Adi bidaiari! Termibus autobus-geltoki berrian arazoak saihesteko gomendioak

Irekitze data: Azaroak 29

Geltoki berriaren ordutegia: 5:45-23:00

“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak  aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”

Aldez aurretik informatu dugun bezala, azaroaren 29an abian jarriko da Termibus geltoki berria Bilbon. Hori dela eta, bidaiariek geltokiaren antolaketari buruzko aldaketa batzuei aurre egin beharko izango diote. Aldaketak Bilbotik bidaiatzen duten bidaiariei soilik eragingo diete. Bilbotik Gasteizera, Iruñara edo Altsasura adibidez.

Geltoki berrian, autobus nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituzte. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:

  • Leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako, aurretik eskuratu txartelak.
  • Erosketa bi moduz egin daiteke: Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu lehenago arte eta La Union Autobusen salmenta makinetan.
  • Txartela Interneten bidez erosiz gero, smartphonean tiketa izanda edo inprimatuz, QR kodea erabiliz tornuetatik igaro ahal izango duzu.
  • Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Bidaide Bonuen Bidaiariak. Adi antolakuntza berriari!

Bidaide Bonuarekin bidaiatzen dutenek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi (oraingoz). Beraz, txartelak eskuratu behar izango dituzte salmenta makinen bidez edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan. Beraz, gomendio hauek ditugu gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.

  • Gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue, ez utzi azken ordurako txartelen erosketa.
  • Posiblea bada, erosketa, egun bat arinago egin. Bai salmenta makinen bidez baita gure leihatiletan.
  • Zuen bidaiatzeko ordutegia finkoa bada, aste osorako txartelak egun bakar batean eskuratu eta hurrengo egunetarako prest izan.
  • Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Hurrengo estekan aurki dezakezue informazio gehiago Bilboko autobus geltokiari buruz. Sarbideak, eraikinaren xehetasunak, ordutegiak…

Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak

Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.

Berriz ere, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Emakunderi arlo honetan egindako lanagatik

Datorren azaroaren 25ean, astelehena, urte guztiak bezala Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzen da eta mugimendu honekin bat egiten dugu berriz ere, ahalik eta oihartzun handiena lortu nahian gizartean arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko.

Urtero bezala, Emakunde erakundeari eskerrak ematen dizkiogu egunero egiten duen lanagatik, emakumeen kontrako indarkeria saihestea eta biktima diren emakumeei arreta egokia eskaini eta koordinatzea dira haien lehentasun nagusiak. Noski, indarkeria mota honen kontra ekiteko berdintasun politiketan lan eginez.

Guztiok egun honek duen oihartzuna handitu eta Emakundek gurekin elkarbanatzen duen informazioa zabaldu behar dugula uste dugu.

Zer egin dezakegu emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko? Emakumearen Euskal Erakundeak Baliabideen eta Zerbitzuen Gidaliburua argitaratu du egoera hauetan zer egin behar dugun jakiteko. Hurrengo estekan ikusi dezakezue gida PDFn jakiteko zer egin behar dugun:

Zer egin emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko?

Noski, genero-indarkeriaren biktima den edonork jakin behar du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eskura duela 24 ordutan 900 840 111 telefono zenbakian.

Gustatuko litzaiguke aurkeztea ere bai Emakundek antolatzen dituen hiru programa. Haien helburuak berdintasunean hezitzea eta indarkeria sexistak saihestea izanda.

Nahiko: Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen hezitze programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Beldur barik: Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista saihesteko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

Gizonduz: Gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Ziur aski zuen inguruan hainbat ekintza egingo dira nazioarteko egun honi garrantzia emateko. Animatzen zaituztegu ekintza hauekin bat egitera eta ahal duzuen heinean, ahalik eta oihartzun handiena lortzea egun honetan omentzen den mezuari fabore eginez.

Horrez gain, Informatu nahi dizuegu, emakundek, Berdintasunerako gunean barne, GENERO IKUSPEGIKO LAN OSASUNA ETA SOLDATA ARRAKALA jardunaldia eskainiko duela. Hurrengo estekan ikus dezakezue informazio osoa.

Genero ikuspegiko lan osasuna eta soldata arrakala

Azkenik, animatu nahi zaituztegu baita puntu lila deskargatzera eta publikoki erakustera emakumeen aurkako indarkeriaren sinbolotzat. Puntua deskargatu dezakezue Emakunderen web orrialdean hurrengo estekan:

Deskargatu puntu lila

Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak

By Berriak Comments Off

Hasiera: 2019ko azaroak 29

Geltoki berriaren helbidea: Gurtubai kalea, 1. 48013-BILBO

Geltokiaren ordutegia: 06:00-23:00

  1. Bidaiarientzako sarbidea:
  • Bilboko Metroa: Sarbide zuzena San Mameseko metro-geltokitik (Termibuseko irteeratik) -1 solairura. Bertan, lehiatileen eta salmenta makinen gunea eta kafetegia daude.
  • Renfe eta aldiriak: Sarbide zuzena -1 solairura. Bertan, lehiatileen eta salmenta makinen gunea eta kafetegia daude.
  • Oinez: Sarbidea Perez Galdos kalean eta irteera Gurtubai kaleko 0 solairutik
  • Autoz: aparkalekua 3. solairuan
  1. Eraikinaren azalpena
  • 0 SOLAIRUA: Oinezkoentzako sarbidea kaletik
  • -1 SOLAIRUA edo solairuartekoa: Leihatilak, txartelak saltzeko makinak, autobusetara igotzeari buruzko argibideen pantailak (irteerak eta etorrerak), taberna, kontsignak, bulegoak, eremu komertziala, metroaren sarbidea, eremu logistikoa, instalakuntzak. Solairu honetan balioztagailuak daude (bidaia txartela balioztatzeko balio dute metroan daudenen antzera). Horietatik igarota bidaiariak -2 solairuan dauden autobus nasetara sartzen dira.
  • -2 SOLAIRUA: nasak eta itxaron eremuak (soilik berehala irtetea programatuta duten bidaiarientzat). Eremu honetara sartuko dira soilik edozein enpresatako autobusez bidaiatzeko txartela dutenak. Horretarako, bidaiariek QR kodea daukan txartelarekin igaro behar dute -1 solairuko balioztagailuetatik.
  • -3 SOLAIRUA: autoen aparkalekuak.
  • -4 SOLAIRUA: autoen aparkalekuak.
  1. UNION AUTOBUSAK eta BURUNDESA enpresen bidaiarientzako jarraibideak

Geltoki berria irekiko denetik, enpresa hauek baimentutako baliabideen bitartez ateratako txartel guztietan QR KODEA agertu behar da, nasetara sartzeko balioztagailuetatik igarotzeko ezinbestekoa. Ezin da nasara sartu txartelik gabe (salbu 06:00etan irteten duen autobusera igotzeko edo geltokia itxita dagoenean ez bada).

  1. UNION/BURUNDESA leihatila, -1 solairua. Ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 06:15etik 20:45era; larunbatetan, 09:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara; Igandeetan, 10:00etatik 12:30era eta 15:30etik 21:30era.
  2. UNION AUTOBUSAK eta BURUNDESA enpresen autosalmentako makinak: 3 makina, -1 solairuan, sarrerako eskailera mekanikoen ondoan.
  3. Internet: autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com Interneten bidezko salmentarako webguneetan bidaia txartelen salmentan EZ DAGO BIDAIARIENTZAKO KOMISIORIK. Horietara sartu daiteke edozein telefono mugikorretik eta bidaia hasi baino 15 lehenago amaitzen da txartelak erosteko aukera.
  4. Gasteizera goizeko 06:00etan ateratzen den autobusa hartzeko gaueko sarreratik joan behar izan dute bidaiariek. Soilik autobus hori hartzeko bidaiariek ez dute balioztagailuetatik igaro behar izango. Hala, bidaia txartela autobusean bertan erosi ahal izango dute edo, hala nahiago badute, aldez aurretik salmentarako dauden beste bitartekoetan.

 Leihatila itxita dagoenean, bidaiariak geltokiko autosalmentarako makinak erabili ahal izango ditu txartela erosteko edo, aukeran, gure webguneak: www.autobuseslaunion.com edo www.laburundesa.com

ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ALAVABUS LINEAK: GAUEKO GERALEKUAK

Martxoaren 2an indarrean hasi zen Arabako Lurralde Historikoan Bidaiariak Garraiatzeko Zerbitzuei buruzko Araudi berria. Horren arabera, ordezko hainbat lekutan autobusa gelditzeko aukera eskaintzen zaie emakumeei eta adingabekoei Alavabuseko lineetan, betiere zenbait baldintza betetzen badira, behean zehaztu bezala.

Hona hemen geralekuen zerrenda: : http://www.araba.eus/alavabus/

Baldintzak:

Aurreikusita dago autobusetik berer-beregi “geraleku erregulartzak” hartutakoez bestelako gune batzuetan jaitsi ahal izatea, baldin eta baldintza hauek guzti-guztiak betetzen badira:

a)Arabako Foru Aldundiak linea erregular bakoitzerako “eskaeraren araberako geraleku” izendatutako guneetako bat izatea. Horiek Zerbitzuen Arautegiko Eranskin honetan adierazten dira.

b) Eskaeraren araberako geraleku batean jaisteko aukera honako hauek baino ez dute izango, autobusean santzean gidariari hala eskatzen badiote:

. Bakarrik badaiatzen diren emakumeek, edo ekarrekin bidaiatzen diren emakumeek, bakarrik bidaiatzen adingabeek, edo elkarrekin bidaiatzen diren adingabeek, adingabeekin bidaiatzen diren emakumeek

c)beren ibilbidea ordutegi eta data hauetan haten diren bidaietan baino ez dira eskatu ahal izango “eskaeraren araberako geralekuak”, 18:30etik aurrera azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, 21:00etatik aurrera apirilaren 1etik urriaren 31ra bitartean.

Informazio telefonoak 945 18 18 18 www.araba.eus

945 26 46 26 www.autobuseslaunion.com

Hurrengo estekan ikus dezakezue ahalako gauezko geralekuei buruzko informazio osoa:

Ahalako geralekuak gauez

Union autobusak eraso matxistarik gabeko gunea!

2016an, eremu publikoetan jazarritako emakumeen %21,6 garraio publikoan bidaiatzean jasan zuten erasoa eta %19, berriz, gaueko aisiarako guneetan gertatu zen, Indarkeria Matxistari buruzko 2016ko Inkestaren arabera.

Garraio publikoan izandako eraso matxistak, besteak beste, ukituak, urratuak eta gorputz-atal intimoen erakustaldiak izan dira. Eraso arinetan oso salaketa gutxi aurkezten dira.

Unionetan horren jakitunak garenez, garraioan eta lan egiten dugun lekuetan emakumeek jasaten dituzten jarrera eta jokabide matxistei aurre egiteko kanpaina bat jarri dugu abian.

Union autobusak eraso matxistarik gabeko gunea! da azaroaren 11tik 17ra arteko astean eta hilean behin une jakinetan zabalduko den kanpainaren leloa.Gizonezko erasotzaileei zuzendutako neurria da, horiek sentsibilizatzeko asmoz.

Abiapuntu honetatik aurrera, lanean jarraituko dugu jarduera protokolo bat prestatzu, horrelako jokabideak agertzen direnerako berariazko tresna eta jarduerekin.

Momentuz, bidaiatzen ari direnean gure autobusetan jazarritakoek geltokietako langileengana jo ahal izango dute, edo bezeroaren arretarako telefonoetako batean gertatutakoaren berri eman. Gainera, bidaiarietako batek berak dioena baieztatzen badu, gidariari jakinarazi ahal izango dio, honek, erasoa jasan duen bidaiariaren baimenarekin, barruko protokoloak zehaztutakoa egin dezan.

Neurri hori bidegabeko jarrerak salatzeko eta gizalegezko jokabidea sustatzeko azmoz Union autobusak abian jarritako kanpainaren barruan dago.

Unionetan kalitatezko zerbitzu publikoa emateko konpromisoa dugu eta, kanpaina berri honekin, indarkeriazko egoerak eta gizalegearen kontrako jokabideak ekidin nahi ditugu.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu gizalegearen aurkako egoerak salatzen lagundu duten bidaiariei, izan ere, haien jokabideari esker, arazoak ez dira larriagotu.