Txartel bakarra ezin da Bilbo-Vitoria-Gasteiz linean ezarri
Jakinarazten dizugu Garraio Ministerioaren mende dauden eta Estatuko garraio lineetan ezarri berri den TXARTEL BAKARRAREN modalitatea autobuseko Garraio Ministerioaren titularitateko lineetan eta trenbideko garraioan baino ezin dela aplikatu.
LA UNION TALDEKO (La Union eta Burundesa) enpresek kudeatzen dituzten lineen kasuan, VAC 225 Iruña-Jaka ibilbidean baino ezin da ezarri, eta ezin da aplikatu A 3700 Bilbo>Vitoria-Gasteiz eta horiekin lotutako lineetan, ezta Alavabuseko lineetan ere.
Etorkizun hurbilean agintari eskudunek (Foru Aldundiek eta Ministerioak) linea horietarako TXARTEL BAKAR hori baimentzen badute, posiblea izango da horietan ere jartzea.
Ikusi hemen txartel bakarraren baldintzak.
