Buelta etxera gabonetan. Bilboko Geltoki Intermodal berrian arazoak saihesteko gomendioak
Bilboko Geltoki Intermodal berriaren ordutegia: 5:45-23:00
“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”
Gabonetan murgilduta gaude eta ziur zuetariko askok gure autobusak erabiliko dituzuela egun hauetan zehar. Egon zarete Bilboko autobus geltoki berrian? Bada ez bada, gomendio batzuk utziko dizkizuegu antolaketa berriarekin arazoak ez izateko.
Gogoratzen dizuegu geltoki berrian nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituztela. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:
- Gomendatzen dugu txartelak aurretik izatea leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako.
- Txartel erosketa bi modu hauetan egitea gomendatzen dugu. Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu arinago edo La Union Autobusen salmenta makinen bidez.
- Tornuetatik igarotzeko QR kodea erabili behar da. Txartela Interneten bidez erosten bada QR kodea smartphonaren bidez erakutsi ahal izango da.
- Irteera orduak informazio panelen bidez iragartzen dira. Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.
Antolaketa desberdina Bidaide Bonuen bidez bidaiatzen duten bidaiarientzat
Momentuz, Bidaide bidaiariek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi. Horrela, Bi aukera dituzte. Txartelak salmenten makinen bidez eskuratu edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan egin. Egoera honetan, Hurrengo gomendioak aurkezten ditugu La Union Autobusen leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.
- Ez utzi inoiz azken ordurako zuen txartelen erosketa gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue.
- Zuentzat posiblea bada, txartelaren erosketa egun bar arinago egin. Bai salmenta makinen bidez bai gure leihatiletan egin dezakezue.
- Zuen bidaiatzeko asteko ordutegia finkoa da? Aste osorako txartelak egun bakar batean eros ditzakezue eta horrela erosotasun osoz bidaiatu.
- Txartel normalekin gertatzen den bezala, informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.
Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.
Gabon zoriontsuak eta urte berri on!
BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA
BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA
- Abenduaren 24 eta 31, azken ordutegiak
- 18:00 Bilbo – Iruña
- 18:00 Iruña – Bilbo
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna, ez dago zerbitzurik
- 2020ko urtarrilaren 1a, Urte Berri eguna
- 18:00 Bilbo>Iruña
- 20:30 Bilbo>Iruña
- 18:00 Iruña>Bilbo
- 20:30 Iruña>Bilbo
- Bilboko txarteldegia (Termibus) 19:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan.
- Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da.
Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
IRUÑA>GASTEIZ>IRUÑA AUTOBUS ZERBITZUA – NA-4 LINEA
- 2018ko abenduaren 24 eta 31ko azken ordutegiak
- Iruña>Gasteiz, 19:00etan erdizuzena (ez da 18:00etako zerbitzua emango)
- Iruña>Gasteiz, 20:00etan Iruñatik irten eta Ziordian amaituko da
- Gasteiz>Iruña, azken zerbitzua 19:00etan 18:00etan ez da zerbitzurik egongo.
- Iruña>Gasteiz Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
- Gasteiz>Iruña Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
- Gasteizko txarteldegia eta Autobus Geltokia 19:15ean itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan
- Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartelak autobusean bertan erosi ahal izango dira.
Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
BILBO>GASTEIZ autopistatik – P/3714 LINEA
- Abenduaren 24 eta 31, azken zerbitzuak
- 19:00 Bilbo>Gasteiz
- 19:00 Gasteiz>Bilbo
- Ez da egongo Leioa/EHU>Gasteizko 18:55eko zerbitzua
- 13:00 Gallarta>Gasteiz
- 18:00 Gasteiz>Gallarta
- 12:50 Algorta>Gasteiz
- 16:45 Gasteiz>Algorta
- 2019ko abenduaren 25eko ordutegiak
|
|
- 2020ko urtarrilaren 1eko ordutegiak
|
|
|
Abenduaren 24an eta 31n Termibuseko txarteldegia 19:00etan itxiko da eta Gasteizko 19:15ean. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegiak itxita egongo dira. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan Txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
ARASKI-rekin batera bidaiatuko dugu hurrengo lau denboraldietan
Poz pozik gaude ARASKI taldearen garraio ofiziala izango garela iragartzeko. Hurrengo lau urteetan zehar, ARASKIren neskek, bai harrobiaren baita “Liga Femenina Endesa”-ren jokalariek La Union Autobusen autobusetan egingo dituzte joan etorriak. Horrela, taldearen babesle ofiziala bihurtuko gara.
Autobus berde bat ikusi la duzue azkenaldian? Ziur baietz. Bi hilabete daramatzagu ARASKI-ren kirolariak alde batetik bestera mugitzen haientzat diseinatu berri dugun autobus batean. IVECO PREMIUM modelo bat da, MAGELYS izenekoa. 13 metroko aparteko garraiobidea, 55 toki ditu barne eta segurtasun zein erosotasun sistema puntakoenak ditu. Gainera, 220 V-ko entxufeak dakartza eta baita USB konektoreak ere. Garaipenaren bila erosotasun osoz joan behar dira!
Ilusioz betetzen gaitu gure logoa ARASKI taldearen elastikoetan egotea. Espero dugu amuleto sinboliko bat izatea eta ARASKI taldeari garaipenera gidatzea.
ARASKI AES (Arabako Emakumeen Saskibaloia)
2015/2016-ko denboraldia gogoangarria izan zen ARASKI taldearentzako eta geroztik arrakasta handia lortu dute. Denboraldi horretan mailara gorenera iritsi ziren, eta hurrengo urtean Erreginaren kopa-rako sailkatu ziren eta Emakumezkoen Liga titulua lortzeko Play Off finalerdia jokatu zuten. Hala eta guztiz ere, talde honen helburu garrantzitsuenak kirol-emaitzetatik haratago lortu izan da.
Zergatik? ARASKI AES orain emakumezkoen elkarte bat da, saskibaloia emakumeen artean prestatu eta sustatzeko sortu da. Haien helburuak kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen dira. Proiektuak emakumeei prestakuntza eskaintzea, garapen pertsonala sustatu nahi du, emakumeen jabekuntzari, lidergoa eta erabakiak hartzeari, erreferenteak sortzeari eta kirolean gizon-emakumezkoen berdintasunari lotutako balioak erakustea dute helburu.
Horrela, ARASKIren asmoa emakumeak protagonista diren proiektu bat osatzen dutela transmititzea eta proiektuan bertan emakumezkoek egiten duten lana eta kirol jarduera aintzat hartzea eta gizartera transmititzea.
Hurrengo estekan ikus dezakezue ARASKI AES taldeari buruzko informazio gehiago.
Hemendik ARASKI-ri eskerrak eman nahi dizkiogu, gugan jartzen duen konfiantzagatik haien joan etorri garrantzitsuenetan eurekin bidaiatzeko. Noski, zorterik onena opa diegu! Bidean haiekin batera izango gara.
Adi bidaiari! Termibus autobus-geltoki berrian arazoak saihesteko gomendioak
Irekitze data: Azaroak 29
Geltoki berriaren ordutegia: 5:45-23:00
“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”
Aldez aurretik informatu dugun bezala, azaroaren 29an abian jarriko da Termibus geltoki berria Bilbon. Hori dela eta, bidaiariek geltokiaren antolaketari buruzko aldaketa batzuei aurre egin beharko izango diote. Aldaketak Bilbotik bidaiatzen duten bidaiariei soilik eragingo diete. Bilbotik Gasteizera, Iruñara edo Altsasura adibidez.
Geltoki berrian, autobus nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituzte. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:
- Leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako, aurretik eskuratu txartelak.
- Erosketa bi moduz egin daiteke: Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu lehenago arte eta La Union Autobusen salmenta makinetan.
- Txartela Interneten bidez erosiz gero, smartphonean tiketa izanda edo inprimatuz, QR kodea erabiliz tornuetatik igaro ahal izango duzu.
- Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.
Bidaide Bonuen Bidaiariak. Adi antolakuntza berriari!
Bidaide Bonuarekin bidaiatzen dutenek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi (oraingoz). Beraz, txartelak eskuratu behar izango dituzte salmenta makinen bidez edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan. Beraz, gomendio hauek ditugu gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.
- Gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue, ez utzi azken ordurako txartelen erosketa.
- Posiblea bada, erosketa, egun bat arinago egin. Bai salmenta makinen bidez baita gure leihatiletan.
- Zuen bidaiatzeko ordutegia finkoa bada, aste osorako txartelak egun bakar batean eskuratu eta hurrengo egunetarako prest izan.
- Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.
Hurrengo estekan aurki dezakezue informazio gehiago Bilboko autobus geltokiari buruz. Sarbideak, eraikinaren xehetasunak, ordutegiak…
Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak
Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.
Berriz ere, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Emakunderi arlo honetan egindako lanagatik
Datorren azaroaren 25ean, astelehena, urte guztiak bezala Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzen da eta mugimendu honekin bat egiten dugu berriz ere, ahalik eta oihartzun handiena lortu nahian gizartean arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko.
Urtero bezala, Emakunde erakundeari eskerrak ematen dizkiogu egunero egiten duen lanagatik, emakumeen kontrako indarkeria saihestea eta biktima diren emakumeei arreta egokia eskaini eta koordinatzea dira haien lehentasun nagusiak. Noski, indarkeria mota honen kontra ekiteko berdintasun politiketan lan eginez.
Guztiok egun honek duen oihartzuna handitu eta Emakundek gurekin elkarbanatzen duen informazioa zabaldu behar dugula uste dugu.
Zer egin dezakegu emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko? Emakumearen Euskal Erakundeak Baliabideen eta Zerbitzuen Gidaliburua argitaratu du egoera hauetan zer egin behar dugun jakiteko. Hurrengo estekan ikusi dezakezue gida PDFn jakiteko zer egin behar dugun:
Zer egin emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko?
Noski, genero-indarkeriaren biktima den edonork jakin behar du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eskura duela 24 ordutan 900 840 111 telefono zenbakian.
Gustatuko litzaiguke aurkeztea ere bai Emakundek antolatzen dituen hiru programa. Haien helburuak berdintasunean hezitzea eta indarkeria sexistak saihestea izanda.
Nahiko: Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen hezitze programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.
Beldur barik: Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista saihesteko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.
Gizonduz: Gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.
Ziur aski zuen inguruan hainbat ekintza egingo dira nazioarteko egun honi garrantzia emateko. Animatzen zaituztegu ekintza hauekin bat egitera eta ahal duzuen heinean, ahalik eta oihartzun handiena lortzea egun honetan omentzen den mezuari fabore eginez.
Horrez gain, Informatu nahi dizuegu, emakundek, Berdintasunerako gunean barne, GENERO IKUSPEGIKO LAN OSASUNA ETA SOLDATA ARRAKALA jardunaldia eskainiko duela. Hurrengo estekan ikus dezakezue informazio osoa.
Genero ikuspegiko lan osasuna eta soldata arrakala
Azkenik, animatu nahi zaituztegu baita puntu lila deskargatzera eta publikoki erakustera emakumeen aurkako indarkeriaren sinbolotzat. Puntua deskargatu dezakezue Emakunderen web orrialdean hurrengo estekan: