Berritu edo erosi bidaide bonoa otsailaren 28rarte eta Bidaide bono bat irabazi

Bidaide bono berritze eta eskuratze epea hasi da otsailaren 28rarte, martxotik aurrera hilabeteko edo hiruhilabeteko bonoaz bidaiatzeko bonoak, alegia. Bonoa jadanik badaukazu, berritu dezakezu web orrialdearen bidez edo telefono bitartez. Eguneroko bidaiaria bazara eta Gasteizetik Bilbora, edo alderantziz mugitzen bazara, erabil ezazu gure hilabeteko edo hiruhileroko bidaide bonoak.

BONO BIDAIDE GORRIA EDO BERDEA 

Berritu edo eros ezazu hilabeteko edo hiru hileroko bonoa Gasteiz-Bilbo Bilbo-Gasteiz lineak eskaintzen dituen abantaila guztiez disfrutatu dezakezu. (Ibai-ezkerraldeko eta ibai eskuinaldeko lineak barne)

Parte hartu ezazu hilabeteko edo hiru hileroko bidaide bonu baten zozketan

Bidaide bonoa berritzen edo erosten baduzu, hilabeteko edo hiru hileroko bidaide bono baten zozketan parte hartuko duzu. Saria eskuratzeko baldintzak erositako bonoaren araberazkoak izango dira. Oinarri legalak ikus ditzakezue hurrengo estekan.

Bidaide Bonoen zozketaren oinarri legalak

Badago bidaiatzea eta etxera bueltaz ardura gabe aritzeak baino hobeagorik? Atera iezaiozu probetxua duzun denborari! Hori da La Union Autobusak enpresan eskaintzen duguna, ardurarik gabe bidaiatzeko aukera eta bueltatzeko ordutegi maiztasun ugaria. Eskaintzen dugun  ordutegi maiztasunari esker, joan eta etorri ahal zarete Bilbotik Gasteizera goizeko 06:00etatik gaueko 22:00rarte. (Bilbo-Gasteiz ordutegia)

Ze abantaila eskaintzen dituzte bidaide bonoek lineako autobusetan?

  • Ordutegi askatasuna, linea erregularraren edozein ordutegian bidaiatu dezakezu. 6:00etatik 22:15erarte. Bilbo-Gasteiz ordutegia // Ibai ezkerraldea-Gasteiz ordutegiak // Ibai eskuinaldea-Gasteiz ordutegiak
  • Gasteizen Unibertsitatea, Gasteiz Hiribidea eta “Geltokian” izango dira geralekuak. Edozein geralekutan hartu dezakezue autobusa.
  • Bilbon geralekuak Sarrikon, Deustun edo Termibusen izango dira.
  • Berritu ezazu bonoa web orrialdearen bitartez. BIDAIDE BONOA BERRITU. Bonoa betetzeko telefono edo ordenagailuaren bitartez. Bonoaren errekargua automatikoa da eta ordaintzea on-line egin daiteke. Ez da derrigorrezkoa leihatilatik pasatzea.
  • Erreserba ezazu lekua komeni zaizun ordutegian. Tiketak hartu ahal dituzue leihatiletan edo geltokietan kokatutako kioskoetan (24 orduak zabalik). Horrela, lekua erreserbatuz, ez dago lekurik gabe geratzeko arriskurik.
  • Zure adinaren arabera, aukera desberdinak dituzu, bakoitza prezio jakin batekin: Bidaide bonu gorria, 31 urtetik gorakoentzat. Bidaide bonu berdea, 31 urtetik beherakoentzat eta erretirodunentzat.
  • ASTELEHENETIK OSTIRALERA bidaiatzeko balio du. Argibide gehiago eskura ditzakezu «Ohiko galderak: Bidaide bonuak» loturan edota «bizitza-bonuen prestazioak» pdf-an.
  • Bidaide bonoa lehen aldiz eskuratu nahi baduzu, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu leihatilan. Argibideak: «Ohiko galderak: Bidaide bonuak»

Hurrengo estekan aurkitu dezakezue bidaide bonoei buruzko informazio guztia. Dudarik baduzue kontsultatu dezakezue 94 427 11 11 edo 945 26 46 26 telefonoetan.

Bidaide Bonoen Informazioa

Argi baduzu eta BIDAIDE BONO bat eskuratu nahi baduzu, bete ezazu BIDAIDE BONO-aren eskaera eta bidali bonos@autobuseslaunion.com  helbidera, edo eskura eman dezakezu Autobus La Union-en edozein saltokian, Termibusen edo Gasteizko geltokian. (Eskaera fitxara linka)