94 427 11 11, 945 26 46 26 eta 948 22 17 66 telefonoetara dei dezakezu eta bonos@autobuseslaunion.com helbidera ere idatz dezakezu, bidaiatu duzun ordutegia eta ibilbidea zehaztuta.

Eguraldia dela eta, irteerak bertan behera gelditzen diren kasuetan, agintaritza eskudunen aginduak betetzen ditugu.
Halakoetan, egoera etengabe alda daiteke; halere, informazioa eguneratua eskaintzen ahaleginduko gara, webgunearen bidez, informaziorako eta salmentarako telefono zerbitzuaren bidez (94 427 11 11 eta 945 26 46 26) edo sare sozialen bidez.

Txartela bera ordainagiria da, behar diren datu guztiak eta BEZa jasotzen duelako.
Halere, txartelen ordainagiria behar baduzu, bonos@autobuseslaunion.com helbide elektronikoan eskatu dezakezu, txartelak erantsita, edota txarteldegian bestela, hor ere txartelak emanda.

Edozein kexu edo erreklamazio egiteko, gure webgunean horretarako dagoen ataletik egin dezakezu, Erreklamazioen inprimakia edota autobusean eta txarteldegietan dagoen erreklamazio liburua erabili daitezke.

Txartela zure bidaia asegurua da. Eduki eskura ibilbide osoan, langileak eskatzen dizunean erakusteko.

  • Mesedez, egiaztatu beti txartelaren datuak leihatilan hartzen duzunean.
  •  Gogoratu ordutegi bakoitzeko lekuak mugatuak direla. Irteera bakoitza egoki prestatzeko, komenigarria da abiatu baino ordu erdi lehenago leihatilara joatea, txartela erostera.
  • Lekua erabat bermatzeko, txartelak aurretik erosteko aukera eskaintzen du enpresak, leihatiletan, txartelak erosteko makinetan eta Interneten. Abiatu baino hilabete lehenago ere eros daitezke, asteko zazpi egunetan.
  • Autobusaren aurrealdeko txartelari begiratzea gomendatzen die enpresak bidaiariei, erabili nahi duen autobusa hori dela egiaztatzeko.
  • Guztiz debekatuta dago autobusean erretzea (1293/1999 errege dekretuaren 6. artikulua) eta jatea, bai eta ibilgailuak hondatzea edo zikintzea dakarren edozein ekintza egitea ere.
  • Debekatuta dago, halaber, ibilgailua abian den bitartean gidariaren arreta galtzea edo lana oztopatzea eragin dezakeen ezer egitea.
  • Debekatuta daude gainerako erabiltzaileen edo garraio enpresako edo autobus geltokian aritzen den enpresako langileen osotasun fisikoa arriskuan jartzen duten, traba egiten duten edo iraingarria gerta daitezkeen portaera guztiak.
  • Aginduak derrigorrez bete behar dira, bai zerbitzua behar bezala emateko eta segurtasunez bidaiatzeko enpresako langileek emandakoak, baita autobus edo geltokietan jarrita dauden karteletan adierazitakoa ere.

Zure segurtasuna gure lehentasuna da. Ondoren segurtasunerako aholku garrantzitsu batzuk dituzu, ikusi eta ikas ditzazun.

Gidaria: Jarduera honetarako beren beregi prestatuta dagoen profesionala da. Autobusean zure «segurtasun aditua» da. Bere jarraibideei kasu egin.

Segurtasun uhala: Zure jarlekuan badago, lotu.

Ateak eta sarbideak: Bilatu itzazu. Ez ibili arinegi autobusera igotzean edo bertatik jaistean.

Larrialdietarako mailuak:Kristalak hausteko mailuak “larrialdiko irteera” leloa duten leihoen ondoan daude. Erabili soilik ateetatik irten ezin denean.

Ateak segurtasunez irekitzeko:Irekitzeko gailua agerian dago, ateen ondoan. Autobusa geldirik dagoenean erabili daiteke soilik. Hura eragitean, ateak desblokeatzen eta berehala zabaltzen dira.

Lehen sorospenetarako botikina:Autobus guztietan dago. Normalean autobusaren aurrealdean egoten dira, piktograma batez identifikatuta.
Su itzalgailua: Autobusaren aurrealdean dago, gidariaren jarlekutik gertu normalean.

Helmugara iristerakoan:Ez altxatu jarlekutik autobusa geldirik egon arte.

Ekipajea eserlekuen goiko aldeko erretiluan jarri behar da, egoki kokatuta, kanporantz irteten ez dela.
Ez da inoiz pasilloan edo hanka tartean eraman behar, ez eta alboko eserlekuan ere.
Baldintza horiek betetzerik ez badago, autobuseko maletategian eraman behar da

Bizikletak, surfeko oholak eta abar eraman nahi badituzu, txartela erosteko unean fakturatu eta dagokion tarifa ordaindu beharko duzu.
Halako gauzak eramateko, ibilgailuaren maletategian lekurik dagoen ikusi beharko da. Gehienez halako hiru gauza eramango ditu autobusak, eta inoiz ere ez bat baino gehiago bidaiari bakoitzeko.
Ekipaje berezia (bizikleta, surfeko ohola, eskiak, musika tresnak…) egoki bilduta eraman behar duzu, gainerako bidaiaren ekipajea ez zikintzeko edo hondatzeko eta zure ekipajearen egoera zaintzeko.
Bizikletei dagokienez, egoki bilduta egoteaz gain, aurreko gurpila kenduta eraman behar dira.
Halako gauzarik eramanez gero, irteera baino hamar minutu lehenago iritsi behar duzu, gutxienez, autobusa irtengo den lekura.
Autobusean halako gauzak eramateko lekurik ez dagoela ikusiz gero, hurrengo irtenaldian eramango du enpresak (ahal izanez gero). Dena dela, bidaiariak ez du horregatik inolako kalteordainik jasotzeko eskubiderik.
A3700 lineetan (Bilbo, Gallarta, Algorta eta Leioatik Gasteizera zein Gasteiztik aipatutako helmugetara) bizikleta tolesgarriak autobusaren maletategian jarriko dira eta bidaiariak behar bezala enbalatuko ditu. Bidaiariak ez du tarifa gehigarririk ordaindu behar izango.
Debekatuta dago patinete elektrikoarekin bidaiatzea autobusetan, 2024ko otsailaren 1etik aurrera. Bizkaiko Foru Aldundiaren 2024ko urtarrilaren 22ko Foru Agindua.

Txartela erosiz, zure ekipajea (maleta, motxila edo bidaia poltsa) doan eramateko eskubidea eskuratzen duzu, baldin eta metro kubiko bat baino gutxiago badu eta 30 kg baino gutxiago pisatzen badu. Hortik kanpo geldituko dira ekipaje bereziak; izan ere, aparte fakturatu beharko dituzu, dagokion tarifa ordainduta.

Tresnak seguru joango dira autobusaren maletategian, gainerako ekipajeekin batera, baldin eta kutxa batean babestuta eta bilduta badaude.
Zuk zeuk erabaki behar duzu zein den bilgarririk egokiena.

Hauxe diote zerbitzu baldintzek maskotei buruz:

  • Debekatuta dago bidaiarientzako eremuan maskotarik eramatea, itsu txakurrak izan ezik.
  • Maskotak ugazabaren autobus berean joango dira beti.
  • Maskota bakarra onartuko da bidaiako eta txarteleko.
  • Maskota ibilgailuaren maletategian joango da, bidaiariak berak ekarriko duen homologatutako kaiola edo kutxa egoki batean. Guztiz debekatuta dago aberea kutxatik kanpo joatea.
  • Aberearen garraioa jabearen ardurapean egingo da, erabat.

Descargar PDF de autorización para viajar con mascotas]
Eskatzen diren baldintzei buruzko argibide gehiago nahi baduzu, begiratu garraio zerbitzuaren baldintza orokorrak.

Segurtasunagatik, honako ekipaje hau garraiatzea debekatuta dago:

  1. Armak eta lehergaiak
  2. Labanak eta arma zuriak
  3. Animalia biziak eta material organikoa (salbu eta garraiobide egokian dauden maskotak)
  4. Material arriskutsuak
  5. Material sukoitsuak

8 urtetik beherako umeek beti heldu batek lagunduta bidaiatu behar dute. 8 urte baino gutxiagoko umeek ezin izango dute autobusean sartu, heldu batek lagunduta bidaiatzen ez badute. Guraso edo lege tutoreen BAIMENA eduki behar dute laguntzailerik gabe bidaiatu nahi duten 8 eta 15 bitarteko adin txikikoek (adin biak barne) erabilera orokorreko garraio erregularreko autobusetan.
16 urte betetzen dutenetik aurrera, adin txikikoek ez dute inoren laguntza eta baimena behar gure autobusetan bidaiatzeko. Autobusera sartzerakoan, adin txikokoek, bidaia txartelarekin batera, “Baimen Agiria” erakutsi behar dute. Horretan, gurasoen edo tutoreen baimena eta enpresaren zigilua agertu behar dute.
Agiri hori ez badute, 8 eta 15 urte bitarteko adingabeek ezin izango dute bakarrik bidaiatu. PDFa:
Laguntzailerik gabeko adingabeentzako baimena.

• Bilbo eta Marginak>Vitoria-Gasteiz línea eta Bilbo-Iruña línea: 4 urtetik beherakoak doan joan daitezke, txartel egokia daroan persona heldu batekin, adina dokumentu ofizial batekin erakutsi ahal izan beharko dute, eskatuz gero. Zero txartel eraman behar dute autobusean bidaiatzeko. Leihatilan eska dezakezu, edo bidaiatu behar duzun ordutegiko gidariari zuzenean itxita badago. Auto-salmenta makinak ez dio ematen.

Aiala Harana, Vitoria-Gasteiztik Durangora eta Mirandara lineak: 6 urtetik beherakoak doan joan daitezke, txartel egokia daroan persona heldu batekin, adina dokumentu ofizial batekin erakutsi ahal izan beharko dute, eskatuz gero. Zero txartel eraman behar dute autobusean bidaiatzeko. Eska dezakezu, gidariari zuzenean.

• Gazteizko aireportua linea: 2 urtetik beherakoak doan joan daitezke, txartel egokia daroan persona heldu batekin, adina dokumentu ofizial batekin erakutsi ahal izan beharko dute, eskatuz gero. Zero txartel eraman behar dute autobusean bidaiatzeko. Leihatilan eska dezakezu, edo bidaiatu behar duzun ordutegiko gidariari zuzenean itxita badago. Auto-salmenta makinak ez dio ematen.

Enpresak arauzko familia ugariei deskontuak ematen dizkie txartelak eta bonuak erostean:

Familia ugariaren % 20, kategoria orokorra.
Familia ugariaren % 50, kategoria berezikoa.

Baldintzak:

Beste deskontu eta sustapen batzuei metatu dakiekeen onura.
ALU txartelak saltzeko edozein kanaletan erabil daiteke.
Autobusera sartzean, erosketa-kanala edozein dela ere, bidaiaren unean indarrean dagoen Nortasun Agiria eta Familia Ugariaren Agiri Ofiziala erakutsi beharko diezu gidariei, deskontuaren onuradun zarela egiaztatzeko. Agiri horrek Familia Ugariaren txartel ofiziala, Familia Ugariaren Liburu ofiziala edo fotokopia konpultsatua izan behar du. Familia ugariaren txartel digitala ere ontzat emango da. Gailu mugikor batean aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori argazkian.

Bidaiariak ez badu dokumentua eramaten edo dokumentua iraungi bada, beste txartel bat erosi beharko du eta prezio osoa ordaindu beharko du, familia ugariaren deskonturik gabe, bidaiatzeko, ez baitago hura baliogabetzeko edo aldea ordaintzeko aukerarik.