekainean bidaiatzeko hileko bonuak (berdeak eta gorriak) berriro saltzen hasiko dira, argitaratutako tarifen arabera, enpresako deskontuekin eta administrazio zentralaren eta autonomikoaren % 50eko laguntzarekin. 60 bidaiako bonua ere eskura dute, 4 hilabeteko iraungipenarekin. 2025eko martxoaren 1etik aurrera erositako 60 bidaiako bonuei 4 hilabetera luzatuko zaie iraungitze-data, bonua erosi edo kargatzen den egunetik kontatzen hasita.
Linea hauei eragiten die: A 3700, Bilbo>Gasteiz (autobidetik), Bilbo>Gasteiz (Otxandiotik), Murgia, Ubidea, Ezkerraldea, Eskuinaldea eta Gasteiz, baita Gasteiz>Bilbo>LEIOA/EHU ere.
Laster emango dugu udako ordutegien berri, Gasteiztik Forondara eta Loiura, Bilbotik (Bolueta) Forondako aireportura, deskontu-bonu berriak eta ordaintzeko modu berriak.
Asteazkena, 2025(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an – UEFA Bilbo-Afekzioak partidua
Maiatzaren 21ean (asteazkena), UEFAren partida dela eta (21:00etan), aldaketa hauek egingo dira zerbitzuetan:
- Espedizio gehigarria, Intermodal Bilbotik 23:59an irtenda, Gasteizera. Gasteizko geltokira 00:55 aldera iritsiko litzateke.
- Sarriko eta Deustuko geltokiak kendu egingo dira Leioa/EHU abiapuntu eta helmuga duten ordutegi guztietan. Geldialdi bakarra Intermodal Bilbaon.
Barkatu eragozpenak.
Informazio telefonoak 94 427 11 11 eta 945 26 46 26
