ERREGEEN KABALGATAGATIKO ALDAKETAK
2024ko urtarrilaren 5ean
Datorren ostiralean, urtarrilaren 5ean, arratsaldez, Errege Magoen Kabalgata egingo da Gasteizen eta Bilbon. Gasteizen, Gasteiz hiribideko zirkulazioa etengo da, 17:30etik 20:30era, behean adierazitako ordutegi eta lineei eraginez. Beraz, ordutegi horretan geldialdi bakarra egingo da Autobus Geltokian (Unibertsitateko eta Gasteiz hiribideko geltokiak kenduko dira). Bilbon, trafikoa mozteak Kale Nagusian izango du eragina, 17:30 eta 20:30 bitartean.
Honako hauek dira eragindako lineak eta ordutegiak:
A linea 3700 Bilbo>Gasteiz/Eskumaldea/Ezkerraldea
- Gasteiztik Bilbora, Eskumaldera eta Ezkerraldera joango diren autobusak. Eragindako autobusak: 18:30-20:00 (Bilbo eta Ezkerraldea); 19:30 (Bilbo eta Eskumaldea); 17:30-18:00-19:00-20:30 (Bilbo). Irteera bakarra egingo da Gasteizko autobus geltokitik. Eragindako autobusetan Gasteizko geltokitik irteteko ordua ez da aldatuko.
- Bilbotik Gasteizera joango diren autobusak. Honako irteera ordu hauek duten autobusek geldialdi bakarra egingo dute Gasteizko geltokian: 17:00-17:30-18:00-18:30-19:00-19:30-20:00-20:30.
- EHU-Leioatik Gasteizera joango diren autobusak. 17:55eko eta 19:55eko autobusek Intermodal Bilbao autobus geltokitik baino ez dira aterako. Beraz, ordutegi horietan etenda geratuko dira Leio EHU-Sarriko eta Deustuko geltokiak. Irteera bakarra Bilboko autobus geltokitik. Eragindako autobusetan Intermodal Bilbao geltokitik irteteko ordua ez da aldatuko.
L 18-Gasteiz>Durango:
- 20:15 Gasteiz-Durango: 20:30ean irtengo da geltokitik.
- 18:45ean Durango-Gasteiz Unibertsitateraino iristen bada, Ariznabarra edo Zabalgana kaletik itzuli beharko du geltokirantz, Gasteiz etorbidetik igarotzea saihestuz.
19. linea: Gasteiz>Miranda
- 18:15 Miranda-Gasteiz:
- Antonia-Zabalgana-Euskal Herria etorbideko biribilgunetik sartuko da Autobus Geltokira.
- 19:15 Miranda-Gasteiz:
- Antonia-Zabalgana-Euskal Herria etorbidearen biribilgunetik sartuko da Autobus Geltokira.
- 20:15 Miranda-Gasteiz:
- Antonia-Zabalgana-Euskal Herria etorbidearen biribilgunetik sartuko da Autobus Geltokira.
Gasteiztik Mirandarako autobusak Gasteiz hiribidetik igaro ahal izango dira