Buelta etxera gabonetan. Bilboko Geltoki Intermodal berrian arazoak saihesteko gomendioak

Bilboko Geltoki Intermodal berriaren ordutegia: 5:45-23:00

“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak  aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”

Gabonetan murgilduta gaude eta ziur zuetariko askok gure autobusak erabiliko dituzuela egun hauetan zehar. Egon zarete Bilboko autobus geltoki berrian? Bada ez bada, gomendio batzuk utziko dizkizuegu antolaketa berriarekin arazoak ez izateko.

Gogoratzen dizuegu geltoki berrian nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituztela. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:

  • Gomendatzen dugu txartelak aurretik izatea leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako.
  • Txartel erosketa bi modu hauetan egitea gomendatzen dugu. Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu arinago edo La Union Autobusen salmenta makinen bidez.
  • Tornuetatik igarotzeko QR kodea erabili behar da. Txartela Interneten bidez erosten bada QR kodea smartphonaren bidez erakutsi ahal izango da.
  • Irteera orduak informazio panelen bidez iragartzen dira. Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Antolaketa desberdina Bidaide Bonuen bidez bidaiatzen duten bidaiarientzat

Momentuz, Bidaide bidaiariek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi. Horrela, Bi aukera dituzte. Txartelak salmenten makinen bidez eskuratu edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan egin. Egoera honetan, Hurrengo gomendioak aurkezten ditugu La Union Autobusen leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.

  • Ez utzi inoiz azken ordurako zuen txartelen erosketa gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue.
  • Zuentzat posiblea bada, txartelaren erosketa egun bar arinago egin. Bai salmenta makinen bidez bai gure leihatiletan egin dezakezue.
  • Zuen bidaiatzeko asteko ordutegia finkoa da? Aste osorako txartelak egun bakar batean eros ditzakezue eta horrela erosotasun osoz bidaiatu.
  • Txartel normalekin gertatzen den bezala, informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!