Erregeen kabalgata Gasteizen urtarrilaren 5ean: Bilbo>Gasteiz linea

Urtarrilaren 5ean, Erregeen Kabalgata egingo dute Gasteizen. Hori dela eta, egun horretako 20:00etatik 21:30era, Gasteiz hiribideko galtzada biak, Laskarai kalearen parean, trafikorako itxita egongo dira eta honako aldaketa hauek egongo dira autobus zerbitzuan:

  • A 3714 Gasteiz>Bilbo. Unibertsitatea eta Gasteiz etorbidea (Epaitegiak) izeneko geralekuetan ez dira geldituko Unibertsitatetik honako ordutegi hauetan abiatutako autobusak:
    • 19:30
    • 20:15
    • 21:00
    • 21:45

Ordu horietan Autobus Geltokitik igarotzeko ohiko ordutegiari eutsiko diote.

  • A 3714 Bilbo>Gasteiz. Unibertsitatea eta Gasteiz etorbidea (Epaitegiak) Gasteizko geralekuetan ez dira geldituko Bilboko Intermodaletik honako orduetan aterako diren autobusak:19:00-20:00
  • A 3716 Leioa Unibertsitatea>Bilbo>Gasteiz eta Gasteiz Unibertsitatea eta Gasteiz etorbidea (Epaitegiak) Gasteizko geralekuetan ez dira geldituko honako autobusak:
  • 17:55 LEIOA/EHUtik irten eta 18:30ean Bilboko Intermodaletik igarotzen direnak
  • 18:55 LEIOA/EHUtik irten eta 19:30ean Bilboko Intermodaletik igarotzen direnak
  • 19:55 LEIOA/EHUtik irten eta 20:30ean Bilboko Intermodaletik igarotzen direnak