Autobus zerbitzu bereziak VITORIA-GASTEIZTIK BARAKALDOKO BECera 2024/04/20an

Hizkuntza eskakizunen azterketak 9:00etan (3. eta 4. Hizkuntza eskakizunak), 13:00etan (2. hizkuntza-eskakizuna) eta 13:30ean (1. Hizkuntza eskakizuna).

Autobusen ordutegiak, zuzenean BECera:

  • Irteerak Gasteizko autobus geltokitik: 7:00etan eta 11:00etan.
  • Irteerak Barakaldoko BECetik: 12:15ean eta 15:30ean

Bidaia txartela dagoeneko eskura daiteke www.autobuseslaunion.com webgunearen bidez edo aurrez aurre Gasteizko autobus geltokiko edo Bilboko Intermodaleko leihatiletan.

Bidaia txartelaren prezioa:

Vitoria-Gasteiz > Barakaldo (BEC): 8,10 € Informazio telefonoak: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26

L 19 Vitoria-Gasteiz > Miranda / ALAVABUS, geltoki-aldaketa Mirandan

Ribabellosako Erdi Aroko II. Merkatua dela eta, 2024ko martxoaren 22an, 23an eta 24an, zirkulazioa gutxitu nahi dute Ribabellosa erdigunean. Beraz, ohiko geralekua aldatuko da, bai Gasteizerako norabidean, bai Mirandarako norabidean. Francisco Echanove eta Melledes kaleen arteko bidegurutzean egongo da geraleku berria, beste batzuetan bezala.

Aldaketa horrek egun eta ordutegi hauei eragingo die:

  • Martxoak 22, ostirala, 8:35etik aurrera Vitoria-Gasteiz>Miranda eta 9:30etik aurrera Miranda>Vitoria-Gasteiz.
  • Martxoak 23, larunbata: ordutegi guztiak.
  • Martxoak 24, igandea: ordutegi guztiak.

Honekin batera doa 19. lineako erabiltzaileak igo edo jaitsiko diren lekuaren mapa.

2024/03/8 -OstiralaEmakumeen Nazioarteko Egunaren 

ondoriozko trafiko-ekintza

2024/3/8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren 

manifestazioa eta horrek Kale Nagusian izango 

duen eragina direla eta, Leioako Unibertsitatetik 

17:55ean eta 18:55ean irteten diren 

espedizioek ez dituzte Sarrikoko eta Deustuko

 geralekuak egingo, eta autobusak zuzenean 

joango dira Bilboko Geltoki Intermodalera.

2024/02/22 Geldialdi-aldaketa unibertsitatean, obrengatik

2024/02/22an, ostegunean, Aguirre Miramon 

kaleko autobus-geltokia, Gasteizko Unibertsitatean, Nieves Cano 

kalera aldatuko da.  Agirre Miramon kalearen eta Domingo Martinez 

Aragoi kalearen artean, 7:00etatik 13:00etara.

Athetic ikustera. Bilbotik Gasteizerako autobus zerbitzu berezia (Intermodala). Irteera: 23:15ean, 2024ko otsailaren 19an eta martxoaren 3an.

Hurrengo Otsailaren 19an (Astelehena) eta Martxoaren 3an (Igandea) San Mames Berrian Girona eta F.C. Bartzelonaren aurkako Ligako partidak izango dira ordutegi hauetan:

2024-02-19, 21:00etan, Gironaren aurka

2024-03-03an, 21:00etan, F.C. Bartzelonaren aurka

Bi egun horietan autobus zerbitzu berezia egongo da, Bilboko Intermodal geltokitik 23: 15ean irtengo dena. Otsailaren 19an (astelehena) Gasteizen Autobus Geltokian, Gasteiz etorbidean eta Unibertsitatean geldituko da. Martxoaren 3an (igandean) geldialdi bakarra egingo du Autobus Geltokian.