Aprobetxa ezazu gure Iruña-Jaca autobus linea eta elurra disfrutatu kezkarik gabe

Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko! Gasteitik edo Bilbotik abiatuz, 4 ordutan bertan egongo zara.

Ardurarik gabeko bidaiaz disfruta ezazu autobusa erabiliz, Gasteizetik edo Bilbotik abiatuta. Demagun ostiralean Jakara joan nahi dugula eta igandean bueltatu. ¿Autobusean bidaia hau egin dezakegu? Noski baietz. Eskiak La Union edo Burundesa-ren autobusetan sartu eta 4 ordutan gutxi gora behera Jaka-n egon zaitezkete

Bilbo-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)

Gasteiz-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)

La Union-ek eta Burundesa-k Iruñara astelehenetik ostiralera bidaiatzea ahalbidetzen dizue, ordutegi desberdinetan, erosotasun handiko autobusetan, maletak sartzeko soberako lekuan, eta salneurri oso interesgarrian. 7,8 €-ren truke aurkitu dezakezue Iruñatik Jakarako eguneroko tiketa.  Bilbotik edo Iruñatik abiatuta, bidai hauen salneurria gehitu beharko duzue.

Hasiberriak bazarate, adituak, edo edozein elur kiroletan jardun nahi baduzue, gure autobusak erabili ditzakezue Iruñatik Jakara hurbiltzeko. Gainera, bidetik egiten dituen geralekuetan ere jaitsi gaitezke, aukeratu dugun eski-gunera heldu ahal izateko. Astun, Candanchu, Formigal… Pertsona guztientzako aukerak daude.

Helmuga horretara ailegatzeko, gure Iruña-Jaka linea erabili dezakezue eta era erosoan eta ardurarik gabe bidaiatu. Autobusean igotzen ordua kontuan izanik, bi ordu edo gutxiagotan Piriniotan egongo zarete. Gainera, ez duzue  autoa aparkatzeko ardurarik izango.        

Animatzen zaituztegu, horrez gain, Canfranc geltokiaren misterioak ezagutzera. Elur denboraldian barrena, ziur gaude denbora izango duzuela Europako trenbide geltoki handienetako bat ikusteko. XX. mendearen erdialdean eraiki izan zena. Gaur egun ez da erabiltzen, baina joaten den orok liluratuta geratzen da eraikuntza ikustean.

Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure ordutegiak Iruñatik Jakara bidaiatzeko.

Iruña-Jaka linearen ordutegiak

Laburbilduz, espero dugu oso ondo pasatzea zuen elurretako txangoetan. Gure zerbitzuen inguruan zalantzarik badituzue gurekin harremanetan jarri nahi duzuenean. Oso ondo pasa!  

Bilbo Termibus geltokia, abiapuntua izanik Iruñera heldu gaitezke (https://www.autobuseslaunion.com/eu/ordutegiak-jaistea/).

Gasteiz-eko  autobus geltokitik abiatuz Iruñara heldu ahal gara ere (Ordutegiak ikusi hurrengo esteketan: https://www.autobuseslaunion.com/eu/, http://laburundesa.com/bidaiarien-zerbitzura/?lang=eu).

Kasu bietan, Iruñako autobus geltokiarekin lotura dugu eskuragarri eta handik Jaka-ra abiatu La Burundesa-ren autobusekin.

 

Huelga general, jueves, 30 Enero, afecciones en Estacion Termibus

Con motivo de la Huelga general de mañana día 30 de Enero, los primeros servicios de la mañana con origen Vitoria-Gasteiz y destino Bilbao pueden verse afectados por cortes en las vías  de acceso a la  estación de Bilbao por lo que la empresa utilizará una parada alternativa  lo más cercana a este punto.

En caso de que los servicios mínimos de salida de la Estación no se puedan realizar por afecciones en la estación de Bilbao la empresa   devolverá el dinero al viajero o habilitará el billete para otro horario.

Urtarrilak 30, Greba Orokorra. Gutxieneko zerbitzuak Bilbo eta Gasteizko Lehiatiletan.

By Berriak Comments Off

Urtarrilak 30, greba orokorra. Gutxieneko zerbitzuak

By Berriak Comments Off

Cirque du Solei-z disfrutatu nahi? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Gasteizen

Zirkua gustuko al duzue? Ziur zuetariko askok zirkuan aurkitu daitezkeen akrobaziak, dantzak, umorea eta ikaskizunez gozatzea gustuko duzuela. Badakizue Gasteizen Cirque Du Soleil-ren ikuskizun berria ikus dezakezuela? Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra Zirkuaren “Corteo” ikuskizuna ikusgai egongo da. Zalantzarik gabe, ikusleak liluratuta geratzen dira ikuskizun izugarri honekin.

Corteo, Cirque du Soleil (Argumentua)

Corteo, gorteatzea italieraz, pailazo batek (Pailazo Mauro-k) imajinatzen duen jaiaren adierazpena da obra. Ikuskizunean zehar, dibertsioa, poztasuna eta naturaltasuna nahasten dira. Publikoa mundu teatral eta misteriotsu batean murgiltzea du helburu antzezlanak, beti ere, aktoreak duten gaitasun akrobatikoak nabarmenduz.

Jai izugarri honen bitartean, pailazoak bere hileta imajinatzen du, baina inauteri giroan  murgilduta, bertan ez dago tristurarako tokirik. Ikuskizunean pertsonaiaren indarra eta ahultasuna baita nabarmentzen dira. Horrez gain, jakituria eta leuntasuna transmititzeko aukera badu ere. Horren bidez, norberaren gizatasuna irudikatu nahi dute.

Lehen azaldu dugun bezala, pailazoak bere hileta irudikatzen du, baina ikuskizuna ez da batere tristea. Bidean zehar barreak presente daude beti. “Saltinbankiak” eta  akrobatak liluratuko gaituzte eta saio guztiak gozatuko ditugu zentzumen guztiekin.

Autoreak fantasia mundu batean murgiltzen gaitu. Saltoak, akrobaziak, trikimailuak, fantasia… nahi baduzue hurrengo estekan ikuskizunari buruzko bideo labur bat ikus dezakezue. Ziur gaude bideoa ikusi ondoren, sarrera bat erosi nahi izango duzuela:

Corteo by Cirque du Soleil

Hurrengo estekan klikatuz bestalde, Cirque Du Soleil-ren web orrialdera jo dezakezue eta bertan informazio gehiago jaso eta sarrerak erosi.

Cirque Du Soleil web orrialde ofiziala

Antzerki saioak Gasteizen izango dira, nola bidaiatuko duzue? Badakizue gure autobusekin bidaiatu ahal duzuela? Egunean joan etorria egiten baduzue kotxez egin beharko duzue (Autobusa ez dagoelako bueltatzeko), baina egun batzuk hirian pasatzea erabakitzen baduzue zergatik ez egin autobusez bidaia? Ideia gustatzen bazaizue, hurrengo esteketan Gasteizera doazen gure autobusen ordutegiak ikus ditzakezue:

Bilbo-Gasteiz

Ezkerraldetik Gasteizera

Eskumaldetik Gasteizera

EHU-Bilbo-Gasteiz

Kontsultarik baduzue gure bezeroari arretaren telefono zenbakien bidez kontaktatu ahal duzue. Bilbo: 94 427 11 11 Gasteiz: 945 26 46 26 Iruña: 948 22 17 66

 

Ez zalantzarik izan eta ikuskizunaz gozatzera hurbil zaitez. Oso ondo pasa!