Santo Tomás. Euskal nekazaritzaren zaporeaz gozatzeko eguna

Santo Tomas azoka Bilbon ospatuko da ostiralean. Bilboko Alde Zaharrean gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko ingurune ruralaren zapore osoa.

Egun osoan zehar, inguruko baserritarrek animaliak aurkeztuko dituzte eta Euskal herriko gastronomiaren adierazleak dastatu ahal izango dugu. Gaztak, erroskillak, gozokiak, frutak eta barazkiak, eztia, eta hainbat artisau produktu. Aurten, 135 baserritarrek 275 saltoki ezarriko dituzte hain zuzen ere.

Egunean zehar pertsona ugari hurbilduko dira merkatuak izango dituen hiru eremuetara, Areatzara, Arriaga Plazara eta Plaza Barrira, non jai giroa aurkitu ahal izango baitugu. Bertan bertsoak, txalaparta, trikitixa eta hainbat euskal folklorearen adierazle gehiago entzun ahalgo ditugu.

Noski, leku honetan ohikoa den janari ugari aurkitu ahal izango duzue, baina normalena Santo Tomasen Txorizo Talo on bat dastatzea da. Ezin zarete etxera bueltatu dastatu barik, noski, txakolin edo sagardo on batekin tartekatuz.

Aurreko paragrafoan esan dugun bezala, ziur aski etxera joan baino lehen txakolin bat baino gehiago hartuko dugu. Guztiok dakigun bezala, edango badugu ez dugu gidatu behar. Horregatik, animatzen zaituztegu garraio publikoa erabiltzera jaira hurbiltzeko. Aukera handiak dituzue, horien artean gure autobusak erabiltzea.

La Union autobusen ordutegiak jaitsi

Laburbilduz, Santo Tomas azokaz gozatzea opa dizuegu eta Gabon zoriontsuak pasatzea ere bai. Edaten baduzue kotxea etxean utzi. Hurbildukozaituztegu Bilbora!

Santo Tomas genero indarkeriaren aurka

Aurten, genero indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde lan egiten duten Bizkaiko elkarteak goraipatuko ditu azokak aurten.

Horrela, azokak ‘Puntu Lila’ izango du Areatzan. Nerabeei zuzendutako jarduera ezberdinak egongo dira genero indarkeriaren inguruko prebentzioa eta sentsibilizazioa areagotzeko.

Argazkia: jmendia99