Abenduaren 17an eta 18an, 7:30eko luzapena BI–Gasteiz 7:00etan izango da
Jakinarazten dizuegu 2022ko abenduaren 17an (larunbata) eta abenduaren 18an (igandea) 7:00etan egingo dela Gasteiz714 Bilbo–Gasteiz linea, Murgian eta Ametzagan geralekuak dituen autobidetik. Egun horietan ere, espedizio horrek Gasteizko geltokiaren ondoren Gasteizko EHUko Unibertsitatera joateko ibilbidea luzatuko du.
Barkatu eragozpenak.
Hiruhileko eta hileko Bidaide Bonuaren salmenta: 2022ko abendua
Jakinarazten dugu abendu, urtarril eta otsail aldirako baliagarriak diren Bidaide Bonuak (hiruhilekoak eta hilekoak) salgai jarri direla. Ikusiko duzuenez, gure bonuek, oraingoz, 2022ko abenduari dagokion bonuaren zatiari dagokion dirulaguntzaren % 50eko deskontua baino ez dute, 2022ko ekaineko tarifei buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala.
Beraz, 2022ko abenduko Bidaide Hileko Bonuek %_50eko deskontua dute, hilabete horri dagokiona. Eta Hiruhileko Bidaide Bonuek, berriz, abenduko zatia soilik dute diruz lagunduta oraingoz.Duela gutxi argitaratu den bezala, badirudi administrazioak aurreikusita duela dirulaguntzen neurriak % 50 luzatzea 2022ko abenduaren 31tik aurrera. Horregatik, eta neurri horiek behin betiko onartzen badira, urtarrilari eta otsailari dagokien dirulaguntzaren deskontua bidaiariari itzuliko zaio, ezartzen diren ehunekoetan eta behin betiko baldintzetan.
Bonu mota – Tipo de bono
| Ibilbidea | Gorria Hilekoa | Berdea Hilekoa | Gorria Hiruhilekoa | Berdea Hiruhilekoa |
| Línea | Rojo Mensual | Verde Mensual | Rojo Trimestral | Verde Trimestral |
| Gallarta | 84,77 € | 76,72 € | 383,13 € | 345,74 € |
| Algorta | 84,77 € | 76,72 € | 383,13 € | 345,74 € |
| Bilbo – Bilbao | 122,24 € | 74,06 € | 523,33 € | 313,07 € |
| Leioa EHU -UPV | 118,37 € | 60,07 € | 499,74 € | 263,74 € |
| Lineanitza – Multilinea | 132,95€ | 95,48 € | 593,49 € | 392,48 € |
Bidaide Bonuaren hileko eta hiruhileko tarifak (abendua/urtarrila/otsaila) 2022ko abendurako balio dutenak, kontuan hartuta deskontua abenduan bakarrik aplikatu dela.
Nuevo horario ALGORTA>VITORIA-GASTEIZ a partir del lunes 21/11/2022
A partir del lunes 21 de noviembre 2022 incorporamos la siguiente salida desde ALGORTA a las 5:50 hora (parada Avenida Algorta 74). Pincha aquí para ver el resto del recorrido.
ALDAKETAK ESKUMALDEKO ETA EZKERRALDEKO ORDUTEGIETAN 2022/11/2tik aurrera
2022ko azaroaren 2tik aurrera Gasteizera joateko Ezkerraldeko eta Eskumaldeko ordutegien eta geralekuen aldaketa nagusien berri ematen dizuegu.
Eskumaldea > Vitoria-Gasteiz
- Beste geltoki bat jarriko da Astrabuduan, metroan.
- Bizkaiko Zubian geldialdia egingo da 6:33an (itzuleran ez).
- Bidaia bat lehenago: 6:38etatik 6:35etara aurreratu da (lehenengo geldialdia Erandion/Gasolinoa hartzeko lekuan).
- Telletxe-Markesina geltokia gehitu da Algortan, Gasteiztik itzultzeko autobusetan.
- Gasteizko (Unibertsitatea) irteera 16:45etik 16:50era atzeratu da.
Klikatu hemen ordutegi berriak ikusteko.
Ezkerraldea >Vitoria-Gasteiz
- Santurtziko geltokiko 6:15 eta 6:45eko irteerak hamar minututan aurreratu dira eta aurrerantzean 6:05 eta 6:35ean aterako dira. Aurreikusitako orduetara iristeko doikuntza bat da.
- Gasteiztik Ezkerraldera itzultzeko ordutegian, hirugarren geldialdi bat egingo da Santurtzin, Itsasalde kaleko 48. zenbakian.
Klikatu hemen ordutegi berriak ikusteko.
OSAKIDETZAKO EPE-BEC BARAKALDO (BIZKAIA) 2022ko azaroaren 26an eta 27an
AUTOBUSES LA UNIONen eskaintza berezia 2022ko azaroaren 26rako eta 27rako BARAKALDOKO (BIZKAIA) BECean egingo diren OSAKIDETZAko azterketak direla-eta.
- Geldiunerik gabeko bidaia Gasteizko geltokitik BARAKALDOKO BECera
- Irteerak Gasteizko Geltokitik: 7:30ean -11:30ean – 15:30ean
- Itzulerak BARAKALDOKO BECetik Gasteizko Geltokira: 12: 30ean – 16:30ean – 20:30ean
- Joan-etorriaren prezio bakarra: 14,00€. Joateko eta itzultzeko ordutegi bana aukeratu behar duzu.
- Txartela erosteko guneak: autobuseslaunion.com webgunea, Bilboko Intermodalen leihatila edota Gasteizko Autobus Geltokiko leihatila. Informazioa eskatzeko telefonoak: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26.
Baliagarri izango zaizulakoan,
Adeitasunez,
BEZEROENTZAKO ARRETA ZERBITZUA
