Maskarak garraio publikoetan jadanik ez dira beharrezkoak

Gaur, asteazkena, 2023ko otsailaren 8tik aurrera, maskarak ez dira derrigorrezkoak izango garraio publikoetan.

2023ko otsailaren 8ko BOEren arabera, “garraiobideetan maskaren derrigorrezko erabilera kentzen da, baina operadoreek jarraitu beharko dute osasun agintariek ezartzen dituzten prebentzio eta kontrol neurriak betetzen, martxoaren 29ko 2/2021 Legearen 17.3 eta 18. artikuluen arabera.

Era berean, maskarak erabiltzea gomendatzen zaie arnas infekzioak hartzeko erraztasun handiagoa duten edo SARS-COV-2ren edo antzeko sintomak dituzten pertsona guztiei, garraiobide kolektiboak erabiltzen dituzte-nean.”