20 bidaietako bono birtuala

20 bidaiatako bonuen salmenta ez dago martxan gaur egun.

Tarifak: https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2021/08/tarifas-21-22-bonos-bidaide-para-web-y-taquillas.pdf

20 bidaiako bonua-  BONO BIRTUALA www.autobuseslaunion.com webgunearen bidez eskura dezakezu.

lerroetarako/ibilbideetarako balio du:

  • A-3714 Bilbo> Gasteiz por autopista.
  • A-3717 Gasteiz>Leioa/EHU
  • A-3718 Ezkerraldetik> Gasteiz.
  • A-3719 Eskumaldetik> Gasteiz.
  • A-3711 Bilbo>Otxandio> Gasteiz
  • A-3712 Bilbo>Ubidea> Gasteiz
  • A-3713 Bilbo>Murgia> Gasteiz

 

Zure bonoa erosi eta hura bidaiez hornitu, ondo datozkizun egun eta orduetarako bidaia txartelak erosi eta lokalizatzeko zenbakia telefonoan daramazula bidaiatu ahal izango duzu; ez da beharrezkoa izango txartelak inprimatzea. Onurez beteta dago.

Gainera:

  1. Ez dauka bidaiariarentzako kostu gehigarririk.
  2. Bonuen alta online egin ahal duzu autobuseslaunion.com webgunearen bidez,  leihatilan aurrez aurre egin behar izan gabe.
  3. Bonua mugikorrean eraman dezakezu, txartel fisikorik gabe, posta elektronikoz bidali dizugun estekaren bidez zure kodea benetakotu ondoren (bonu birtualean erregistratzeko onarpena heldu ondorengo 2. urratsa). Kode hori gogokoetan edo mugikorraren zein gailuaren nabigatzailean gorde behar duzu, bono birtualean sartu nahi duzun guztietan.
  4. Egun eta ordu jakinetarako txartelak erosi ahal dituzu eta bidaiatuko duzun egunean klikatzeko gorde ditzakezu. Hala, mugikorraren bidez QR kodea erakutsi ahal izango diozu gidariari autobusera igotakoan.
  5. Familia ugariko deskontua ezarrita baduzu, NANaren kopia bat bidali behar duzu “Erregistratzeko” unean eta familia ugariko txartela aurkeztu behar duzu bi txarteldegietako edozeinetan (Bilbon edo Gasteizen).
  6. 31 urtetik beherakoa bazara, bonu birtualean erregistratzerakoan, NANaren fotokopia bidali behar duzu helbide elektroniko honetara: bonovirtual@autobuselaunion.com
  7. Aukera hau linea guztien bidaide bonu guztietarako baliatu daiteke.

Aurrez aurre arreta ematea nahi baduzu, eskatu ezazu honako helbide elektroniko honetan:  bonovirtual@autobuseslaunion.com. Bertan jarri telefonoa eta etortzeko zein ordu tartean ahal duzun. Ahalik eta lasterren deituko dizugu.

Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  1. Lanegunetarako (astelehenetik ostiralera arte) baino ez dute balio
  2. Horietako bakoitzak 20 bidaia dauzka erabili ahala kontsumitzen ibiltzeko. Bonuaren irakurketa egin behar da, une bakoitzean kontsumitutako bidaia kopurua eta kontsumitzeko falta direnak ezagutzeko.
  3. Izenduna edo pertsonalizatua da. Bonuaren titularrak baino ezin du erabili. Ezin da eskualdatu
  4. Txartela erosten den egunetik 6 hilabeteko epea dago erabiltzeko.
  5. Bonu birtualaren erosketa baliogabetu ahal izateko, ez duzu aurretik haren konturako inolako bidaiarik egin behar izan. Dagoeneko bidaiaren bat egin baduzu, enpresak ez du bere gain hartuko itzulketa.
  6. Bonua eskuratu ondoren, zuzenean hornitu ahal izango duzu berriro, erabiltzaile datuak erabiliz.