eskaintza berezia Gasteizetik Bilbora Martxoaren 09an

Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek gainean dute beren bizitzako une erabakigarrienetako bat. Erabaki behar dute zer eta non ikasi, eta zein norabide aukeratu etorkizunari begira. Autobuses La Unión-ek bide horretan lagundu nahi die.Datorren martxoaren 9an (larunbata) %50eko deskontu berezi bat eskaintzen dizuegu Bilbora bidaiatu eta Deusturaino joateko, autobusaren joan-etorriaren prezioa 6,45 €koa izango delarik buruko. Ordutegiotako batean bidaiatu nahi duen guztiak balia dezake eskaintza hau:

·   Irteera Gasteizko autobus geltokitik 06:45etan. Zerbitzu horrek geldialdi bat egingo du Deustun, Unibertsitatetik hurbilen dagoen geltokian.

·  Itzulera Bilbotik Gasteizera, Deustuko geltokitik abiatuta eguerdiko 14:30ean edo edozein ordutan Termibusetik abiatzen diren autobusetan.  Eskaintza honekin batera atxikita bidaltzen dizkizugu gure ordutegiak, ordurik egokiena aukeratu dezazun Gasteizera itzultzeko.

 Sustapen hori baliatu nahi duen orok atxikitako kupoia bete behar du plaza erreserbatzeko, eta txartela erosi AUTOBUSES LA UNIONek Gasteizko geltokian duen LEIHATILAN, 2019ko martxoaren 8ko (ostirala) eguerdiko 15:00ak BAINO LEHEN.

Kupoia deskargatu

Horrez gain, informazio gehiago ere emango dizugu Bilbo eta Leioako unibertsitateen ate irekietako jardunaldietan egingo ditugun kanpaina bereziei buruz.

 Eskaintza honi edo beste eskaintza batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi promos@autobuseslaunion.com helbidera edo deitu 94 427 11 11 edo 945 26 46 telefonoetara.