Hiruhileko eta hileko Bidaide Bonuaren salmenta: 2022ko abendua
Jakinarazten dugu abendu, urtarril eta otsail aldirako baliagarriak diren Bidaide Bonuak (hiruhilekoak eta hilekoak) salgai jarri direla. Ikusiko duzuenez, gure bonuek, oraingoz, 2022ko abenduari dagokion bonuaren zatiari dagokion dirulaguntzaren % 50eko deskontua baino ez dute, 2022ko ekaineko tarifei buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala.
Beraz, 2022ko abenduko Bidaide Hileko Bonuek %_50eko deskontua dute, hilabete horri dagokiona. Eta Hiruhileko Bidaide Bonuek, berriz, abenduko zatia soilik dute diruz lagunduta oraingoz.Duela gutxi argitaratu den bezala, badirudi administrazioak aurreikusita duela dirulaguntzen neurriak % 50 luzatzea 2022ko abenduaren 31tik aurrera. Horregatik, eta neurri horiek behin betiko onartzen badira, urtarrilari eta otsailari dagokien dirulaguntzaren deskontua bidaiariari itzuliko zaio, ezartzen diren ehunekoetan eta behin betiko baldintzetan.
Bonu mota – Tipo de bono
| Ibilbidea | Gorria Hilekoa | Berdea Hilekoa | Gorria Hiruhilekoa | Berdea Hiruhilekoa |
| Línea | Rojo Mensual | Verde Mensual | Rojo Trimestral | Verde Trimestral |
| Gallarta | 84,77 € | 76,72 € | 383,13 € | 345,74 € |
| Algorta | 84,77 € | 76,72 € | 383,13 € | 345,74 € |
| Bilbo – Bilbao | 122,24 € | 74,06 € | 523,33 € | 313,07 € |
| Leioa EHU -UPV | 118,37 € | 60,07 € | 499,74 € | 263,74 € |
| Lineanitza – Multilinea | 132,95€ | 95,48 € | 593,49 € | 392,48 € |
Bidaide Bonuaren hileko eta hiruhileko tarifak (abendua/urtarrila/otsaila) 2022ko abendurako balio dutenak, kontuan hartuta deskontua abenduan bakarrik aplikatu dela.
ALDAKETAK ESKUMALDEKO ETA EZKERRALDEKO ORDUTEGIETAN 2022/11/2tik aurrera
2022ko azaroaren 2tik aurrera Gasteizera joateko Ezkerraldeko eta Eskumaldeko ordutegien eta geralekuen aldaketa nagusien berri ematen dizuegu.
Eskumaldea > Vitoria-Gasteiz
- Beste geltoki bat jarriko da Astrabuduan, metroan.
- Bizkaiko Zubian geldialdia egingo da 6:33an (itzuleran ez).
- Bidaia bat lehenago: 6:38etatik 6:35etara aurreratu da (lehenengo geldialdia Erandion/Gasolinoa hartzeko lekuan).
- Telletxe-Markesina geltokia gehitu da Algortan, Gasteiztik itzultzeko autobusetan.
- Gasteizko (Unibertsitatea) irteera 16:45etik 16:50era atzeratu da.
Klikatu hemen ordutegi berriak ikusteko.
Ezkerraldea >Vitoria-Gasteiz
- Santurtziko geltokiko 6:15 eta 6:45eko irteerak hamar minututan aurreratu dira eta aurrerantzean 6:05 eta 6:35ean aterako dira. Aurreikusitako orduetara iristeko doikuntza bat da.
- Gasteiztik Ezkerraldera itzultzeko ordutegian, hirugarren geldialdi bat egingo da Santurtzin, Itsasalde kaleko 48. zenbakian.
Klikatu hemen ordutegi berriak ikusteko.
28/09/2022 Maspe Geraleku, Linea Gasteiz>Durango
Maspeko Geralekua 10:30-13:00 artean geratuko litzateke baliogabetuta, gutxi gorabehera.
Honako espedizio hauei eragingo lieke:
. Gazteizko irteera Geltokia, 11:05
. Duangoko irteera 12:15ean era 12:45 ean
Barkatu eragozpena
Bidaide bonuen iraungipena eta% 50eko deskontua duten 60 bidaia
Irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean Bidaide (gorriak eta berdeak) eta% 50eko deskontua duten 60 bidaiako bonuak (2022ko ekaineko tarifen gainean) 2022ko abenduaren 31n iraungiko dira denak. Laster jakinaraziko ditugu bonuen deskontuak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
NEGUKO ORDUTEGI BERRIAK eta GERALEKU BERRIAK A3700 Bilbo, Ezkerralde eta Eskumaldetik Gasteizerako ibilbideetan
Jarraian, 2022ko irailaren 1etik aurrerako neguko egutegian, A3700 Bilbo-Gasteiz eta Ezkerralde eta Eskumaldeko ibilbideetan egongo diren berrikuntza nagusien informazioa emango dizuegu. Izan ere, geltokiei, ibilbideei eta ordutegiei eragiten diete, eta egungo zerbitzua nabarmen hobetuko dute. Denboraldi berri honetarako puntu garrantzitsuak hauek dira:
• Ordutegi gehiago Bilbo eta Gasteiz artean, astelehenetik igandera eta jaiegunetan.
• Ezkerraldea-Eskumaldeko ibilbideetan 25 minutura arteko denbora-murrizketa (ibilbideen aldaketari esker)
• Trapagarango, Areetako eta Leioako geralekuetan aldaketak egongo dira.
• Geltoki berriak Santurtzin, Leioan eta Zorrotzan.
• Erandio udalerriko emakida ibilbideetan sartzea eta, horrekin, Astrabuduan eta Erandio-Altzagan geraleku berriak.
• Usansolo eta Bedia udalerriak Ubide eta Otxandioko ibilbidetan sartzea.
• Ordutegi berriak eta gehiago Murgia, Ametzaga eta Bilbo artean, autobidetik.
Azken batean, lotura handiagoa eta hobea Bilbo, Ezkerralde eta Eskumaldea Gasteizekin. Ordutegiak, geltokiak eta ibilbideak esteka honetan ikusi daitezke: https://www.autobuseslaunion.com/ordutegi-deskarga/
Deskargatu ordutegi berriak:
-Bilbao>Vitoria Gasteiz: Deskargatu
-Bilbo>Otxandio/Ubidea/Murgia: Deskargatu
-Vitoria-Gasteiz>Bilbo>Leioa UPV: Deskargatu
-Vitoria-Gasteiz>Bilbo>Leioa UPV Muriga eta Amezaga geldialdiekin: Deskargatu
-Ezkerraldea: Deskargatu
-Eskuinaldea: Deskargatu
