Bilbao Night Marathon 2019. Festara hurbildu zaitez gurekin

Hurrengo larunbatean Bilbao Night Marathon izango da Bilbon, Bizkaiko running-aren festa handia. Errepide lasterketen artean, egutegi nazionalean gauez egiten den lasterketa bakarra da. Bertan, bost kontinenteetako eta 50 herrialde baino gehiagoko korrikalariek parte hartuko dute. Gainera, kirol proba ez da jai honen osagai bakarra, Bilboko kaleetan zehar, su artifizialak eta zuzeneko ekitaldiak izango dira hiriaren kaleetan.

Irteera ordua San Mames zelaian izango da 19:00-etan eta Guggenheim Museoan izango du bukaera. Kirol proba honek, hiriko hainbat leku garrantzitsu zeharkatuko ditu, eraikin esanguratsuenak, kaleak, antzokiak, etab. Horrez gain, prestakuntza ezberdina duten korrikalariek parte hartzeko aukera izango dute, distantzia desberdinetakoko hiru lasterketa egongo direlako. Maratoia (42 km), Maratoi erdia (21 km) eta pirata lasterketa (10 km).

Izen emateak agortuta daude jadanik eta aurten pasadan urtean baino mila pertsona gehiagok hartuko dute parte, 13.400 korrikalariek alegia. Gainera, iaz baino neska gehiago parte hartuko dute. 1.600 emakume maratoian, 1.000 maratoi erdian eta 3.000 inguru pirata lasterketan. Guztira 5.700 parte hartzaile guztien erdia.

Lasterketarako dortsalak La Casilla polikiroldegian hartu batu beharko dira bertan egongo den azokan, 18an, ostiralean, 15:00etatik 21:00ra edo 19an, goizeko 9:30etatik 18:30ra. Zuen dortsala eskuratu ahal izateko NAN edo pasaportea erakutsi beharko da inskripzioaren agiriarekin batera. Parte hartzaile batek La Casillara froga baino lehen bertaratzeko eragozpenik izanez gero, beste pertsona batek batu dezake dortsala dokumentazio osoa erakutsiz.

Egun hauetan Bilbora bertaratzeko gogoratu ezazue gure autobus zerbitzuak erabili ahal dituzuela. Hurrengo estekan kontsulta ditzakezue gure autobusen ordutegiak:

Gure autobusen ordutegiak