LA UNION ETA BURUNDESA, GAZTEIZTIK era IRUÑETIK,BILBOKO TERMIBUSetik LOIUko AIREPORTUrako konexioak

Iruñatik eta Gasteiztik Bilbora abiatutako autobus guztiak BILBOKO TERMIBUSen geldituko dira. Bertan, hala nahi dutenek LOIUko AIREPORTUrako BIZKAIBUS zerbitzuaren 3247 LINEAko autobusak erabiltzeko aukera izango dute, zehatz-mehatz, geltokiko 12. nasatik.Gehiago jakin dezakezu hemen: http://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/bus-al-aeropuerto

BARIK txartela ez dutenentzako tiket arruntaren prezioa 3 eurokoa da. Aireportuko Bizkaibuseko kabinan bankuko txartelarekin ordaindu dezakezu tiketa

TERMIBUSetik Loiuko Aireporturako irteerak 05:15etik 22:00ak artekoak izango dira, 15 minutuan behin.Eguneroko zerbitzua da

LOIUko AIREPORTUtik BILBOKO TERMIBUSerako IRTEERAK 06:15etik 24:00ak artekoak izango dira, 15 minutuan behin.Eguneroko zerbitzua da

BidaiAbantailei probetxua atera eta merkeago bidaiatu Bilbo eta Gasteiz artean

Ezagutu gure geltoki berriak Bilbon (Deustu eta Sarriko)

Egunero Bilbo hiria (edo ertzak)  eta Gasteizen artean bidaiatu behar al duzu? Berritu edo erosi ezazu zure Bidaide Bonua eta disfruta itzazu BidaiAbantailak. Horrez gain, urteko bonoarekin bat, 10 bidaietako bono bat eskuratuko duzu dohan bai Gasteiz norabidean eta baita Bilbo norabidean ere.

Hileko, hiruhileko edota urteko bonoa berritu edo erosiz gero, hurrengo abantailak izango dituzu:

Ordutegi zabalak: goizeko 06:00etatik gaueko 22:15erarte, 20 minuturo. Horrela, hobeto datorkizuen eran antolatu ditzakezue zuen bidaiak.

– 80 lotura mota baino gehiago, joan etorriak kontuan hartuta

– Gasteizen, autobus zerbitzuak hurrengo geralekuetan gelditu dira: unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian. Bilboko geltokiak hurrengokoak dira: Termibus, Deustu eta Sarriko.

– Oso modu errazean egin dezakezue bonoen eskaera. Bai salmenta puntuetan, baita bonos@autobuseslaunion.com posta helbidean.

– Gainera, lehen baieztatzen diren 100 bonoek %5-eko deskontua izango dute. Promozio hau 2019-07-31 arte egongo da zabalik.

Guzti honez gain, zuen konfidantzak opari bat merezi duela uste dugu. Zure urteko bonuarekin bat, Gasteiz nahiz Bilboko norabideetarako 10 BIDAIETAKO BONUA DOHAINIK zuretzat. Gainera, zinema, pilota eta futbol partiduetarako edo bestelako ekitaldietarako sarrerak zozketatuko ditugu gure sare sozialetan.

Hurrengo estekan aurki ditzakezue linea guztietako ordutegiak eta bidaia bakoitzeko salneurria.

Bilbo-Gasteiz

Gasteiz-Bilbo

Zalantzarik edukiz gero, edo zerbait kontsultatu nahi baduzue, web orrialdearen bitartez jarri zaitezkete gurekin harremanetan edo gure bezero arreta telefonoetara deituz. Bilbo: 94 427 11 11  Gasteiz: 945 26 46 26.

UNION AUTOBUSekin eta BURUNDESArekin 2019ko SAN FERMINETAN Iruñara bidaiatzeko eskaintza berezia

Ordutegi bereziez gain, Union Autobusetan Kuadri 5 eta Kuadri 10 izeneko eskaintza bereziak aurkituko dituzu Iruñara bidaiatzeko. Kuadri-5 tarifa 5 eta 9 lagun arteko taldeei ezarriko zaie eta %10eko deskontua eskainiko die bidaia txartel bakoitzean. Kuadri-10 tarifa 10 lagunetik gorako taldeei ezarriko zaie eta %20ko deskontua ekarriko die bidaia txartel bakoitzean.

Eskaintza hau txartela Bilboko, Iruñako edo Gasteizko leihatiletan aurretik erosten bada erabili daiteke eta, beranduenez, bidaia hasi baino 24 ordu lehenago. Tarifa hauek ez dira bateragarriak beste deskontu batzuekin (esate baterako, familia ugarikoa, eta abar). Bidaia txartel guztiak bidaia bera egiteko erabili behar dira, joanekoan zein joan-etorrikoan.

Bidaia txartel guztiak aldatu edo ezeztatu daitezke (inolaz ere ez banaka), beranduenez bidaia hasi baino 24 ordu lehenago. Horretarako, bidaia txartel guztiak aurkeztu behar dira lehiatilan.

San Fermin 2019. Ordutegi bereziak

 

San Fermin Autobusa Ordutegiak

BILBO>IRUÑA I

Egunak:  8-9-10-11-12 Uztaila

7:00-10:00-13:00-15:30-

18:00-20:30

 

Larunbata, uztaila 6 eta 13

7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30

 

Igandea, uztaila 7 eta 14

8:30-12:00-16:00-17:30-20:30

San Fermin Autobusa Ordutegiak

PAMPLONA> BILBAO

Egunak:  8-9-10-11-12 Uztaila

7:00-10:00-10:30-13:00-15:30-

18:00-20:30-23:59*

 

Larunbata, uztaila 6 eta 13

7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30-23:59

 

Igandea, uztaila 7 eta 14

7:00-9:00-10:00-11:45-13:00-

16:00-17:30-20:30-23:59

Gorriz San Ferminetarako zerbitzu bereziak soilik

*** 23:59 Gazteizen geraleku egiten da. Bilbora bere heltzerako geldialdia etb-ean egiten da

Bilbo-Iruña-Bilbo ohiko, lineako gainerako ordutegiak

Laudio-Igandean 2019/06/09an autobusa geralekua

Hurrengo igandean, 2019/06/09an kirol proba bat egingo dute Laudion. Hori dela eta, autobusak ez dira geldituko Zumalakarregi kaleko Gurutze Gorria eta Institutua/Kuartela geralekuetan, izan ere, bertan burutuko dute ekitaldia. Hori dela eta, autobusak honako geralekuetan geldituko dira: Goikoplaza (Gurutze Gorrikoaren ordez) eta Nerbioi (Institutua/Kuartela izenekoaren ordez). Aldaketak honako orduetan izango dira: 06:30 Laudio-Gasteiz;07:50 Gasteiz-Laudio;08:00 Laudio-Okendo;08:20 Okondo-Artziniaga;09:10 Laudio-Gasteiz;11:05 Gasteiz-Areta;09:20 Artziniaga-Laudio;12:10 Gasteiz-Laudio;10:00 Areta-Gasteiz;13:20 Okondo-Artziniaga;13:00 Laudio-Okondo;13:30 Areta-Gasteiz.

Beste ordutegiak ohiko geltokian izango dira.