AIALA Harana, Gazteiztik Durangora eta Mirandara
Martxoaren 2tik Aurrera Bidaiarien Garraio Zerbitzuen Arautegi berria indarrean sartzen da. Hauek dira nobedade berriak:
– Eskaeraren araberako gaueko geraluak eskatzeko aukera, baldintza guzti hauek betetzen badira:
· Zerbitzu hauentzako ezarritako geralekua izan behar da.
· Bakarrik, elkarrekin edo adingabeekin doazen emakumeentzat; edo 18 urtetik beherakoentzat.
· 18:30tik aurrera abiatzen diren zerbitzuetan azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte, eta 21:00etik aurrera apirilaren 1etik urriaren 31ra arte abiatzen diren zerbitzuetan.
– Doako tiketa sei urtetik beherako umeentzat.
– Doako tiketa ikus ezintasunen bat edo mugikortasun urritua duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonak, baldin eta joan-etorriak egiteko laguntza pertsonala behar badute, eta horiez gain, ezintasun psikiko, sentsorial edo intelektuala duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonak ere, baldin eta aipatutako laguntza pertsona behar badute.
Eskaeraren araberako gaueko geralekuen liburuxka Deskargak atalean dago.www.araba.eus
Abantailak eskolako garraioan La Union Autobusekin
Guraso, irakasle, zuzendari… ziur gaude zuen seme-alabentzako ahalik eta garraio aukera egokienak nahi dituzuela, ezta? La Union-ek konpromiso handia dugu ikasle guztiek ahalik eta egoera egokienean bidaiatzeko, segurtasun eta erosotasun baldintza onenetan. Horrela, eskola eguna modu erosoenean hasi ahal izateko.
Guretzako, segurtasuna funtsezkoa da. Laneko segurtasun eta osasunerako hainbat metodologia lantzen ditugu, honako ziurtagiriek bermatzen dutena: OHSAS 18001 segurtasuneko arau espezifikoak; ISO 39001 bide segurtasuneko arauak eta CSEAA INSIA errepideko bidaiarien garraioa.
Horrela, segurtasun aktiboko sistemetan inbertsio handiak egin ditugu: nahigabe erreiaz aldatzea, segurtasuneko distantzia detektatzea edo nekea antzematea, besteak beste. Hurrengo estekan gure segurtasun sistemari buruzko zehaztasun guztiak kontsulta ditzakezu:
La Union-en Segurtasun sistemak
Halaber, bidaian zehar erosotasuna handitzeko sistema teknologiko berriak ezarri direla aipatu behar da: Banaka irakurtzeko barrualdeko LED argiak; eserleku bakoitzeko banakako entxufea eta USB hartunea; edo beira tintatuak, pribatutasuna zaintzeko eta eguzki izpietatik babesteko, besteak beste. Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure sistema teknologikoen zehaztasun guztiak:
La Union-en Sistema Teknologikoak
Oso garrantzitsua da ikasle oro eroso bidaiatzeko aukera izatea. Horregatik, funtsezkoa ikusten dugu gure autobusak mugikortasun mugatuko bidaiarien beharrizan berezietara egokituta egotea.
La Union Autobusen Taldean merkatuko marka nagusietako 150 autobus ditugu mota guztietako bidaiak (aisia, enpresa, negozioak, ikasleak, kirola…) egiteko.
Autobus eta minibus flota zabala daukagu, 67, 55, 37 edo 15 tokitako autobusen artean aukeratu daiteke eta puntako teknologia-maila, eserleku ergonomikoak eta segurtasun zein erosotasunerako sistema aurreratuenak eskaintzen ditugu.
Zalantzarik izan ezgero, jarri zaitezte gurekin kontaktuan.
Bilborako autobus berria Murgiatik
2019ko martxoaren lehenetik (ostiralez) beste autobus bat ipiniko da Gasteiztik Bilbora (Termibus). Goizeko 06:45ean abiatu eta Murgiatik 07:00etan igaroko da, gutxi gorabehera. Autobusa Domingo de Sautu kaleko geralekuan (Udaletxearen ondoan) eta Ametzagan (Bilborako markesinan) geldituko da.
Informazio telefonoak:
· Bilbo – 94 427 11 11
· Gasteiz – 945 26 46 26
bonos@autobuseslaunion.com
Berritu edo erosi bidaide bonoa otsailaren 28rarte eta Bidaide bono bat irabazi
Bidaide bono berritze eta eskuratze epea hasi da otsailaren 28rarte, martxotik aurrera hilabeteko edo hiruhilabeteko bonoaz bidaiatzeko bonoak, alegia. Bonoa jadanik badaukazu, berritu dezakezu web orrialdearen bidez edo telefono bitartez. Eguneroko bidaiaria bazara eta Gasteizetik Bilbora, edo alderantziz mugitzen bazara, erabil ezazu gure hilabeteko edo hiruhileroko bidaide bonoak.
BONO BIDAIDE GORRIA EDO BERDEA
Berritu edo eros ezazu hilabeteko edo hiru hileroko bonoa Gasteiz-Bilbo Bilbo-Gasteiz lineak eskaintzen dituen abantaila guztiez disfrutatu dezakezu. (Ibai-ezkerraldeko eta ibai eskuinaldeko lineak barne)
Parte hartu ezazu hilabeteko edo hiru hileroko bidaide bonu baten zozketan
Bidaide bonoa berritzen edo erosten baduzu, hilabeteko edo hiru hileroko bidaide bono baten zozketan parte hartuko duzu. Saria eskuratzeko baldintzak erositako bonoaren araberazkoak izango dira. Oinarri legalak ikus ditzakezue hurrengo estekan.
Bidaide Bonoen zozketaren oinarri legalak
Badago bidaiatzea eta etxera bueltaz ardura gabe aritzeak baino hobeagorik? Atera iezaiozu probetxua duzun denborari! Hori da La Union Autobusak enpresan eskaintzen duguna, ardurarik gabe bidaiatzeko aukera eta bueltatzeko ordutegi maiztasun ugaria. Eskaintzen dugun ordutegi maiztasunari esker, joan eta etorri ahal zarete Bilbotik Gasteizera goizeko 06:00etatik gaueko 22:00rarte. (Bilbo-Gasteiz ordutegia)
Ze abantaila eskaintzen dituzte bidaide bonoek lineako autobusetan?
- Ordutegi askatasuna, linea erregularraren edozein ordutegian bidaiatu dezakezu. 6:00etatik 22:15erarte. Bilbo-Gasteiz ordutegia // Ibai ezkerraldea-Gasteiz ordutegiak // Ibai eskuinaldea-Gasteiz ordutegiak
- Gasteizen Unibertsitatea, Gasteiz Hiribidea eta “Geltokian” izango dira geralekuak. Edozein geralekutan hartu dezakezue autobusa.
- Bilbon geralekuak Sarrikon, Deustun edo Termibusen izango dira.
- Berritu ezazu bonoa web orrialdearen bitartez. BIDAIDE BONOA BERRITU. Bonoa betetzeko telefono edo ordenagailuaren bitartez. Bonoaren errekargua automatikoa da eta ordaintzea on-line egin daiteke. Ez da derrigorrezkoa leihatilatik pasatzea.
- Erreserba ezazu lekua komeni zaizun ordutegian. Tiketak hartu ahal dituzue leihatiletan edo geltokietan kokatutako kioskoetan (24 orduak zabalik). Horrela, lekua erreserbatuz, ez dago lekurik gabe geratzeko arriskurik.
- Zure adinaren arabera, aukera desberdinak dituzu, bakoitza prezio jakin batekin: Bidaide bonu gorria, 31 urtetik gorakoentzat. Bidaide bonu berdea, 31 urtetik beherakoentzat eta erretirodunentzat.
- ASTELEHENETIK OSTIRALERA bidaiatzeko balio du. Argibide gehiago eskura ditzakezu «Ohiko galderak: Bidaide bonuak» loturan edota «bizitza-bonuen prestazioak» pdf-an.
- Bidaide bonoa lehen aldiz eskuratu nahi baduzu, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu leihatilan. Argibideak: «Ohiko galderak: Bidaide bonuak»
Hurrengo estekan aurkitu dezakezue bidaide bonoei buruzko informazio guztia. Dudarik baduzue kontsultatu dezakezue 94 427 11 11 edo 945 26 46 26 telefonoetan.
Bidaide Bonoen Informazioa
Argi baduzu eta BIDAIDE BONO bat eskuratu nahi baduzu, bete ezazu BIDAIDE BONO-aren eskaera eta bidali bonos@autobuseslaunion.com helbidera, edo eskura eman dezakezu Autobus La Union-en edozein saltokian, Termibusen edo Gasteizko geltokian. (Eskaera fitxara linka)
OHARRA OKONDON AUTOBUS GELTOKI ALDAKETA
Hurrengo astelehenetik, otsailaren 4tik aurrera, autobusak “OKONDO (Parkea)” geralekuan gelditu beharrean, “OKONDO (Kutxabank)” geralekuan geldituko dira 16. linearen bidaia guztietan eta 15. linearen lehenengo orduko bidaian (7:15ean Okondo-Gasteiz).