Foru Aldundiak urtea amaitu arte % 50eko deskontua mantenduko du foru garraioan BAT txartelarekin

Arabako Foru Aldundiak BAT tarifen % 50eko deskontua mantenduko du 2023ko bigarren seihilekoan Alavabuseko eta Eskualdeko Garraioko lineetan, Arabako familien ekonomia babesten jarraitzeko, garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta emisio kutsakorrak murrizten laguntzeko.

% 50eko deskontu gehigarria 2022ko irailaren 1a baino lehenagoko BAT tarifei aplikatzen zaie. Hala, adibidez, Gasteiz eta Laudio arteko ibilbidea 1,74 euroan mantenduko da urtea amaitu arte, 3,48 euroan beharrean, eta Guardia eta Arabako hiriburuaren arteko bidaia batek 2,56 euroan jarraituko du, 5,12 euroan beharrean.

 Eskualdeko garraioak 1,7 euroko prezio bateratua zuen ordura arte, eta BAT tarifa 0,85 eurotan mantenduko da horrela.

Deskontu hau BAT monedero txartelaren prezioei bakarrik aplikatzen zaie, txartel arrunten tarifak aldaketarik gabe mantenduko baitira.

% 50eko deskontuak BAT, BARIK eta MUGI txartelak erabiltzen dituzten erabiltzaileei egiten die mesede Alavabuseko linea guztietan (Bilbo-Iruñea luze-linea izan ezik), bai eta Arabako landa-gune txikiak eta oinarrizko zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, merkataritza, garraioa, etab.) dauden eskualdeko gune nagusiak lotzen dituzten eskualdeko garraio-linea guztietan ere.

Hauek dira deskontua aplikatzen den Alavabuseko lineak:

  • 1. linea Vitoria-Gasteiz/Zigoitia
  • 2. linea: Vitoria-Gasteiz/Aramaio
  • 3. linea: Vitoria-Gasteiz/Arrasate
  • 4. linea: Vitoria-Gasteiz/Narbaiza
  • 5. linea: Vitoria-Gasteiz/Alegria-Dulantzi/Araia
  • 6. linea: Vitoria-Gasteiz/Santikurutze Kanpezu/Lizarra
  • 7. linea Vitoria-Gasteiz/Lagran
  • 8. linea: Logroño/Oion/Guardia
  • 9. linea Vitoria-Gasteiz/Logroño
  • 10. linea: Logroño/Haro
  • 11. linea: Logroño/Villabuena de Álava
  • 12. linea: Vitoria-Gasteiz/Haro
  • 13. linea: Vitoria-Gasteiz/Langraiz Oka/Bóveda
  • 14. linea Vitoria-Gasteiz/Murgia/Izarra
  • 15. linea: Vitoria-Gasteiz/Amurrio/Laudio
  • 16. linea: Artziniega/Amurrio/Laudio/Okondo
  • 17. linea: Bilbo/Logroño
  • 18. linea Vitoria-Gasteiz/Durango
  • 19. linea Vitoria-Gasteiz/Miranda de Ebro

Deskontua aplikatzen den eskualdeko garraio-lineak:

  • 2. lotea: Amurrio/Arespalditza
  • 3. lotea: Amurrio/Urduña
  • 4. lotea: Aramaio
  • 5. lotea: Izarra/Murgia
  • 6A lotea Legutio/Otxandio
  • 6B lotea: Legutio/Durana/Vitoria-Gasteiz
  • 7. lotea: Alegría-Dulantzi/Elburgo/Azilu
  • 8A lotea: Alegría-Dulantzi/Agurain
  • 8B lotea Agurain/Ozaeta
  • 9A lotea: Agurain/Gordoa/Araia
  • 9B lotea: Agurain/San Roman/Araia
  • 10. lotea: Kuartango
  • 11A lotea Mendebaldeko Gaubea
  • 11B lotea Ekialdeko Gaubea
  • 12 Pobes lotea
  • 13. lotea: Iruña Oka
  • 14A lotea: Miranda/Lantaron
  • 14B lotea: Miranda/Zanbrana/Berantevilla
  • 15A lotea: Miranda/Ribabellosa/Armiñón
  • 15B lotea: Argantzun/Armiñon
  • 16. lotea: Trebiñu ekialdea
  • 17. lotea: Trebiñu mendebaldea
  • 18. lotea: Maeztu
  • 19A lotea Kanpezu
  • 19B lotea: Kanpezu/Bernedo
  • 20. lotea: urizaharra
  • 21. lotea: Bernedo
  • 22. lotea: Laguardia/Lezako Ospitalea   

Neurri hori bat dator Foru Aldundiaren eta EAEko administrazioen mugikortasunaren arloko ekintza gidatzen duten ildo estrategikoekin, besteak beste, Arabako 2050eko Estrategia Klimatikoarekin edo Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen proiektuarekin; izan ere, mugikortasunean modu kolektiboek parte-hartze handiagoa izatea, ibilgailu partikularra gutxiago erabiltzea eta energia-kontsumoa eta garraio-sektoreko emisioak murriztea bilatzen dute.