Bidaide eta 60 bidaien bonuak – 2026ko urtarrila
Jakinarazten dugu abenduaren 23tik aurrera eskuragarri daudela 2026ko urtarrilerako eta otsailerako hileko, hiruhilekoko eta 60 bidaiako bonuak. Hurrengo tauletan (A-B-C) informazio hau daukazu:
- A taula, bonuen tarifak, enpresak 2026ko urtarrilerako eta otsailerako aplikatutako deskontuarekin.
- B taula, enpresen deskontuari administrazioen (Aldundiak eta Gobernu Zentrala) garraio laguntza aplikatzearen ondoriozko bonuen tarifak. Bonu gorriaren eta 60 bidaiako bonuaren kasuan, laguntza %40koa izango da, eta bonu berdearena %50ekoa. Bidaiariak ordaindu beharreko tarifa izango litzateke, 2026ko urtarrileko laguntzak luzatzen badira, baldintza berberetan.
- C taula, enpresak bidaiariei itzuli beharreko zenbatekoa; A tarifen taulako bonua erosi duten eta administrazioen 2026ko urtarrileko dirulaguntza berretsia duten bidaiariei.
- • 60 bidaiako bonuak 3 hilabeteko iraungipena izango du.



Hemendaukazu informazio osoa.
Gaur egun, ez dago administrazioen laguntza luzatzeko egiaztapenik. Jaso bezain laster, dagokion zenbatekoa itzuliko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 94 427 11 11 – 945 26 46 26 telefonoetan eta aurrez aurre Intermodal Bilbao eta Gasteizko geltokietako leihatiletan.
