Salbuespeneko neurriak gure enpresaren langileen osasuna zein ongizatea zaintzeko
Ondo bidaiatu ahal izan dezazun, salbuespenezko neurriak hartu ditugu, horien bidez, bidaiarien eta gure enpresaren langileen osasuna zein ongizatea zaintzeko. Guztion laguntza garrantzitsua da elkarrekin normaltasunera itzultzeko.Horretarako, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentzia Ministerioak ezarritako irizpideekin eta Covid-19 gaixotasunari begirako Garraioaren Euskadiko Koordinazio Mahaiak adostutako erabakiekin bat etorriz, honako neurri hauek ezarri dira:
- Autobusetako jarlekuen %50 baino ez da erabiliko. Txartela aldez aurretik erostea komeni da.
- Autobusera sartzean eta bidaiatu bitartean, nahitaezkoa izango da sudurra eta ahoa estaltzeko maskarila erabiltzea.
- Autobusera sartzeko txartela edukitzea ezinbestekoa da. Salgai daude autobuseslaunion.com webgunearen bidez (bidaiariarentzako ez dauka komisiorik autobusak irteteko 10 minutu geratzen den arte), txarteldegietan (ikusi ordutegiak) eta geltokietako makinen bidez (asteko 7 egunetan, 24 orduz).
- Bidaiariak aurreko atetik erakutsiko dio txartela gidariari eta atzeko atetik sartuko da autobusera.
- Oraingoz, bertan behera geratu da txartelen salmenta edo bonuaren balioztapena autobusean bertan honako linea hauetan: Bilbo > Gasteiz; Algorta > Gasteiz; Gallarta > Gasteiz; eta Bilbo > Iruña.
- Ar 02 Aiaraldea > Gasteiz eta Durango/Miranda > Gasteiz lineetan, Barik txartela duten bidaiariak txartela aurreko atetik balioztatuko du eta atzeko atetik sartuko da autobusera.
- Segurtasun-distantzia betetzen dela zain behar da.
Gainera, gure enpresak higienerako eta babeserako salbuespenezko hainbat neurri ezarri ditu langileei eta autobusei dagokienez, indarreko araudiarekin bat.
Segurtasun eta Higiene Plan Integralak gidarien eta bezeroaren arretako langileen osasuna zaintzeaz gain, prebentzio handiagoa eskaintzen du bezeroekin harremanetan jartzeari dagokionez, besteak beste, honako hauek barne hartzen ditu, garraio eta osasun agintariek adierazitako prozeduren arabera: Norbera Babesteko Ekipamenduen (EPI deiturikoen) erabilera, higiene arloko neurriak eta autobusen desinfekzioa, eta aire girotuko sistemak mantentzeko lanak.
Bilboko eta Gasteizko txarteldegietan arreta ematen jarraitzen dugu, webgunean COVID-19ren pandemiaren ondoriozko ordutegi bereziak ikusi ahal dituzu. Gainera, 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoetan zein bonos@autobuseslaunion.com e-postan ere bagaituzu.
Adi! Bertan behera geratzen da Bidaide Bonoen salmenta Ekainararte
Bidaide Bonoen salmenta bertan behera geratzen da linea guztietarako maiatzaren 1etik Ekainararte. 20 bidaiako bonoak salmentan daude. Barkatu eragozpenak.
Ordutegi berriak Aiaraldean eta Mirandan apirilaren 22tik aurrera
LINEA 14-Gasteiz-Izarra, Linea 15 Gasteiz-Laudio/Areta y L19 Gasteiz-Miranda
Apirilaren 22tik aurrera orutegi berriak jarriko dira lan egunetan aipatutako lineetan.
Hurrengo estekan ikus ditzakezue gehitutako ordutegiak:
Ordutegi berriak Aiaraldean eta Mirandan
Hurrengo esteketan ikus ditzakezue linea guztien ordutegiak
L-14 Gasteiz – Izarra
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/04/L-14-Gasteiz-Izarra.pdf
L-15 Gasteiz – Laudio
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-15.pdf
L-16 Artziniega-Okondo
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-16.pdf
L-18 Gasteiz – Durango
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/L-18.pdf
L-19 Gasteiz- Miranda
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/04/L-19_v2-Gasteiz-Miranda.pdf
COVID-19 neurri prebentiboak. Hurrengo ordutegiak mantendu egiten dira Bilbo, Gallarta, Algorta eta Leioa /EHU-tik Gasteizera doazen lineetan
Hurrengo ordutegiak egingo dira ohiko autobus-linea hauetan martxoak 26tik aurrera:
A 3714/3716- Bilbo, Leioa>Gasteiz
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/Bilbao-Vitoria-y-Leioa.pdf
P58-Bilbo>Iruña
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/03/bilbao-pamplona-1.pdf
A 3718 Algorta>Gasteiz
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/algorta.pdf
A 3719 Gallarta>Gasteiz
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/05/gallarta-V2.pdf
Garraio Publikoaren erabilera gomendagarria. Eusko Jaurlaritzaren gomendioak
Eusko Jaurlaritzak hurrengo irudiak igorri ditu era sinple batean adierazteko nola izan behar den garraio publikoaren erabilera. Hurrengo puntuak azpimarratzen ditu:
- Garraio publikoa soilik behar beharrezkoa den kasuetan erabili daiteke.
- Gainerako erabiltzaileekiko segurtasun distantzia errespetatu.
- Ez ikutu aurpegia, bereziki begiak, sudurra eta ahoa.
Ordutegi aldaketa Bilboko Intermodal geltokiaren leihatiletan
Apirilaren 25tik aurrera, bezeroari arretarako Bilboko Intermodal geltokiaren leihatilen ordutegia aldatu egingo da arratsaldeko ordutegietan. Larunbatetan 15:00-etatik 18:15-etara eta igandeetan eta jai egunetan 17:00-etatik 19:30-rarte egongo gara.
Bidaide Bonuetarako eta erositako bidaia txartelak aldatzeko, baliogabetzeko eta konpentsatzeko erabiltzaileentzat ezarritako salbuespenezko neurriak.
Union Autobusek jarraian azaldutako erabaki hauek hartu ditu, indarreko legerian argitaratutakoaren arabera: alde batetik, 463/2020 Errege Dekretua (martxoaren 14tik 28ra bitarteko larrialdi-egoera ezartzeari buruzkoa, biak barne); eta bestetik, 476/2020 Errege Dekretua (larrialdi egoera 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzen duena):
- Errepide bidezko bidaiarien garraio publikoaren zerbitzua oraindik ere funtsezko elementutzat jotzen denez gero, gaur egun linea erregularreko ibilbideak egiten jarraitzen dugu (ikusi ordutegiak www.autobuseslaunion.com webgunean), COVID-19 birusari aurrea hartzeko ekintzen barruan administrazioak luzatutako eskakizunetara egokituta, besteak beste, bidaiak gutxienez %70era gutxitzea eta autobusen jarleku kopurua heren batera murriztea.
- Ez da komeni bidaiatzea, aipatutako arrazoi atzeraezinengatik izan ezik.
- Bidaiatu behar baduzu, errespetatu osasun arloko aginduak
- Leihatiletan gutxieneko zerbitzuak
Bidaia txartela itzultzeko protokoloa:
Bidaia txartel arrunta
Bidaien murrizketarengatik baliogabetutako bidaia baterako txartela erosi dutenek bi aukera izango dute: txartela itzultzea ala beste bidaia bateko txartelarekin trukatzea geroago bidaiatzeko (horretarako jatorrizko txartela aurkeztu behar da). Aldaketa horrek ez dio erabiltzaileari inolako gasturik ekarriko.
Webgunean erositako bidaia txartelak
Bidaien murrizketarengatik baliogabetutako bidaia baterako txartela erosi dutenek bi aukera izango dute: txartela itzultzea ala beste bidaia bateko txartelarekin trukatzea geroago bidaiatzeko (horretarako jatorrizko txartela aurkeztu behar da). Aldaketa horrek ez dio erabiltzaileari inolako gasturik ekarriko. Bi kasuetan, posta elektronikoz eskatu behar da, bonos@autobuseslaunion.com helbidera mezua bidalita, bilagailuko zenbakiaren datuak emanez.
Bidaide bonua
Larrialdi egoeraren hasieran BIDAIDE Bonua indarrean eduki bazenuen, haren balioaldia luzatu egingo dugu datorren apirilaren 13tik aurrera, aldi horretan kontsumitu ez dituzun egun kopuruaren arabera. Hori guzti hori dekretu hauetan ezarritakoaren arabera: 463/2020 – Martxoaren 14tik 28ra bitarteko larrialdi-egoera ezartzeari buruzkoa, eta 476/2020 – Larrialdi egoera 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzen duena.
Unionbonua/Burunbonua
Bonua baldin badaukazu, larrialdi egoera amaitu ondoren haren balioaldia luzatuko dugu, azkenengoz hornitu zenuenetik geratzen zitzaizkizun egunekin.
Era berean, hiru modutan arreta eskaintzen dugula gogorarazi nahi dizuegu: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoetan; Union Autobusen nahiz Burundesaren sare sozialetako profiletan -bi enpresen webgune ofizialetako harremanetarako eskabidearen bidez-; eta, azkenik, aurrez aurrekoa, Bilboko, Gasteizko eta Iruñako geltokietako leihatiletan.
Ordutegi berria gehitu dugu Gasteiztik Bilbora gaurtik aurrera
Ordutegi berria gehitu dugu Bilbo-Gasteiz lineara. Ibilbide berria Gasteiztik Bilbora izango da 16:00-etan gaurtik aurrera. Hurrengo estekan ikus dezakezue ordutegia:
https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/03/A-3714-con-cambios-V3.pdf
COVID-19 neurri prebentiboak / Gasteiz eta Bilboko lehiatilen ordutegi berriak
Hurrengo estekan ikus ditzakezue Bilbo eta Gasteizko leihatilen ordutegi berriak bezeroari arreta emateko.
HOBETO EZ BIDAIATU, ATZERAEZINEZKO ARRAZOIAGATIK EZ BADA
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (BOE zk.: 68) COVID-19 birusak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera ezarri du. Herritarren zirkulazio askatasuna mugatzeari buruzko 7. artikuluaren arabera, alarma egoeraren indarraldiaren barruan, soilik zehaztutako zenbait jarduera burutzeko ibili ahal izango da kalean zehar.
Ildo horretan, bidaia txartela jarduera horiek egiteko erosten ez bada: HOBETO EZ BIDAIATU, ATZERAEZINEZKO ARRAZOI HORIENGATIK EZ BADA. Edonola ere, bidaia guztietan osasun agintaritzak plazaratutako gomendio eta betebeharrak errespetatu behar izango dira.
Abisua ulertu dut