Gasteiz-Miranda-Durango linea. Ezagutzen duzu BAT txartela?
Dakizuen bezala, urtarrilaren 12tik Arabako Foru Aldundiaren menpe dagoen Durango-Gasteiz-Miranda linea berrietan hasi gara lanean.
Linea honen berrikuntzak hobekuntza ugari dakartza, autobusak erosoagoak dira, WIFI zerbitzua eskaintzen da, segurtasun-sistemak berritu eta hobetu dira eta zerbitzuen maiztasuna ugaritu dira bai astean zehar eta bai asteburuetan, besteak beste. Gainera, ordainketa modu berria abian jarri da BAT txartelaren bitartez, ibilbideen salneurria murriztuko duen txartela, alegia.
BAT txartelaren bitartez ordaintzearen abantailak
BAT txartela (Bidai Agiri Txartela) kontakturik gabe (txip baten bidez) dabilen txanpon txartela da. Gasteiz-Miranda-Durango lineetan deskontuarekin bidaiatzea ahalbidetzen duena. Baita, Gasteizko tranbian eta hiriko autobusean ere bidaiatzea ahalbidetzen du.
Txartela honen abantaila garrantzitsuenak ordainketa metodoaren erosotasuna eta ibilbide bakoitzeko deskontuak dira. Txartela 3 euroren truke erosi ondoren, noizbehinka berriro kargatu beharko dugu, erabileraren arabera. Honek dirua aurreztea suposatuko du, deskontu handia eskaintzen delako bidaia bakoitzeko.
Garrantzitsua! Txartela Gasteiz-ko autobus geltokian lortu ahal duzue, Euskotrenek zerbitzu honetarako ahalbidetu duen makinan edo tranbia-ko geltokietan ezarritako edozein makinetan.
BAT zerbitzuaren beste abaintailetako bat, BAT orokorra erabiltzeko aukera da, pertsona batek baino gehiagok erabili daitekeena. Hau da, ez da txartel pertsonala eta beste pertsonekin tartekatu ahal izango dugu.
Aplikatutako deskontuak:
BAT txartela orokorra: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua.
BAT txartela berezia: txartel orokorrarekiko %40ko deskontua.
Familia ugariak: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua (ohiko kategorian) edo %50 (Kategoria berezian)
Gasteizeko udalaren web guneko hurrengo estekan aurkitu ahal duzue BAT txartelari buruzko informazio gehiago. Kontsulta itzazu gehien komeni zaizun txartela zein den jakiteko.
BAT txartelari buruzko ohiko galderak
Azkenik, gogoratzen dizkizuegu Gasteiz-Durango-Miranda linea berriaren ordutegiak. Kontsulta itzazu hobe datorkizun ordutegia.
Inicio linea Durango>Vitoria/Gasteiz>Miranda, sábado 12 de Enero 2019
Mañana sábado 12 de Enero comenzamos a realizar dos nuevas líneas Durango-Vitoria-Miranda, ambas cuyo titular es la Diputación Foral de Alava.
La renovación de estas dos líneas supondrá mejoras significativas en el servicio como la incorporación de la tarjeta BAT como medio de pago, nuevos autobuses más cómodos y modernos equipados con WIFI, tecnología baja en emisiones de carbono y lo más modernos sistemas de seguridad y accesibilidad que permiten garantizar un transporte eficiente, seguro, económico y universal.
La línea nueva Durango-Vitoria-Miranda tendrá más frecuencias y abaratará el precio del billete para el pago con BAT Se incorpora un sistema online de venta anticipada de billetes, venta a través de página web (www.autobuseslaunion.com) y más frecuencias tanto los días laborales como en fin de semana. Quienes usen la tarjeta BAT se beneficiarán además de unos precios ligeramente inferiores a los actuales.
La línea Vitoria-Gasteiz-Miranda unirá ambas localidades con 16 servicios por sentido y día de lunes a viernes (14 en periodo no lectivo) y 6/7 servicios por sentido y día los fines de semana, y prestará servicio también a los habitantes de Lapuebla de Arganzón y Rivabellosa: de los 16 servicios por sentido y día en jornadas laborables, 11 entrarán en Rivabellosa y 7 en Lapuebla de Arganzón. Estas frecuencias suponen un aumento de entre 2 y 5 servicios según los casos.
Por su parte, la línea Vitoria-Gasteiz-Durango conectará estos dos municipios con 14 por sentido de lunes a viernes y 6 servicios los fines de semana y festivos. Además, tendrá paradas intermedias y prestará servicio mediante ellas a los habitantes de Legutio, Luko y Urbina (6/7 servicios por sentido y día), y a quienes trabajan en el polígono industrial de Gojain.
También incluye una expedición por sentido con parada en Durana para facilitar el acceso a su ikastola de los escolares de la zona de Legutio matriculados en Bachillerato en la ikastola de dicha localidad. Asimismo, tendrá parada en los municipios vizcaínos de Otxandio, Mañaria, Izuritza e Iurreta, además de en el alto de Urkiola (Santuario).
Las citadas frecuencias suponen un incremento en relación con las que operan en la actualidad entre Vitoria-Gasteiz y Durango: 6 servicios más al día de lunes a viernes, es decir, prácticamente se duplican las frecuencias; y dos servicios más los fines de semana entre Vitoria y Durango. Además se incrementan de 2 a 6 el número de servicios diarios que entran en el campus de la UPV y se ajustan los horarios para facilitar uso de trabajadores y estudiantes.
Mas información en : www.araba.eus Tel 945 18 18 18
www.autobuseslaunion.com 945 26 46 26
Bihar, urtarrilaren 12an, Durango-Gasteiz-Miranda
Bihar, urtarrilaren 12an, Durango-Gasteiz-Miranda ibilbidearen barruko bi linea berritan gure zerbitzua eskaintzen hasiko gara. Horien titularra Arabako Foru Aldundia da.
Bi lineak berritzeak hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu gure zerbitzuan, esate baterako, BAT txartela erabili ahal izango da ordaintzeko, autobus berriak erosoagoak eta modernoagoak dira, WIFIz hornituta daude, karbono emisio gutxiko teknologia erabiltzen dute eta segurtasun sistema modernoenak dauzkate garraio eraginkor, seguru, merke eta unibertsala bermatu ahal izateko.
Durango-Gasteiz-Miranda linea berrian bidaien maiztasuna handitzeaz gain, txartelaren prezioa merketuko da BAT txartelarekin ordaintzeko. Berrikuntzen artean, Txartelak aldez aurretik saltzeko online sistema eta webgunearen bitartez (www.autobuseslaunion.com) saltzeko sistema sartu da. Gainera, honez gero lanegunetan eta asteburuetan maiztasun handiagoa egongo da. BAT txartelaren erabiltzaileek gaur egun baino merkeago bidaiatu ahal izango dute.
Gasteiz-Miranda linearekin, lanegunetan, norako bakoitzean, 16 bidaiaren bidez lotuta egongo dira hiri biak (14 dira eskola egunak ez direnetan) eta asteburuetan, berriz, 6/7 bidaia norabako bakoitzean. Gainera, Argantzunen eta Rivabellosan ere geldituko da: lanegunetan norako bakoitzeko egiten dituen bidaietatik, 11 Rivabellosan sartuko dira eta 7 Argantzunen. Maiztasun hauekin, dagokionaren arabera, egunero bidaia kopuruak 2 eta 5 arteko gehikuntza izango du.
Bestalde, Gasteiz-Durango linearen bitartez, astelehenetik ostiralera, norako bakoitzean, 14 bidaia egongo dira eta 6 asteburuetan eta jaiegunetan. Gainera, tarteko geldialdiak egongo dira, Legution, Lukon eta Urbinan (6/7 bidaia norako bakoitzean egunero) eta Goiaineko industrialdean. Era berean, norako bakoitzean, Duranan geldituko den bidaia bana egongo da Legutioaldeko Batxilergoko ikasleek ikastolara joan ahal izateko. Gainera, Bizkaiko hainbat udalerritan geldituko da: Otxandio, Mañaria, Izuritza eta Iurreta, Urkiola gainarekin batera (Santutegia).
Sarritasun horiek handiagoak dira gaur egun Gasteiz eta Durango artean daudenak baino: Egunero 6 bidaia gehiago, hau da, ia autobus bikoitza; eta bi bidaia gehiago asteburuetan Gasteiz eta Durango artean. Gainera, EHUren kanpusean egunero sartzen diren autobusen bidaia kopurua 2tik 6ra handitzen da eta langileek nahiz ikasleek errazago bidaiatzeko asmoz, ordutegiak moldatu dira.
Gehiago jakiteko: www.araba.eus Tel 945 18 18 18
www.autobuseslaunion.com 945 26 46 26
Autobus Zerbitzua abenduaren 24,25,31 eta 2019ko urtarrilaren 1an
BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA
- Abenduaren 24 eta 31, azken ordutegiak
- 18:00 Bilbo – Iruña
- 18:00 Iruña – Bilbo
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna, ez dago zerbitzurik
- 2019ko urtarrilaren 1a, Urte Berri eguna
- 18:00 Bilbo>Iruña
- 20:30 Bilbo>Iruña
- 18:00 Iruña>Bilbo
- 20:30 Iruña>Bilbo
- Bilboko txarteldegia (Termibus) 19:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan.
- Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da.
Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
IRUÑA>GASTEIZ>IRUÑA AUTOBUS ZERBITZUA – NA-4 LINEA
- 2018ko abenduaren 24 eta 31ko azken ordutegiak
- Iruña>Gasteiz, 19:00etan erdizuzena (ez da 18:00etako zerbitzua emango)
- Iruña>Gasteiz, 20:00etan Iruñatik irten eta Ziordian amaituko da
- Gasteiz>Iruña, azken zerbitzua 19:00etan 18:00etan ez da zerbitzurik egongo.
- Iruña>Gasteiz Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
- Gasteiz>Iruña Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
- Gasteizko txarteldegia eta Autobus Geltokia 19:15ean itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan
- Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartelak autobusean bertan erosi ahal izango dira.
Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
BILBO>GASTEIZ autopistatik – P/3714 LINEA
- Abenduaren 24 eta 31, azken zerbitzuak
- 19:00 Bilbo>Gasteiz
- 19:00 Gasteiz>Bilbo
- Ez da egongo Leioa/EHU>Gasteizko 18:55eko zerbitzua
- 13:00 Gallarta>Gasteiz
- 18:00 Gasteiz>Gallarta
- 12:50 Algorta>Gasteiz
- 16:45 Gasteiz>Algorta
- 2018ko abenduaren 25eko ordutegiak
- 2019ko urtarrilaren 1eko ordutegiak
Abenduaren 24an eta 31n Termibuseko txarteldegia 19:00etan itxiko da eta Gasteizko 19:15ean. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegiak itxita egongo dira. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan Txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
Santo Tomás. Euskal nekazaritzaren zaporeaz gozatzeko eguna
Santo Tomas azoka Bilbon ospatuko da ostiralean. Bilboko Alde Zaharrean gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko ingurune ruralaren zapore osoa.
Egun osoan zehar, inguruko baserritarrek animaliak aurkeztuko dituzte eta Euskal herriko gastronomiaren adierazleak dastatu ahal izango dugu. Gaztak, erroskillak, gozokiak, frutak eta barazkiak, eztia, eta hainbat artisau produktu. Aurten, 135 baserritarrek 275 saltoki ezarriko dituzte hain zuzen ere.
Egunean zehar pertsona ugari hurbilduko dira merkatuak izango dituen hiru eremuetara, Areatzara, Arriaga Plazara eta Plaza Barrira, non jai giroa aurkitu ahal izango baitugu. Bertan bertsoak, txalaparta, trikitixa eta hainbat euskal folklorearen adierazle gehiago entzun ahalgo ditugu.
Noski, leku honetan ohikoa den janari ugari aurkitu ahal izango duzue, baina normalena Santo Tomasen Txorizo Talo on bat dastatzea da. Ezin zarete etxera bueltatu dastatu barik, noski, txakolin edo sagardo on batekin tartekatuz.
Aurreko paragrafoan esan dugun bezala, ziur aski etxera joan baino lehen txakolin bat baino gehiago hartuko dugu. Guztiok dakigun bezala, edango badugu ez dugu gidatu behar. Horregatik, animatzen zaituztegu garraio publikoa erabiltzera jaira hurbiltzeko. Aukera handiak dituzue, horien artean gure autobusak erabiltzea.
La Union autobusen ordutegiak jaitsi
Laburbilduz, Santo Tomas azokaz gozatzea opa dizuegu eta Gabon zoriontsuak pasatzea ere bai. Edaten baduzue kotxea etxean utzi. Hurbildukozaituztegu Bilbora!
Santo Tomas genero indarkeriaren aurka
Aurten, genero indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde lan egiten duten Bizkaiko elkarteak goraipatuko ditu azokak aurten.
Horrela, azokak ‘Puntu Lila’ izango du Areatzan. Nerabeei zuzendutako jarduera ezberdinak egongo dira genero indarkeriaren inguruko prebentzioa eta sentsibilizazioa areagotzeko.
Argazkia: jmendia99